Bob Marley

reggae musikaria jamaikarra

Robert "Bob" Nesta Marley (Nine Mile, Saint Ann, 1945eko otsailaren 6a - Miami, Florida, 1981eko maiatzaren 11) jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra-jotzaile eta konpositore nagusia izan zen. Oraindik ere, reggae musikari ezagunena da, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutarazi baitzituen[1].

Bob Marley

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Nesta Marley
JaiotzaNine Mile (en) Itzuli1945eko otsailaren 6a
Herrialdea Jamaika
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaJackson Memorial Hospital (en) Itzuli1981eko maiatzaren 11 (36 urte)
Hobiratze lekuaBob Marley birthplace in Nine Mile (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: melanoma
Familia
AitaNorval Sinclair Marley
AmaCedella Booker
Ezkontidea(k)Cindy Breakspeare (mul) Itzuli
Rita Marley (mul) Itzuli  (1966ko otsailaren 10a -  1981eko maiatzaren 11)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaStepney Primary and Junior High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jamaikako kreolera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, gitarra-jotzailea eta musikagilea
Jasotako sariak
InfluentziakCurtis Mayfield (mul) Itzuli, Jackie Wilson (mul) Itzuli, Laurel Aitken, The Skatalites, Fats Domino, Prince Buster (en) Itzuli, The Isley Brothers (mul) Itzuli, Smokey Robinson, Joe Higgs (en) Itzuli, Marcus Garvey, Coxsone Dodd (en) Itzuli, James Brown, The Flamingos, John Holt eta The Paragons (en) Itzuli
KidetzaThe Upsetters (en) Itzuli
Bob Marley and the Wailers
Genero artistikoareggaea
ska
Rocksteadya
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaStudio One (en) Itzuli
Beverley's (en) Itzuli
Wail N Soul M (en) Itzuli
Upsetter Records (en) Itzuli
Island Records
Trojan Records
Tuff Gong (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
Rastafari mugimendua
Etiopiako eliza ortodoxoa
katoliko ez-elizkoia

bobmarley.com
IMDB: nm0002490 Allocine: 5176 Allmovie: p101330
Facebook: BobMarley Twitter: bobmarley MySpace: bobmarley Youtube: UCAlTDckOOQ2jREOvuCShGbw Spotify: 2QsynagSdAqZj3U9HgDzjD iTunes: 121982 Last fm: Bob+Marley Musicbrainz: ed2ac1e9-d51d-4eff-a2c2-85e81abd6360 Songkick: 137124 Discogs: 41441 Allmusic: mn0000071514 Find a Grave: 1732 Edit the value on Wikidata

Haren kanta ezagunenak I Shot the Sheriff, No Woman, No Cry, Could You Be Loved, Stir It Up, Jamming, Redemption Song eta One Love dira; The Wailers-ekin batera, Three Little Birds, baita hil ondoko Buffalo Soldier eta Iron Lion Zion. Legend (1984), bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma gehien saldutako reggae albuma da, AEBetan platino diskoa hamar aldiz[2] eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta[3][4].

Biografia

aldatu

Bob Marley Nime Milesen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Nesta Robert Marley izenarekin. Cedella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kapitain zuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob eta ama Kingston-era joan ziren bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.

Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak Trenchtownen ezagutu zituen. Hori haren lehen eragin musikala izan arren, honako hau aitortu zuen: "Me couldn't understand it,", hau da, "Ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean, arratsaldero Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.

Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bobek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.

1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, hura bere senar berriarekin han bizi zelako. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen, 1966. urteko apirilaren 23an Hailee Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren ustezko "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berria kantu berrietan islatu zen.

Bunny eta Peter lagunekin batera talde berri bat sortzen du: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko. 70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle horrek taldearen lana goitik behera irauli zuen eta haren lan hoberenak ekoitzi, hala nola Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, eta abar.

1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta handia izan zuen, eta honek Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera daramatza. 1973. urean beste disko berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.

Bunny-k eta Peter-rek taldea utzi zuten eta bakarkako lanetan hasi. Marcia Griffitsh emazte berriak eta Judy Mowatt-ek ordezkatu zituzten: taldeak Bob Marley & The Wailers izena hartu zuen. 1975. urtean Natty Dread argitaratuz zuten eta beste disko bat zuzeneko kantuekin: Live!.

1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko horrek zerrendetan emaitza onak izan zituen eta taldearen hoberenetakotzat hartu zen. Bere kantek gai asko lantzen zituzten: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala aldarrikatzen da.

1976. urteko abenduaren 5ean, Bob kontzertu bat ematera zihoan Kingston-en, bakea eta hiritarren eskubideak aldarrikatzeko. Baina ezezagun batzuk, kontzertua baino lehenago, tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu hau eta gero, Bob Marley-k Jamaica utzi eta Londresera joan zen, Estatu Batuak, Europa eta Afrikatik kontzetuak biderkatuz.

