August Wilson (1945eko apirilaren 27a - 2005eko urriaren 2a) antzerkigile estatubatuarra izan zen. "Amerikako Beltzen antzerkiaren olerkari" deitu izan diote.[1] Hogeigarren mendeko komunitate afro-amerikarraren bizipenak eta ondarea kontatzen zituen Pittsburgh Zikloa izeneko hamar antzezlaneko seriarengatik da ezaguna, batez ere. Serieko antzezlanen artean honako hauek aipa daitezke: Jitney (1982), Hesiak (Fences) (1984), Ma Raineyren behealde beltza (Ma Rainey's Black Bottom) (1984), Joe Turnerren etorrera eta irteera (Joe Turner Come and Gone) (1986), Piano ikasgaia (The Piano Lesson) (1987), eta Hedley II.a erregea (King Hedley II) (1999). Bere bi antzezlanek Pulitzer Saria Antzerkian jaso zuten, eta beste bi lanek antzezlan onenaren Tony saria irabazi zuten. 2006an Wilson AEBko Ospearen Antzerki Aretoan sartu zuten.

August Wilson
Bizitza
JaiotzaPittsburgh1945eko apirilaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSaint Paul
Seattle
August Wilson House (en) Itzuli
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaSeattle2005eko urriaren 2a (60 urte)
Hobiratze lekuaGreenwood Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Constanza Romero  (1994 -  2005eko urriaren 2a)
Hezkuntza
HeziketaCentral Catholic High School (en) Itzuli
Pittsburgheko Unibertsitatea : humanitateak
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

augustwilson.net
IMDB: nm0933025 IBDB: 4362
Musicbrainz: 4447d277-b3e4-4a7a-9b0f-9aa6c937b1e4 Songkick: 2380788 Find a Grave: 11868830 Edit the value on Wikidata

Bere obrek afro-amerikarren esperientzian eta gizakiaren egoeraren azterketan sakontzen dituzte. Beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola afro-amerikarren esplotazio sistemikoa eta historikoa, eta baita arraza harremanak, identitatea, migrazioa eta arraza diskriminazioa ere. Bere lanek James Earl Jones, Denzel Washington, Viola Davis, Angela Bassett, Laurence Fishburne eta Samuel L. Jackson-en eszenatokietako hainbat emanaldi ikoniko marraztu dituzte. Davisek Wilsonen idazkera honela deskribatu zuen, "Gure umorea, gure ahultasunak, gure tragediak, gure traumak harrapatzen ditu. Eta humanizatu egiten gaitu. Eta hitz egiteko aukera ematen digu."[2] Wilson hil zenetik bere antzezlanetako bi filmetara egokitu dira, Hesiak ( 2016), eta Ma Raineyren behealde beltza (2020). Denzel Washingtonek bideratu ditu filmak, eta bere ondarea jarraituko duela zin egin du, gainontzeko antzezlanak filmetara egokituz publiko zabalago baterako, "Nire ibilbidean geratzen den zatirik handiena August zaindua izango dela ziurtatzea da".[3]

Bizitzako lehen urteak

aldatu

Frederick August Kittel Jr. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Hill District auzo txiroan jaio zen, sei seme-alabetatik laugarrena izanik. Bere aita, Frederick August Kittel Sr., alemaniar-bohemiar (sudeten alemaniarra) etorkina zen, lanbidez okina eta gozogilea. Ama, Daisy Wilson, Ipar Carolinako emakume afro-amerikarra zen, bizitzeko etxeak garbitzen zituena.[1] Wilsonen historia anekdotikoaren arabera, amaren amona Ipar Carolinatik Pennsylvaniara oinez joan zen bizitza hobe baten bila. Wilsonen amak seme-alabak bakarrik hazi zituen, bi logelako apartamentu xume batean, aita etxetik kanpo aritzen zelako ia beti. Gerora, Augustek bere amaren Wilson abizenarekin sinatzen zuen.

Ekonomikoki deprimituta zegoen auzoan hazi zen, eta bertan batez ere amerikar beltzak, juduak eta italiar etorkinak bizi ziren. August eta bere anai-arrebentzako, bizitza oso gogorra egiten zen, bi-razialak zirelako. Kultura jakin bateko kide izatearen zentzua aurkitzeko borrokatu zuen, ez benetan afro-amerikar kulturan edo kultura zurian sartzen zenik sentitzen ez zuelako, bizitzak aurrera egin arte.

