Deborah Harry
Debbie Harry, jaiotzez Deborah Ann Harry, (Miami[Betiko hautsitako esteka], 1945eko uztailaren 1a - ) AEBetako abeslari eta artista da, mundu osoan ospetsu egin zen Blondie taldearen bokalista.
Deborah Harry | |
---|---|
(1977) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Deborah Ann Harry |
Jaiotza | Miami, 1945eko uztailaren 1a (79 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Centenary University (en) Hawthorne High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, soinu banda konpositorea, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, bikoizlea, modeloa eta estudioko musikaria |
Lateralitatea | eskuina |
Kidetza | Blondie |
Genero artistikoa | rock new wave musika post-bop (en) rapa pop musika punk Disco musika power pop (en) |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Chrysalis Private Stock Records |
blondie.net | |
| |
Biografia
aldatuDebbie 1945eko uztailaren 1ean jaio zen Miamin, Floridan. Richard eta Catherine Harryk adoptatu zuten 3 hilabete besterik ez zuenean. Hawthornen (New Jersey) hazi zen, gurasoek opari denda bat zuten lekuan, eta elizako abesbatzan abesten hasi zen. Hawthorne High Schoolera joan zen eta 1963an graduatu zen han. 1965ean, Hackettstowngo Centenary Collegen graduatu zen Arteetan.
1960ko hamarkadan, New Yorkera joan zen eta idazkari izan zen BBC Radion urtebetez. Dunkin' Donuts batean ibili zen eta Max's Kansas Cityn mahaiak zerbitzatzen ere bai. Jende asko izaten zen klub hartan eta momentuko arte eta musika gune zen.
1960ko hamarkadan, The Wind in the Willows folk rock bandarekin hasi zen, baina ez zuten arrakasta handirik lortu eta, 1970ean, Stilettos taldean ere parte hartu zuen, beste 2 emakumerekin batera.
1970eko hamarkadan, garai hartan The Morticians bandan ari zen Chris Stein gitarrista ezagutu zuen eta bien artean sortu zuten Angel & The Snake banda, gerora Blondie izango zena. Badirudi kamioizale eta gidariek egiten ziotela oihu neska ilehoriari, lizunkeriaz beteriko begiradaz, eta Debbiek bandarentzat izen egokia izan zitekeela pentsatu zuen. Blondiek maiz jo ohi zuen Max's Kansas Cityn edo CBGBn eta punk zantzuak zituen rock hark reggae, ska eta funk zertzeladak ere bazituen. 1976an, lehen albuma atera zuten eta arrakasta izugarria izan zuten AEB, Australia eta Europan.
Hurrengo urtean, bira egin zuten bigarren albuma erakusten zuten bitartean eta Denis bigarren postuan egon zen luzez britainiar zerrendetan.
Sekula ez baziren ezkondu ere, Harry eta Stein bikote ziren bizitza pribatuan eta lankidetza bikaina eraman zuten aurrera. 80ko hamarkadan, bikotea erretiratu beharrean izan zen eta Debbiek Chrisen osasun txarra zaindu zuen. 1990eko hamarkadan sentimentalki banandu baziren ere, lankidentzan jarraitu dute.
Debbie New Yorkeko Chelsea auzoan bizi da.
Blondie
aldatuDebbieren ile zurizkak arrakasta izan zuen punkaren munduan eta ikono ezagun bihurtu zen. Studio 54ko ohiko kide zen eta Andy Warholekin elkartu zen.
1979ko ekainean, Blondie Rolling Stone aldizkariaren azala izan zen. Gehienek deitzen zioten Blondie Debbieri.
1976 eta 1977an kaleratu zituzten lehen bi albumak eta, une horretatik aurrera, beti lortu zuen arrakasta. 1978an etorri zen hirugarren albuma: Parallel Lines eta, 1979an, laugarrena: Eat to the beat. Heart of Glass, Atomic, Dreaming edo Call me zerrenda guztietan hartu zuten aurrea.
Debbie garaiko sexu ikono zen. Pin-up malgua zen, New Yorkeko CBGB rocklari sutsua edo Studio 54ko disko dantzaria, Madonnak berak ere bere aitzindari eta eragile nagusienetakoa izan zela aitortu zuen.
« | Ondo dago Madonnak hori esatea. Nahiago izango nuke txekea, baina beno!! | » |
.
1980an, Blondiek Autoamerican editatu zuten eta bira egin mundu osoan zehar.
1981ean, Debbie bakarrik aritu zen eta, hurrengo urtean, berriro bildu zen Blondie. Seigarren albuma etorri zen, The Hunter eta bere eskutik etorri ziren Island Of Lost Souls eta War Child singleak. Ez zuten harrera onik lortu eta bandaren jarduna eten egin zen. Gainera, gaixotasun arraro batek harrapatu zuen Chris Stein.
1982az geroztik, Deborah Harry zinean eta musikan ikus dezakegu oraindik, baina bakarlaria da.
