Liam O'Flynn
Liam O'Flynn edo Liam Óg Ó Floinn, irlanderaz (Kill, Kildare/Contae Chill Dara, Leinster, 1945eko apirilaren 15a - 2018ko martxoaren 14a) musikari irlandarra izan zen. Irlandako gaitaren ("Uilleann pipes") jotzailea izan zen, batez ere.
Liam O'Flynn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kill, 1945eko apirilaren 15a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Dublin, 2018ko martxoaren 14a (72 urte) |
Heriotza modua | : birika-enfisema |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, flautist (en) eta bagpiper (en) |
Genero artistikoa | Irlandako musika |
Musika instrumentua | xirolarrua Uilleann pipesa |
Bestela, musika ibilbideari dagokionez, Christy Moore, Andy Irvine eta Dónal Lunny musikariekin batera Planxty taldeko kidea izan zen. Urteekin, hainbat artista eta talderekin egin zituen kolaborazioak. Shaun Daveyrekin batera bikote musikala osatu zuen, batik bat.
Euskal Herrian, 1996an jo zuen Getxon "Oskorri" taldearen 25. urteurrena zela-eta, "Gaztelugatxe" abestia hain zuzen ere.
Diskografia
aldatuBakarka
aldatu- Liam O'Flynn (1988)
- The Fine Art Of Piping (1991)
- Out to an Other Side (1993)
- The Given Note (1995)
- The Piper's Call (1999)
Planxty-rekin
aldatu- Planxty (1973)
- The Well Below the Valley (1973)
- Cold Blow and the Rainy Night (1974)
- After the Break (1979)
- The Woman I Loved So Well (1980)
- Words and Music (1983)
- Planxty (2004)
Shaun Davey-rekin
aldatuGaztelugatxe abestia Oskorrirekin
aldatu1996an Oskorriren 25. urteurrenean Liam O'Flynn irlandar musikariak lehenengo ahapaldia euskaraz deklamatu zuen, eta bigarrena Oskorrikoek irlanderaz kantatu zuten, E. Béhal eta S. Ó h'Eochagáin lagunek itzulita, honela:[1]
Euskazko hitzak: | Liam O'Flynn-ek gaeleraz: |
---|---|
Seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu, itsasgizon zahar batek behintzat hala zidan kontatu, enbat itzelak Gaztelugatxen untzi eder bat zuen hondatzen, euskaldunontzat barruan altxor haundiak ei zekartzan.
eguzkiaren lehen printzez jo nuen itsas barrena bihotza dardara eginez, murgildu nintzen ur gardenetan, arakatu ongi hare-haitzetan, han zegoen tinkaturik goroldioak estalirik.
altxor kutxa zabaldu nuen, atzera egin ninduen uhin haundia altxatu zen, inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa, hau da gure urguilua altxor guztien iturria.
sar nazatela kalabazan, ipui txit barregarriak kontatu nizkizuen plazan. |
.
. . . . . . .
leis na cead solas don ghrian an lae, isteach agus sios liom san uisce, bhí mó chroí i mo bhéal agam. Chuaigh mé tríd an uisce, geall, glan a lorg tríd na clocha agus an graineamh is ainsin a bhí sé leágtha ar bun, cludaithe le dolusc na farraige
. . . . . . .
. .
|