Wilsonen ama dibortziatu egin zen, eta David Bedfordekin ezkondu 1950eko hamarkadan. Familia auzoz aldatu zen orduan, eta nagusiki zurien langile klaseko Hazelwood izeneko auzora joan ziren bizitzera, bertan arraza etsaitasuna aurkituz: etxe berriko leiho batetik adreiluak bota zizkieten barrura. Laster aldendu ziren etxe hartatik, baina hurrengo etxea ere uztera behartu zituzten.[4]

Hill District lehen auzo txiroa, Pittsburgh Ziklo ospetsuko antzezlan ugariren eszenatoki bihurtu zen. Eta bestalde, matriarkatu sendo batekin hazi beharraren esperientziak, bere antzezlanak idazteko era moldatu zuen.[4]

 
Pittsburgheko Carnegie Liburutegia, Pennsylvania, AEB.

1959an, August Central Institutu Katolikora joan zen ikastera, bertako hamalau ikasle afro-amerikarretako bat izanik. Baina handik urtebetera utzi zuen.[1] Ondoren Connelley Lanbide Heziketa Eskolara joan zen, baina ikasgaiak apalegiak iruditu zitzaizkion. Gero Gladstone lizeoan aritu zen, eta hamargarren mailan utzi zuen 1960an, bertako irakasle batek Frantziako Napoleon Bonaparteri buruz idatzitako hogei orrialdeko testua plagiatu egin zuela leporatu ondoren. Wilsonek erabakia ezkutatu egin zion amari, ez atsekaberik ez emateko. Hamasei urte zituela, morroi-lanak egiten hasi zen, eta horrek askotariko jendea ezagutzeko aukera eman zion, gerora pertsonaia batzuk horiengan oinarrituz, hala nola The Janitor-eko Sam (1985).

Wilsonek Pittsburgheko Carnegie Liburutegira asko joaten zenez, ohorezko batxilergoko diplomarekin “saritu” zuten. Wilsonek zioenez, lau urte zituela ikasi omen irakurtzen, eta hamabirekin hasi zen liburutegian idazle beltzak irakurtzen. Bere nerabezaroaren gainerako urteak, Ralph Ellison, Richard Wright, Langston Hughes, Arna Bontemps eta horrelako idazleen liburuen bidez hezitzen eman zituen.[4]

Ibilbidea

aldatu

1960ko hamarkada

aldatu

Wilsonek bazekien idazle izan nahi zuela, baina horrek tentsioa sortzen zuen amaren desioarekin, legegizon bilakatzea nahi baitzuen. Familiako etxea uztera behartu zuen, eta Estatu Batuetako armadan sartu zen 1962an hiru urtetarako, baina lehena igaro ondoren alde egin zuen. Atezain, sukaldari lagunzaile, lorezain, plater-garbitzaile eta beste hainbat lanetan aritu zen.[5]

Frederick August Kittel Jr. izatetik August Wilson izenera aldatu zen 1965ean, aitaren heriotzaren ondoren, ama omentzeko. Urte berean, bluesa aurkitu zuen Bessie Smith-en abestiak entzun ondoren. Hogei urte zituela, poeta zela erabaki zuen eta Harper’s bezalako aldizkarietara bidali zituen lanak. Tabernetan, auzoko zigarro dendatan eta kafetegietan hasi zen idazten, mahai-zapi gainetan eta koaderno horietan, inguruko ahotsak eta pertsonaiak xurgatuz. Kafetegiko zapietan idaztea gustatzen zitzaion, esan zuenez, askatu egiteaz gain idazle gisa bere buruarekiko kontzientzia gutxiago izaten zuelako. Ondoren, oharrak bildu eta etxean mekanografiatzen zituen. Dialektoak eta azentuak harrapatzeko talentuaz hornitua, Wilsonek "oroimen harrigarria" omen zuen, bere karreran zehar erabat aprobetxatu zuena. Poliki-poliki, bere lanean txertatzerakoan entzundako hizkuntza ez zentsuratzen ikasi zuen.[1]

Malcolm X-en ahotsak Wilsonen bizitzan eta lanean eragin handia izan zuen, hala nola 1966ko The Ground on Which I Stand antzezlanean. Bestalde, Bai Islamaren Nazioak eta bai Botere Beltzak mugimenduak auto-sufizientziari, auto-defentsari eta auto-determinazioari buruz hitz egiten zioten, eta Elijah Muhammad-en jatorriaren mitoak eskertzen zituen. 1969an Wilson Brenda Burton musulmanarekin ezkondu zen, eta islamera aldatu zen. Brendarekin alaba bat izan zuen, Sakina Ansari-Wilson, eta 1972an dibortziatu ziren.[4]