Azken lanak
aldatu1988an, John Wattersen Hairspray filma egin zuen; 1983an, David Cronenbergen Videodrome; 1993an, Heavy; 1998an, Six Ways to Sunday eta, 2003an, Isabel Coixeten My Life Without Me. Horietaz gain, filma, telebistako serie eta iragarki askotan agertu da.
Bakarlari lan ezagunenen artean 1981ko Koo koo, 1989ko Def, Dumb & Blonde eta 1993ko Debravation ditugu. Aldi berean, Iggy Pop, Andy Summers edo Los Fabulosos Cadillacsekin lan egin zuen, beste batzuen artean.
1994an, The Jazz Passengers jazz taldearekin elkartu zen eta Individually Twisted diskoa atera zuten eta bira bat egin zuten kontzertuak eskainiz. 1995ean, Gasteizko jazz jaialdian grabatutako zuzeneko CD bat ere atera zuten.
1998an, prentsaurreko bat eman zuten Blondie berriro elkartuko zelarik. Zazpigarren albuma etorri zen, No Exit, arrakasta izugarria lortuko zuena. Beste single batzuk ere etorri ziren ondoan: Erresuma Batuan asko gustatu zen Nothing is Real But the Girl edo AEBn atera zuten No Exit rapa.
54 urterekin, Deborah Harry Errekorren Guinness liburuan sartu zen, Mariarekin zerrendetan lehen postua lortzen zuen emakume edadetuena zelako. Blondie bera ere sartu zen, 1970, 1980 eta 1990ean lehen postua lortu zuelako 3 urte segidan.
Mundu osoko bira, urtebeteko isiltasuna eta, 2003an, The Curse of Blondie etorri zen. Ez aurrekoen parekoa, baina arrakastatsua Erresuma Batuan, 12. egin baitzuen han.
2006an, Debbiek AEBetan bira egin zuen eta lana uzteko asmoa adierazi zuen. Ez zuen gauzatu eta 2007ko udan bira hura Erresuma Batuan egin zuen. 62 urterekin, Necessary Evil aterako zuen eta Two Times Blue abestiak 5. egin zuen AEBetan.
2010ean, bederatzigarren albuma atera zuen: Panic of Girls eta berriro egin zuen bira AEB, Erresuma Batua eta Australian. Ez ziren faltatu Mother, Love Doesn't Frighten Me edo The End.
Albumak
aldatuErrekopilatorioak
aldatuBeste album batzuk
aldatu- Heart on a Wall, 1981
- Halfway to Sanity, 1987
- Hairspray: Original Motion Picture Soundtrack,
- Like A Girl, I Want You To Keep Coming, 1989
- Standing in the Spotlight, 1989
- Big Trash, 1989
- Just Say Da, 1990
- Prelude to a Kiss Soundtrack, 1992
- Get Out, 1992
- Cash Cow, 1993
- Heck on Wheels Volume 3, 1993
- Head On, 1993
- Brace Yourself! A Tribute to Otis Blackwell, 1994
- In Love, 1994
- Rey Azúcar, 1995
- Virtuosity Soundtrack, (The Heads), 1995
- No Talking, Just Head, 1996
- Individually Twisted, 1996
- Live In Spain, 1997
- Six Ways to Sunday Soundtrack
Filmografia
aldatu- Unmade Beds, 1976
- Deadly Hero, 1976
- The Blank Generation, 1976 (dokumentala)
- The Foreigner, 1978
- Mr. Mike's Mondo Video, 1979
- Union City, 1980
- Roadie, 1980
- Downtown 81, 1981
- Rock & Rule, 1983 (voice)
- Videodrome, 1983
- Terror in the Aisles, 1984
- Forever Lulu, 1987
- Satisfaction, 1988
- Hairspray, 1988
- New York Stories, 1989
- Tales from the Darkside: The Movie, 1990
- Intimate Stranger, 1992
- Body Bags, 1993
- Dead Beat, 1994
- Drop Dead Rock, 1995
- Heavy, [[1995)
- Wigstock: The Movie, 1995 (dokumentala)
- Cop Land, 1997
- Six Ways to Sunday, 1997
- Joe's Day, 1998
- Zoo, 1999
- Red Lipstick, 2000
- The Fluffer, 2001
- Deuces Wild, 2002
- Spun, 2002
- All I Want, 2002
- End of the Century: The Story of the Ramones, 2003 (dokumentala)
- My Life Without Me, 2003
- A Good Night to Die, 2003
- Ghostlight, 2003
- The Tulse Luper Suitcases, 2003
- Mayor of the Sunset Strip, 2003 (documentary)
- Picture This: Blondie and Debbie Harry, 2004 (dokumentala)
- Kiki and Herb Reloaded, 2005 (documentary)
- Face Addict, 2005(documentary)
- Too Tough to Die: A Tribute to Johnny Ramone, 2006 (dokumentala)
- Full Grown Men, 2006
- Anamorph, 2007
- Elegy, 2008
- Hotel Gramercy Park, 2008 (dokumentala)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deborah Harry |