Hurrengo urtean Exodus (1977) diskoa argitaratuko du, Inglaterran arrakasta handia izango zuena. Urte horretan ere Kaya argitaratuko du, arrakasta berri bat, maitasunari eta marihuanari buruzko kantuez osatua. Babylon By Bus (1978) diskoa atera zuen Europa eta Afrikatik egindako bira baten ondorioz. Gero Afrika bisitatu zuen eta Survival diskoa atera zuen, afrikarren omenez.

1980. urtean, hauteskunde kanpaina bortitza zenean Jamaican, Michael Manley eta Edward Seaga aurkarien artean tregoa bat lortu zuen. Uprising argitaratu zuen (1980, izugarrizko arrakasta izan zuena, besta bira europar bat ekarri ziona. Bira hau amaitu zenean, Bob oso gaixo jarri zen kantzerrarekin. Pentsatzen da Londresen futbolean jokatzen hankako hatzapar batean egin zuen zauri baten ondorioz etorri zitzaiola gaixoa; hau jendeak pentsatzen zuena zen, egia izan ez arren, kantzerra ez delako sortzen horrelako zauri batetik. 1978. urtean medikuek oina mozteko esaten zioten, baina ukatu egin zuen, badirudi bere ideia rastafariengatik.

1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik. Nesta Robert Marleyk hileta ederra jaso zuen herriko jendeari esker. Hileta horretara, Jamaikako lehenengo ministroa eta beste munduko jende ospetsu asko joan zen.

Datu Bitxiak

aldatu

Bob Marley-k kontzertu baten aurretik, Superman, Iron Man, Spiderman, Hulk, Batman eta horrelako istorioak irakurtzen zituen.

Liburuak

aldatu

Diskoak

aldatu
Album-a Banda Urtea Diskografika
The Wailing Wailers The Wailers 1966 Studio One
The Best of the Wailers The Wailers 1970 Beverley's
Soul Rebels The Wailers 1970 Upsetter/Trojan
Soul Revolution The Wailers 1971 Upsetter/Trojan
Soul Revolution Part II The Wailers 1971 Upsetter/Trojan
African Herbsman The Wailers 1973 Upsetter/Trojan
Catch a Fire The Wailers 1973 Island/Tuff Gong
Burnin' The Wailers 1973 Island/Tuff Gong
Rasta Revolution Bob Marley & The Wailers 1974 Upsetter/Trojan
Natty Dread Bob Marley & The Wailers 1974 Island/Tuff Gong
Rastaman Vibration Bob Marley & The Wailers 1976 Island/Tuff Gong
Exodus Bob Marley & The Wailers 1977 Island/Tuff Gong
Kaya Bob Marley & The Wailers 1978 Island/Tuff Gong
Survival Bob Marley & The Wailers 1979 Island/Tuff Gong
Uprising Bob Marley & The Wailers 1980 Island/Tuff Gong
Confrontation (Hil ondorengo diska) Bob Marley & The Wailers 1983 Island/Tuff Gong

Zuzeneko diskak

aldatu
Album-a Urtea Diskografika
Live! 1975 Island/Tuff Gong
Babylon by Bus 1978 Island/Tuff Gong
Talkin' Blues (1973an grabatua) 1991 Island/Tuff Gong
Live at the Roxy (1976an grabatua) 2003 Island/Tuff Gong

Errekopilazioak

aldatu
Album-a Kaleratze-urtea Diskografika
Interviews 1981 Island/Tuff Gong
Legend 1984 Island/Tuff Gong
Rebel Music 1986 Island/Tuff Gong
Songs of Freedom 1992 Island/Tuff Gong
Natural Mystic: The Legend Lives On 1995 Island/Tuff Gong
Bob Marley: Reggae Legend 1999 St. Clair
One Love: The Very Best of Bob Marley & The Wailers 2001 Island/Tuff Gong
Bob Marley and The Wailers: Trenchtown Rock (Anthology '69 - '78) 2002 Trojan Records
Gold 2005 Island/Tuff Gong
Africa Unite: The Singles Collection 2005 Island/Tuff Gong
"Bob Marley and The Wailers. Universal Clasic" 2004 Universal

Errekonozimenduak

aldatu
« [...]

Bob Marley ere heldu da
eta Anbotoko Mari,
Txaho, Marilyn, Marcos,
Natxo soinulari.

Zergatik dugun hemen
hainbeste algara?
Sekretu handia da,
marabillosoa:
bizipozaren alde
konjuratu gara!

Ez diamante ez perla
ez urre gorririk;
alegrantzia baino
ez dago hoberik.

»

Joseba Sarrionandia. Alegrantziaren aldeko konjura. Gosariak


Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) 2007 Pop Conference Bios/Abstracts. Experience Music Project and Science Fiction Museum and Hall of Fame 2007.
  2. (Ingelesez) Miller, Doug. (2007-02-26). Concert Series: 'No Woman, No Cry'. web.BobMarley.com (Noiz kontsultatua: 2009-10-03).
  3. (Ingelesez) Newcomb, Peter. Top Earners for 2004. Forbes, 9 or. (Noiz kontsultatua: 2008-11-30).
  4. (Ingelesez) Rolling in the money. iAfrica (Noiz kontsultatua: 2008-11-30).

Bibliografia

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Marley