1968an, Black Horizon Theatre antzokia sortu zuen Pittsburgheko Hill barrutian, Rob Penny lagunarekin batera. Wilsonen lehen antzezlana, Recycling, antzoki txikietako, ikastetxeetako eta etxebizitza publikoetako komunitate zentroetako ikusleentzako antzeztu zen, 50 zentimoko sarrera ordainduta. Hasierako ahalegin horien artean Jitney zegoen, bi hamarkada beranduago berrikusi zuena, XX. mendeko Pittsburgh-en egindako 10 antzezlanen zikloaren barruan. Ez zuen zuzendaritza esperientziarik, eta maiz gogoratzen zuen: "Norbaitek ingurura begiratu eta esan zuen: 'Nor izango da zuzendaria?' "Nik egingo dut" erantzun nuen. Inguruko liburutegiaren bidea ezagutzen nuelako ausartu ninten. Orduan, antzezlan bat zuzentzeko liburu baten bila joan nintzen. Zorionez, Antzezlan bat zuzentzeko oinarriak izeneko bat aurkitu ondoren,[6] egiaztatu egin nuen."

1970ko hamarkada

aldatu

1976an Vernell Lillie-k, Pittsburgheko Unibertsitatean Kuntu Repertory Antzokia bi urte lehenago sortu zuenak, Wilsonen Etxerako itzulera zuzendu zuen. Urte horretan bertan, Wilsonek Sizwe Banzi hilda dago lana antzeztuta ikusi zuen Pittsburgheko Antzoki Publikoan, bere lehen antzezlan profesionala bilakatu zelarik. Bestalde, Wilson, Penny eta Maisha Baton poetek Kuntu Idazleen Tailerra antolatu zuten, idazle afro-amerikarrak elkartu eta argitalpenetan eta ekoizpenetan laguntzeko. Bi erakundeek aktibo jarraitzen dute gaur egun.[1]

1978an Wilson Minnesota estatuko Saint Paulera joan zen, bere laguna zen Claude Purdy zuzendariaren iradokizunez, eta honek lana lortu zion Minesotako Zientzia Museorako hezkuntza-gidoiak idazten. 1980an beka bat lortu zuen Minneapoliseko Antzerkigileen Ekolan. 1981ean Museoa utzi zuen, baina antzerkiak idazten jarraitu zuen. Hiru urtez, lanaldi partzialeko sukaldaria izan zen Pobreen Anai Txikiak erakundean.[4] Wilsonek lotura luzea izan zuen San Pauleko Penumbra Antzerki Konpainiarekin, eta horiekin bere obra batzuk estreinatu zituen. Antzeztu gabe eta argitaratu gabe dagoen Fullerton Street idatzi zuen 1980an. Joe Louis eta Billy Conn-en arteko1940ko boxeo borrokari, eta iparraldeko hirietara joandako Migrazio Handiarekin gertatutako balioen galerari jarraitzen dio antzezlanak.[1]

1980ko hamarkada

aldatu

1980ko hamarkadan zehar idatzi zituen Wilsonek lan gehienak, besteak beste, Jitney (1982), Ma Rainey's Black Bottom (1984), Fences (1985), Joe Turner Come and Gone (1986) eta The Piano Lesson (1987).

1987an, George Latimer San Pauleko alkateak maiatzaren 27a "August Wilson eguna" izendatu zuen. Pulitzer Saria Antzerkian irabazi zuen Minnesotako pertsona bakarra zelako izan zen ohoratua.[4]

1990ko hamarkada

aldatu

1990ean Wilsonek San Paul utzi zuen dibortziatu ondoren, eta Seattle-ra joan zen bizitzera. Han harremanak garatu zituen Seattle Repertory Theatre-rekin, hamar antzezlaneko ziklo osoa ekoiztu zuen herrialdeko antzoki bakarra bihurtu zelarik, eta baita bere How I Learned What I Learned bakarrizketa.[4]

Antzerkirako idazten jarraitu zuen arren, Hollywoodeko estudio batek Wilsonen Fences antzezlana filmatzea proposatu zion. Filmerako zuzendari beltza kontratatu behar zela azpimarratu zuen, esanaz: "Zuzendari zuria ukatu nuen, ez arrazaren arabera, baizik eta kulturaren arabera. Zuzendari zuriak ez daude lan horretarako kualifikatuta. Lanak amerikar beltzen kulturaren inguruko zehaztasunak partekatzen dituen norbait eskatzen du." Pelikula egin gabe egon zen 2016 arte, Denzel Washingtonek Fences zuzentzea erabaki zuen arte, Washington eta Viola Davis aktoreek protagonista izanda. Wilsonek hil ondorengo Oscar Sarietarako izendapena lortu zuen.[7]

Wilsonek ohorezko titulu ugari jaso zituen, besteak beste, Pittsburgheko Unibertsitateko Giza Zientzietako doktoretza, eta 1992tik 1995era bertako patronatu-kide izan zen.[8]

 
Denzel Washington 2016ko Torontoko Zinemaldiaren Zazpi Bikainak pelikulako prentsaurrekoan.

