Nagasaki

hiria Japonia, Nagasaki prefekturaren hiriburua

Nagasaki (japonieraz: 長崎市 Nagasaki-shi?) , Japoniako Kyushuko uhartearen mendebaldeko kostaldean dagoen hiria da, izen bereko prefeturako hiriburua dena. 2014ko erroldaren arabera 434.199 biztanle ditu.

Nagasaki
長崎市
core city of Japan (en) Itzuli
Portuaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyūshū
Kyūshū
Nagasaki
AlkateaShirō Suzuki (en) Itzuli
Izen ofiziala長崎市 (Nagasaki-shi)
Jatorrizko izena長崎市
Posta kodea850-0002–852-8154
Geografia
Koordenatuak32°44′58″N 129°52′47″E / 32.74953°N 129.87964°E / 32.74953; 129.87964
Map
Azalera406,35 km²
Altuera105 m
MugakideakIsahaya (en) Itzuli, Saikai (en) Itzuli, Togitsu (en) Itzuli eta Nagayo (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria404.656 (2021eko martxoaren 1a)
−24.852 (2015)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia95
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakHiroshima, Saint Paul, Santos, Porto, Middelburg, Fuzhou, Vaux-sur-Aure eta San Isidro
http://www1.city.nagasaki.nagasaki.jp/index_e.html www1.city.nagasaki.nagasaki.jp

Hiriak historiako bigarren bonbardaketa atomikoa nozitu zuen 1945eko abuztuaren 9an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuen armadak burutua.

Etimologia

aldatu

Izenak "lurmutur luzea" esan nahi du eta izen bereko penintsulak eman dio izena hiriari.

Historia

aldatu

Atzerritarren aurkikuntza

aldatu

Kai ugari zituen arrantzale-herri txikia zen Nagasaki eta berari buruzko datu gehiegirik ez dago 1543an esploratzaile portugaldarrek aurkitu zuten arte. Fernão Mendes Pinto izan zen itsasontziz bertara iritsi zen lehenengotakoa. Ordutik aurrera portugesek merkataritza-harremanak eratu zituzten Txina eta Japoniaren artean bitartekari lanak eginez, Nanban byōbu izenaz ezagutu zen.

Nagasakiren loraldia

aldatu

1549an Frantzisko Xabierkoa iritsi zen Kagoshimara eta Kyushu uhartea ebanjelizatzen aritu zen bi urte inguru Txinara itzuli zen arte. Hainbat daymiok katolizismoa hartu zuten eta Kirishitan (kristau) bihurtu ziren, denetan aipagarriena Ōmura Sumitada izan zen. Honek 1871ean portugesentzako eraiki zuen Nagasakin.

Nagasaki berehala hasi zen handitzen eta portugesen produktuak inportatu eta kulturan asimilatu zituen, hala nola, tabakoa, ogia, ehunak, castella bizkotxoak eta bereziki tenpura.

Katolikoekin istiluak

aldatu

Sengoku Aroan ezegonkortasun politiko handia izan zen Japonian eta Ōmura Sumitada daymioak eta Alessandro Valignano jesuitak bat egin zuten eta 1580an Nagasakiren kontrola hartu zuten, administratiboa eta militarra, eta Nagasaki jesuiten kolonia bihurtu zen. Japoniako beste lurraldeetan jazarriak ziren katoliko ugari hartu zituen garai hartan.

1587an Japonia osoko lurrak konkistatu eta batzen ari zen Toyotomi Hideyoshi Kyushura iritsi zen. Jesuitak bidali egin zituen eta hiriaren kontrola hartu zuen. 1596an San Felipe ontzi espainiarra Shikokura iritsi zenean eta Toyotomiren erantzuna Nagasakiko 26 martiri katoliko muino batean gurutziltzatzea izan zen. Haien artean zegoen San Martin Loinazkoa beasaindarra (1566-1597).

1602an misiolari agustindarrak iritsi ziren Nagasakira eta Tokugawa Ieyasu shogun berriak katolizismoa toleratu zuen, izan ere daymio katolikoek bere alde egin baitzuten Sekigaharako Gudan. 1614an Osakako gaztelua hartu ostean Tokugawak bere etorkizuna segurtatua ikusi zuen eta 1614an daymio katolikoak bidaliko zituela esan zuenean daymio ugarik uko egin zioten kristautasunari, izan ere jazarpen handiak jasan baitzituzten. Herbeheretar eta britainiarrekin merkataritza-harremanak eratu ziren, beti ere herritarrak kristautzeari uko egiten bazioten.

