Ireki menu nagusia

Francis William Aston

Francis William Aston (Birmingham, 1877ko irailaren 1ean - Londres, 1945eko azaroaren 20a ) fisikari, kimikari eta unibertsitate irakasle ingelesa izan zen, Kimikako Nobel saria jaso zuen isotopo erradioaktibo ugari aurkitu zituelako. masa espektrografoaren bidez.

Francis William Aston
Francis William Aston.jpg
Bizitza
Jaiotza Harborne Itzuli1877ko irailaren 1a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Cambridge1945eko azaroaren 20a (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Malvern College Itzuli
University of Birmingham Itzuli
(1893 -
Cambridgeko Unibertsitatea
(1910 -
Hezkuntza-maila Zientziatan graduatua
Zientzietako doktorea
Tesi zuzendaria Joseph John Thomson
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) John Henry Poynting
William A. Tilden Itzuli
Joseph John Thomson
Jarduerak
Jarduerak fisikaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k) Oxfordeko Unibertsitatea
University of Birmingham Itzuli  (1903 -
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia

BiografiaAldatu

1903an, Birminghamgo Unibertsitatean ikasteko beka bat lortu zuen. 1909an, Cambridge-eko Cavendish Laborategira joan zen, Joseph John Thomsonek gonbidatuta, non neon isotopoak identifikatu eta presio baxuko hodietan deskarga elektrikoak ikertu zituen. Gero, Cambridge-ko Trinity College-ko irakaslea izan zen eta 1921ean Royal Society-n sartu zen eta 1935ean Nazioarteko Batzorde Atomikoaren presidentea hautatu zuten.

Ikerketa zientifikoakAldatu

1919an, Mundu Gerraren ondoren ikasketa hauetara itzuli zen eta masa espektrografo bat asmatu zuen, masa desberdintasunak direla eta, hainbat isotopo identifikatu zituen elementu ez-erradioaktiboetan (212 baino gehiago, 287 isotopo naturaletatik).

1922an, Kimikako Nobel saria jaso zuen isotopo ez-erradioaktibo ugari aurkitzeagatik masa espektrografo baten bidez.

Bere lanen artean daude Isotopes (1922) eta Mass-Spectra and Isotopes (1933).

EskertzakAldatu

  • 1922. urtean lortu zuen Hughes domina, Royal Society-k emandakoa "elementu ugarien isotopoak aurkitu zituelako izpi positiboen metodoaren bidez".

Kanpo loturakAldatu