Orduko antzerki beltz garaikideen aurrerapenean eta garapenean ahots sendoa mantendu zuen, zalantzarik gabe bere gaztaroko adibideetako eraginak hartuz, hala nola Arte Beltza Mugimenduan erakutsi zirenak. 90eko hamarkadan antzerki beltzaren egoera zenari buruz Wilsonen iritzi eta kritika sendoen adibiderik aipagarrienetako bat honakoa izan zen "Kulturaren boterea, August Wilson / Robert Brustein Eztabaida", non Wilsonek antzerki guztiz beltza defendatzen zuen, postu guztiak beltzez beteta. Alderantziz, aktore beltzek ez luketela bereziki beltzak ez diren rolak jokatu behar defendatu zuen (adibidez, Hamlet beltzik ez). Brusteinek kontrako ikuspegia hartu zuen berotasunez.

2000ko hamarkada

aldatu

2005ean, Wilsonek bere Mendeko Zikloko izeneko hamar antzezlanetako azken zatia estreinatu zuen: Radio Golf. Yale Repertory Theatre-k antzeztu zuen lehen aldiz New Haven-en, Connecticut, eta 2007an izan zuen Broadwayko estreinaldia Cort antzokian. Wilsonen azken lana izenarekin ezagutuko zen.[9]

Arte Beltzen Post-Mugimendua

aldatu

Nahiz eta August Wilsonen lana ez den modu formalean kokatzen Arte Beltzen Mugimenduaren literatura-kanonaren barruan, zalantzarik gabe bere eginkizunaren produktua izan zen, 1968an Pittsburgh jaioterrian Horizonte Beltza Antzokia sortzen lagundu zuelako. Hill Barrutian kokatuta zegoen, historikoki eta nagusiki auzo beltza zena, eta antzokia bertako biztanle beltzen sormenaren eta komunitatearen eraikuntzaren kultur gune garrantzitsua bilakatu zen.[10] Arte Beltzen Post-Mugimendua deritzonaren antzerkigile bezala, August Wilsonek ABPMren izpiritua oinordetzan hartu zuen, beltzen historia eta sentsibilitate poetikoa ospatzen zituzten antzezlanak sortuz. Bere Mendearen Ziklo ikonikoak XX. mendeko Amerika Beltzak izandako esperientziak arrakastaz jarraitu eta sintetizatu zituen, hamarkada historiko bakoitza erabiliz 1904tik 1997ra, emantzipazioaren ondorengo bizitza beltzaren ahalegin fisikoa, emozionala, mentala eta politikoa dokumentatzeko.[11]

Wilsonen antzezlanik ezagunenak honakoak dira: Fences (1985) (Pulitzer Saria Antzerkian eta Tony Saria irabazi zituena), Piano Ikasgaia (1990) (Pulitzer Saria eta New Yorkeko Antzerki Kritikaren Zirkuluko saria), Ma Raineyren Black Bottom eta Joe Turner's Come and Gone.

Wilsonek adierazi zuen "lau B"ren eragin handia izan zuela: blues musika, Jorge Luis Borges idazle eta poeta argentinarra, Amiri Baraka antzerkigilea eta Romare Bearden margolaria. Halaber, Ed Bullins eta James Baldwin idazleak zerrendara gehitu zituen.[1] Honako hau esan zuen:

“Borgesen eskutik ikasi nuen gautxoen istorio zoragarri haiekin, garai, leku eta kultura zehatzei buruz idatzi dezakezula, eta hala ere lana gai unibertsalekin bat etor daitekeela, hala nola maitasunaren, ohorearen, betebeharraren, traizioaren eta abarren edukiekin. Amiri Barakarengandik ikasi nuen arte guztia politikoa dela, nahiz eta nik ez ditudan antzezlan politikorik idazten. Romare Beardenen eskutik jakin nuen eguneroko bizitzaren betetasuna eta aberastasuna konpromisorik edo sentimentalismorik gabe eman daitezkeela.”[1]