1637an Shimabarako matxinada gertatu zen eta hamarkada batzuetan Japoniako probintzia katoliko bakarra izan zen, portugesen ikono eta ohiturak hartu zituztelarik. Hauen kontra aritu ziren Tokugawa Ieyasu eta herbeheretarrak, merkataritza monopolioa nahi baitzuten hauek. Gertaera honen ondorioz japoniarrek erabaki zuten atzerritarrek arazoak baino ez zituztela ekartzen eta herrialdearen isolamenduaren hasiera izan zen. Portugaldar guztiak bidaliak izan ziren eta herbeheretarrek Nagasakin bakarrik egon ahal izan zuten. Tokugawatarrek beren konfiantzazko gobernadorea ezarri zuten bertan.

Nagasaki eta Herbehereak

aldatu

Herrialde osoan atzerritarrei irekitako kai bakarra izanik europarren eragin handia izan zuen. Nederlanderazko eskolak ireki ziren eta Europako arte, literatura eta produktu bitxiak iritsi ziren.

1808an Napoleondar Gerretan HMS Phaeton untzi britainiarra herbeheretarrei segika Nagasakiko kaian sartu zen. Hauek gobernadoreari janaria eta erregaia eskatu zioten. Honek eman zien, baina, legearen aurkakoa zenez, bere buruaz beste egin zuen seppukua eginez.

Aro modernoa

aldatu

1859an atzerritarrentzako portu irekia bihurtu zen. Meiji berrezarkuntzaren kristautasuna legezkoa bihurtu zen eta industriagune handia bilakatzen hasi zen, bereziki ontzigintzan oinarrituz. Berehala Japoniako Itsas Armadaren basea ezarri zen.

Bonba atomikoa

aldatu

1945eko abuztuaren 9an Estatu Batuarrek bigarren bonba atomikoa jaurti zuten, Hiroshiman bota eta handik hiru egunetara. Lehendabiziko asmoa Kokuran jaurtitzea zen baina lainotua zegoen eta helburu hari uko egin eta Nagasakin jaurti zuten. 73.000 pertsona hil ziren eta 75.000 zauritu. Bonba Hiroshimakoa baino indartsuagoa bazen ere eragina txikiagoa izan zuen lurralde muinotsua zelako.

Hiriaren berreraikuntza oso geldoa izan zen. 1946 arte ez ziren emergentziazko lanik sinpleenak hasi. Lehenengo lanak industria eta arrantza berreskuratzean zentratu ziren, ondoren tenpluak eta eliza katolikoa. 1955ean Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa eraiki zen.

Geografia

aldatu

Nagasaki eta Nishisonogi penintsulen artean kokaturik dago hiria, honek Kyushuko kai onena izateko baldintzak ematen dizkio. Hiriaren alde komertziala badiaren barrenean dagoen lautadatxo batean kokaturik dago.

      Datu klimatikoak (Nagasaki (1981~2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.3 22.6 24.4 29.0 34.6 36.4 37.7 37.6 36.1 33.7 27.4 23.8 37.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.4 11.7 14.8 19.7 23.5 26.4 30.1 31.7 28.6 23.8 18.3 13.1 21.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.8 4.4 7.3 11.6 15.8 20.0 24.3 25.1 21.8 16.1 10.8 5.9 13.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −5.2 −4.8 −3.6 0.2 5.3 8.9 15.0 17.0 11.1 4.9 −0.2 −3.9 −5.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 64.0 85.7 132.0 151.3 179.3 314.6 314.4 195.4 188.8 85.8 85.6 60.8 1857.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 11.1 9.9 12.5 10.8 10.6 13.5 11.6 9.8 9.7 6.2 9.0 10.0 124.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.2 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 2.5
Eguzki orduak 102.8 119.7 148.5 174.7 184.4 135.3 178.7 210.7 172.8 181.4 137.9 119.1 1866
Hezetasuna (%) 66 64 66 68 72 79 80 75 73 67 67 66 70
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1]
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (errekorrak)[2]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Nagasakik itsasoz haraindiko herri senidetu hauek ditu[3]:

Japoniaren barnean, Hiroshimarekin baino ez du horrelako harremanik.

Herritar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Japan Meteorological Agency. 平年値(年・月ごとの値). .
  2. Japan Meteorological Agency. 観測史上1~10位の値(年間を通じての値). .
  3. a b c d e f g © 2008-2009 International Affairs Section Nagasaki City Hall. Sister Cities of Nagasaki City. .
  4. Municipal Directorate of the Presidency Services International Relations Office. International Relations of the City of Porto. .

Kanpo estekak

aldatu