Rainer Werner Fassbinder

Rainer Werner Fassbinder (Bad Wörishofen, Bavaria, Alemania, 1945eko maiatzaren 31Munich, Alemania, 1982ko ekainaren 10a) alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria izan zen. Azken urteotako Alemaniako zinema-zuzendari garrantzi handienetako bat da Fassbinder.

Rainer Werner Fassbinder

Bizitza
JaiotzaBad Wörishofen1945eko maiatzaren 31
Herrialdea Mendebaldeko Alemania
Trizone
Bizone
American occupation zone in Germany
 Alemania
BizilekuaMunich
HeriotzaMunich1982ko ekainaren 10a (37 urte)
Hobiratze lekuaBogenhausener Friedhof (en) Itzuli
Heriotza moduabarbituriko gaindosia: bihotz-biriketako geldialdia
barbituriko gaindosia
Familia
AmaLiselotte Eder
Ezkontidea(k)Juliane Lorenz
Ingrid Caven  (1970eko abuztuaren 26a -  1972ko irailaren 27a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, antzerkigilea, film-zuzendaria, aktorea, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, antzerki zuzendaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Bruno Jori
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakBertolt Brecht
MugimenduaAlemaniako Zinema Berria
Izengoitia(k)Franz Walsch
Genero artistikoaAlemaniako Zinema Berria

IMDB: nm0001202 Allocine: 343 Rottentomatoes: celebrity/werner_fassbinder Allmovie: p89436 TCM: 60092 TV.com: people/rainer-werner-fassbinder
Musicbrainz: 7862fecd-959a-448b-beee-67bad76681ce Discogs: 1469809 Find a Grave: 7918599 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hamasei urte zituela eskola utzi, eta abangoardiako antzerki-taldeetan hasi zen lanean. Langile nekaezina zen, eta antzerki-molde guztiz berriak plazaratu zituen, Goethe, Sofokles eta beste klasiko batzuk landu zituen arren.

1969. urtean egin zuen bere lehen filma (Liebe ist Kälter als der tod, Heriotza baino hotzagoa da maitasuna). Gai politiko-sozialekin batera, giza zapalkuntzaren zirrikitu guztiak miatu zituen bere lanetan.

Bere buruaz beste egin zuen 1982an, bere drogazaletasunak eta ustezko homosexualitateak piztu zuten eztabaida handi baten ondoren.

Lanak aldatu

Film nagusiak: Katzelmacher (1969, Bavarian lanean ari ziren atzerriko langileen egoeraz), Die bitteren Tränen der Petra von Kant (1972, Petra von Kanten malko mingotsak, giza harremanetan nagusitzen den indarkeriaz), In einem Jahr mit 13 Monden (1978, 13 ilargiko urtean, sexu-aldaketaz damuturiko transexual baten alegoria). Guztiz harrera ona izan zuen Fassbinderrek gerra ondoko Alemaniaz egin zuen trilogia: Die Ehe der Maria Braun (1979, Maria Braunen ezkontza, ezkontzaren ironiaz), Lola (1981, Aingeru Urdinaren elezaharrari buruzkoa), Die Sehnsucht der Veronika Voss (1982, Veronika Voss, Sybille Schmitz aktorearen bizitzaz).

1980. urtean, telebistarako egokitu zuen Alfred Döblinen Berlin Alexanderplatz eleberria.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rainer Werner Fassbinder  

Erreferentziak aldatu