Bullins eta Baldwin asko estimatzen zituen, eguneroko bizitzaren irudikapen zintzoengatik.[5]

Bearden bezala, Wilsonek collage teknikekin idazten zuen: "Nire antzezlanak bere mihiseak bezalakoak izaten saiatzen naiz. Antzerkiak sortzerakoan eltze baten irudia erabiltzen dut, eta bertan erabiliko ditudan hainbat gauza hartzen ditut: katu beltza, lorategia, bizikleta, aurpegian orbaina duen gizona, haurdun dagoen emakumea, pistola duen gizona". Bere lanaren esanahiari buruz, Wilsonek honakoa adierazi zuen:

"Behin idatzi nuen 'Munduko blues abeslari onena' izeneko ipuin hau, eta honela joan zen: "Balboak ibilitako kaleak bere ozeano pribatua ziren, eta Balboa itotzen ari zen". Istorioaren amaiera. Horrek dena esaten du. Beste ezer ez zegoen esateko. Istorio bera behin eta berriro berridazten aritu naiz. Nire antzezlan guztiak istorio bera berridazten ari dira."[5]

Pittsburgh zikloa

aldatu

Wilsonen Pittsburgh Zikloa hamar antzezlanek osatzen dute, eta horietatik bederatzi Pittsburgheko Hill Barrutian kokatuta daude (bestea Chicagon). Horrela, auzo afro-amerikarrak esanahi literario mitikoa hartzen du. Antzezlanak hamarkada desberdinetan kokatzen dira, eta hogeigarren mendeko esperientzia beltza zirriborratu eta "antzerkiaren bidez kontzientzia piztu", zein "Amerika beltzaren eguneroko hizkuntzaren poesiaren" oihartzuna dute helburu. Beltzen esperientziaren idazkeran emakumezko pertsonaia indartsuak agertzen dira, eta era berean antzezlan batzuetan naturaz gaindiko elementuak sartzen ditu. Bere liburuan honela idatzi zuen: "Nire ama oso emakume indartsua eta printzipioduna da. Nire emakumezko pertsonaiak ... zati handi baten amarengandik datoz."[12] Naturaz gaindiko elementuei dagokienez, Wilsonek sineskeriak edo tradizio zaharrak agertzen zituen naturaz gaindiko sustraietara iritsi ziren antzezlanetan. Hauek antzezteagatik ezagunena Pianoaren ikasgaia da. Antzezlanean, pianoa arbasoen izpirituak askatzeko erabiltzen da. Wilsonek horrelako gertaera bat sortu nahi zuen antzezlanean, ikusleek benetakoa zer zen edo ez erabakitzeko. Antzerkiaren botereaz liluratuta zegoen, komunitate orokor bat elkartu zitekeen gertakari eta korronteen lekuko izan zedin.[13]

Wilsonek honakoa adierazi zuen:

“Uste dut nire antzezlanek amerikar beltzak ikusteko beste modu bat eskaintzen dizkietela estatubatuar zuriei ", esan zion The Paris Review-ri. Adibidez, Fences-en zabor biltzaile bat ikusten dute, benetan begiratzen ez duten pertsona bat, nahiz eta zabor biltzaile bat egunero ikusi. Troy-ren bizitza aztertuz gero, zuriek jakingo dute zabor biltzaile beltz honen bizitzako edukiak gauza berdinak eragiten dituela: maitasuna, ohorea, edertasuna, traizioa, betebeharra. Gauza horiek bere bizitzan bezainbeste parte direla aitortzeak, beltzekin nola pentsatu eta nola tratatu dezaketeen eragina izango du.”[1]

Zikloko antzezlanak serieko istorioaren mailarekin lotura estua ez duten arren, zenbait pertsonaia zikloko antzezlanetako baten baino gehiagotan agertzen dira (adin desberdinekin). Lehenagoko antzezlanetako pertsonaien seme-alabak, geroagoko antzezlanetan ager daitezke. Zikloan gehien aipatzen den pertsonaia izeba Ester da, "arimen garbigailua". Izeba Ester afro-amerikarren borroka irudikatzen duen figura sinboliko eta errepikaria da.[14]

