Ireki menu nagusia

Birendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1945eko abenduaren 28a - Katmandu, 2001eko ekainaren 1a) Nepalgo erregea izan zen 1972 eta 2001 artean Dipendra Nepalgoa semeak hil zuen arte.

Birendra Nepalgoa
King Birendra Bir Bikram Shah.jpg
Nepalgo errege

1972ko urtarrilaren 31 - 2001eko ekainaren 1a
Mahendra Nepalgoa - Dipendra of Nepal Itzuli
Bizitza
Jaiotza Katmandu1945eko abenduaren 28a
Herrialdea  Nepal
Heriotza Katmandu2001eko ekainaren 1a (55 urte)
Hobiratze lekua Bagmati ibaia
Heriotza modua bala zauria: Nepalese royal massacre Itzuli
patricide Itzuli
Hiltzailea Dipendra of Nepal Itzuli
Familia
Aita Mahendra Nepalgoa
Ama Indra Rajya Laxmi Devi
Ezkontidea(k) Aishwarya of Nepal Itzuli  (1970eko otsailaren 1a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Shah dynasty Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Eton College
Tokioko Unibertsitatea
Hizkuntzak nepalera
Jarduerak
Jarduerak monarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua field marshal Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
IMDb nm1073025
King Birendra Bir Bikram Shah

FamiliaAldatu

Katmandun jaio zen Narayanhity jauregian eta Mahendra erregearen seme zenez 1972an hau hil zenean Nepalgo errege bihurtu zen. Gaztaroan munduko unibertsitate onenetan ikasi zuen, lehenengo Erresuma Batuko Eton ikastetxean, ondoren Tokioko Unibertsitatean eta 1967 eta 1968an Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean. Aipaturiko herrialde hauetaz gain Kanadan eta Latinoamerika eta Afrikako herrialde asko ezagutu zituen. 1970an Rana familiako Aishwarayarekin ezkondu zen eta hiru haur izan zituzten, Dipendra, Shruti eta Nirajan.

ErregealdiaAldatu

1973an Indiara eta Txinara bidaiatu zuen Asiako bi erraldoiekin harremanak hobetzeko. Bestalde Mahendrak ezarritako monarkia absolutua jaso zuen eta hasierako urteetan bere horretan jarraitu zuen, Birendraren esanetan bere herrialdea pobreegia eta atzeratuegia baitzen alderdi politikoak izango zituen sistema bat onartzeko. 1980an ordea erreferenduma egin zuen eta partidurik gabeko sistema aukeratu zuen herriaren %55ak.

1990an egoera politikoak eztanda egin zuen Nepalen eta manifestazio eta istilu ugarien ondorioz Birendrak monarkia konstituzionala ezarri zuen. Irailaren 10ean onartu zen erreferendum bidez Nepalgo Konstituzioa. 1996an Nepalen gerra zibila sortu zen gobernuaren indarren eta alderdi maoisten artean.

HeriotzaAldatu

2001eko ekainaren 1ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Errege familia ia osoa eraila izan zenez Birendraren anaia zen Gyanendra bihurtu zen Nepalgo errege.