Antzezlanak

Urtea Titulua Hamarkada Broadway-n estreinatua
1982 Jitney 1970 2017 - Samuel J. Friedman Theatre
1984 Ma Rainey's Black Bottom 1920 1984 - Cort Theatre
1985 Fences 1950 1987 - 46th Street Theatre
1986 Joe Turner's Come and Gone 1910 1988 - Ethel Barrymore
1987 The Piano Lesson 1930 1990 - Walter Kerr
1990 Two Trains Running 1960 1992 - Walter Kerr
1995 Seven Guitars 1940 1996 - Walter Kerr
1999 King Hedley II 1980 2001 - Virginia Theatre
2003 Gem of the Ocean 1900 2004 - Walter Kerr
2005 Radio Golf 1990 2007 - Cort Theatre

Chicagoko Goodman Antzokia izan zen munduko lehena hamar antzezlaneko ziklo osoa ekoiztu zuena, 1986tik 2007ra bitarteko produkzioetan. Goodmanen bi ekoizpen —Zazpi gitarra eta Ozeanoaren harribitxia— mundu mailako estreinaldiak izan ziren.[15] Israel Hicks-ek ere 1990etik 2009ra hamar antzezlaneko ziklo osoa ekoitzi zuen Denver Center Antzerki konpainiarentzat.[16] Geva Antzerki Zentroak 2007ko eta 2011ko hamar antzezlanak ekoitzi zituen August Wilsonen Americaren Mendea izenarekin. Eta Bostoneko Huntington Antzoki konpainiak hamar antzezlanak ekoitzi zituen baita, 2012an amaituz.[17]

Wilsonek bizitzan zehar Huntington-ekin lan estua egin zuen, azken aldiko antzezlanak ekoizteko. Pittsburgh Antzoki Publikoa izan zen Pittsburgheko Mendeko ziklo osoa ekoizten, besteak beste King Hedley II.aren mundu mailako estreinaldiarekin.

Honoluluko Aktoreen Taleak, Hawaii-n, zikloko hamar antzezlanak ekoitzi zituen, 2004an hasita Two Trains Running-ekin eta 2015ean amaituz Ma Rainey Black Bottom-ekin. Ikuskizun guztiak Hawaiirako estreinaldiak izan ziren, guztiak arrakasta handia lortuz leihatilan. Tokiko antzerki sari ugari eman zizkieten aktoreei eta antolatzaileei. Bestalde, San Luiseko Black Rep-ek eta New Orleanseko Anthony Bean Komunitateko Antzokiak ere ziklo osoa aurkeztu zuten.

Wilson hil eta hurrengo urteetan, hamar antzezlaneko zikloari August Wilson Century Cycle[18] eta The American Century Cycle deitzen zaio.[19]

 
Wilsonen haurtzaroko etxea, Pittsburgheko Bedford Avenue 1727an.

2005ean hil baino bi urte lehenago, August Wilsonek argitaratu gabeko antzezlan bakarreko obra idatzi eta antzeztu zuen, artearen botereaz eta ahalmenaren inguruan, Nola ikasi nuen ikasi nuena (How I Learned What I Learned) izenburupean. New Yorkeko Signature Antzokian ekoitzi zen, Wilsonen Todd Kreidler adiskideak zuzenduta. Antzezlanak, Pittsburgh-eko Hill barrutian borrokan ari zen idazle gazte bezala izandako egunak aztertzen ditu, eta auzoak zein bertako jendeak nola inspiratu zuten esperientzia afro-amerikarraren inguruko antzerki zikloa.[20]

Bizitza pertsonala

aldatu

Wilson hiru bider ezkondu zen. Bere lehen ezkontza Brenda Burtonekin izan zen, 1969tik 1972ra. Alaba bat izan zuten, Sakina Ansari, 1970ean jaioa. 1981ean Judy Oliver gizarte langilearekin ezkondu zen, 1990ean dibortziatzeko. 1994an berriro ezkondu zen, eta bere hirugarren emaztea Constanza Romero Piano ikasgaia antzezlanaren jantzien diseinatzailea zen. Alaba bat izan zuten, Azula Carmen Wilson. [1]

Wilsonek jakinarazi zuenez, gibeleko minbizia diagnostikatu zioten 2005eko ekainean, eta bizpahiru hilabeteko bizia eman zioten. 2005eko urriaren 2an hil zen, 60 urte zituela, Seattleko Suediako Medikuntza Zentroan, eta Pittsburgheko Greenwood hilerrian hilobiratu zuten.

Sariak eta izendapenak

aldatu
Urtea Saria Maila Titulua Emaitza
1985 Tony Sariak Antzerki onena Ma Rainey's Black Bottom Izendatua
1987 Fences Irabazle
1988 Joe Turner's Come and Gone Izendatua
1990 The Piano Lesson Izendatua
1992 Two Trains Running Izendatua
1996 Seven Guitars Izendatua
2001 King Hedley II Izendatua
2005 Gem of the Ocean Izendatua
2007 Radio Golf Izendatua
2017 Antzezlan baten berrikuspen onena Jitney Irabazle
1985 New Yorkeko Saria Antzerkian Antzezlan berri bikainena Ma Rainey's Black Bottom Izendatua
1987 Fences Irabazle
1988 Joe Tuner's Come and Gone Izendatua
1990 The Piano Lesson Irabazle
1996 Seven Guitars Izendatua
2000 Jitney Izendatua
2007 Radio Golf Izendatua
1987 Pulitzer Saria Antzerkian Fences Irabazle
1990 The Piano Lesson Irabazle
1992 Two Trains Running Izendatua
1995 Seven Guitars Izendatua
2000 King Hedley II Izendatua

Legatua eta ohoreak

aldatu

Legatua

aldatu

Wilson eta bere sei anai-arreben haurtzaroko etxea, Pittsburgheko Bedford etorbideko 1727an, Pennsylvaniako estatuak mugarri historiko bezala izendatu zuen 2007ko maiatzean.[21] Halaber, 2008ko otsailean, Pittsburgheko Udalak Pittsburgh hiriko izendapen historikoen zerrendan jarri zuen etxea.[22] Eta 2013ko apirilean, August Wilson etxea leku historikoen erregistro nazionalera gehitu zen. Bestalde, Pittsburghen August Wilson Center for African American Culture dago.

2005eko urrian, Wilson zendu eta hamalau egunera, New Yorkeko Broadway antzerki barrutiko Virginia antzokiak August Wilson Antzokia izena hartu zuen. Afro-amerikar baten izena daraman Broadwayko lehen antzokia da.[23] Antzokiak ikuskizun ugari eskaini ditu, ospetsuenetako bat Jersey Boys izanik, eta gaur egun Mean Girls.[24]

 
August Wilson Antzokia, New York City

Seattle-n, Washington estatuan, Seattle Repertory Theatre-ren hegoaldean, Warren Avenue N. eta 2. Avenue-ren artean hutsik dagoen Errepublikako kaleak, August Wilson Way izena hartu du.[25]

2016ko irailean, haurtzaroko etxetik gertu zegoen komunitateko parke bat berritu zuten, eta August Wilson park izena hartu zuen.[26]

2020an, Pittsburgh-eko Unibertsitateko Liburutegi Sistemak Wilsonen literatura-materialak eta izkribuak eskuratu zituen, August Wilson Artxiboa eratzeko.[27]

2021ean, Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak Wilson-i omenaldia egin zion, Black Heritage zigilu sailaren barruan agertzen zen Forever zigiluarekin. Ethel Kessler-ek diseinatu zuen Tim O'Brien-en artearekin.[28]

Ohoreak

aldatu
  • 1985: New York Drama Critics' Circle Saria eman zioten, Americar antzezlan onenagatik: Ma Rainey's Black Bottom
  • 1986: Whiting Saria antzerkian
  • 1987: Urteko artista Saria, Chicago Tribunen
  • 1988: Literary Lion Saria, New Yorkeko Liburutegi Publikoak emanda
  • 1988: Golden Plate Saria American Academy of Achievement-en[29]
  • 1988: New York Drama Critics Circle Saria antzezlan onenagatik – Joe Turner's Come and Gone
  • 1990: Governor's Saria Artean bikaintasunagatik Pennsylvaniako artisten artean 1990: New York Drama Critics Circle Saria antzezlan onenagatik – The Piano Lesson
  • 1991: Black Filmmakers Hall of Fame Saria
  • 1991: St. Louis Literary Saria Saint Louis University Library Associates-ek emanda[30]
  • 1992: American Theatre Critics' Association Saria – Two Trains Running
  • 1992: New York Drama Critics Circle aipamena amerikar antzezlan onenagatik – Two Trains Running
  • 1992: Clarence Muse Saria
  • 1996: New York Drama Critics Circle Saria antzezlan onenagatik – Seven Guitars
  • 1999: National Humanities Domina
  • 2000: New York Drama Critics Circle Saria antzezlan onenagatik – Jitney
  • 2002: Olivier Saria antzezlan onenagatik – Jitney
  • 2004: The 10th Annual Heinz Saria Arte eta Humanitatean
  • 2004: The U.S. Comedy Arts Festival Freedom of Speech Saria
  • 2005: Make Shift Saria U.S. Confederation of Play Writers-en
  • 2006: American Antzerkiaren Ospearen Aretoa[31]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i j (Ingelesez) Isherwood, Charles. (2005). "August Wilson, Theater's Poet of Black America, Is Dead at 60". The New York Times ISBN ISSN 0362-4331..
  2. (Ingelesez) "Denzel Washington on bringing August Wilson's "Ma Rainey's Black Bottom" to the screen". CBS News.
  3. (Ingelesez) "Denzel Washington Wants Samuel L. Jackson to Star in Film of August Wilson's The Piano Lesson". Playbill.
  4. a b c d e f g (Ingelesez) Little, Johnathan. (2000). Twentieth-Century American Dramatists: Second Series. Detroit, Michigan: Gale ISBN 978-0-7876-3137-6..
  5. a b c (Ingelesez) Lyons, Plimpton, Bonnie, George. (1999). "August Wilson, The Art of Theater No. 14". The Paris Review.
  6. (Ingelesez) Dean, Carra, Alexander, Lawrence. (2009). Fundamentals of Play Directing (5th ed.). Long Grove, IL: Waveland Press ISBN 978-1-57766-648-6..
  7. (Ingelesez) Viagas, Robert. (2016). "Denzel Washington's Fences Film Begins Shooting Today". Playbill.
  8. (Ingelesez) Steele, Bruce. (2005). "Remembering August Wilson 1945–2005". The Pitt Chronicle. The University of Pittsburgh.
  9. Brantley, Ben. (2007). "In the Rush to Progress, the Past Is Never Too Far Behind". The New York Times ISBN En..
  10. (Ingelesez) "August Wilson and Black Horizon Theatre | Pitt Chronicle | University of Pittsburgh". www.chronicle.pitt.edu.
  11. (Ingelesez) "August Wilson, Pulitzer winning playwright: Plays". www.august-wilson-theatre.com.
  12. (Ingelesez) Robinson, David. (2018). August Wilson's 'Pittsburgh Cycle' Plays". https://www.biography.com/news/august-wilson-pittsburgh-cycle-century-cycle-plays-summary.
  13. (Ingelesez) August Wilson: The Ground on Which I Stand | Biography and Timeline | American Masters | PBS". American Masters.
  14. (Ingelesez) "August Wilson's mythic character Aunt Ester explored in theater festival". Pittsburgh Post-Gazette.
  15. (Ingelesez) Houlihan, Mary. (2014). "Court Theatre stages August Wilson's 'Seven Guitars'". Chicago Sun-Times.
  16. (Ingelesez) Weber, Bruce. (2010). "Israel Hicks, Director of August Wilson's Cycle, Dies at 66". The New York Times.
  17. (Ingelesez) Isenberg, Robert. (2008). "The final installment of August Wilson's epic Pittsburgh Cycle premieres at the Public". Pittsburgh City Paper.
  18. (Ingelesez) Wilson, August. (2007). August Wilson Century Cycle. Theatre Communications Group ISBN 978-1559363075..
  19. (Ingelesez) "Listen to Playwright August Wilson's American Century Cycle in Its Entirety: 10 Free Plays". Open Culture.
  20. (Ingelesez) "How I Learned What I Learned". publictheater.culturaldistrict.org.
  21. (Ingelesez) Associated Press. (2007). "State Memorializes August Wilson's Childhood Home". Pittsburgh Tribune-Review.
  22. (Ingelesez) "Wilson, August, House". www.cr.nps.gov.
  23. (Ingelesez) McKinley, Jesse. (2005). "Theater Is to Be Renamed for a Dying Playwright". The New York Times.
  24. (Ingelesez) "August Wilson Theatre". Playbill.
  25. (Ingelesez) Mulady, Kathy. (2007). "Visions For a New Seattle Center Being Made Public". The Seattle Post-Intelligencer.
  26. (Ingelesez) Arbogast, Sarah. (2016). "Newly-Renovated August Wilson Park Unveiled In Hill District". CBS Pittsburgh.
  27. (Ingelesez) "University of Pittsburgh Library System Acquires Archive of Renowned Playwright August Wilson" (Press release). University of Pittsburgh.
  28. (Ingelesez) "August Wilson Stamp | USPS.com". store.usps.com.
  29. (Ingelesez) "Golden Plate Awardees of the American Academy of Achievement". www.achievement.org. American Academy of Achievement.
  30. (Ingelesez) "Recipients of the Saint Louis Literary Award". Saint Louis University Library Associates.
  31. (Ingelesez) "Theater Hall of Fame honors August Wilson, seven others". Pittsburgh Post-Gazette.

Kanpo estekak

aldatu