Radovan Karadžić (serbieraz: Радован Караџић, râdovaːn kâradʒitɕ; Petnjica, Montenegro, 1945eko ekainaren 19a) serbiar-bosniar politikari ohia da. Jugoslavia ohiko gerran Bosnia-Herzegovinako gobernuaren kontra borrokatu ziren serbobosniarren buruzagi nagusi ohia da.

Radovan Karadžić

1. Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea

1992ko apirilaren 7a - 1996ko uztailaren 19a
← baliorik ez - Biljana Plavsic
Bizitza
JaiotzaPetnjica (en) Itzuli1945eko ekainaren 19a (78 urte)
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
 Serbia
 Montenegro
Republika Srpska
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
 Serbia eta Montenegro
Talde etnikoaSerbiarra
Lehen hizkuntzaserbiera
Familia
Ezkontidea(k)Ljiljana Zelen Karadžić (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSarajevoko Unibertsitatea
Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
serbiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta eta psikiatra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBosniako gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoaSerbian Democratic Party (en) Itzuli
Jugoslaviako Komunisten Liga
IMDB: nm0438734 Edit the value on Wikidata

Egun Scheveningengo NBEko kartzelan atxilotuta dago, Sarajevoko setioan bosniar-musulman eta kroaziarren aurkako gerrako krimenak agintzeaz leporatuta. Srebrenicako sarraskia agindu izanaz ere akusatu dute[1].

Psikiatria ikasi ondoren, Bosnia-Herzegovinan Serbiar Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat eta Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea izan zen, 1992 eta 1996 artean.

Biografia aldatu

15 urte zituela Bosnia-Herzegovinako hiriburu Sarajevora joan zen familiarekin. Psikiatria ikasi zuen Unibertsitatean, eta hainbat ospitaletan lan egin zuen. Idazle gisa ere jardun zuen, eta hainbat sari jaso zituen idatzitako poemengatik.

1990eko hamarkadaren hasieran Karadzicek SDS Serbiar Alderdi Demokrata sortu zuen eta lehendakari izendatu zuten. Bosnia-Herzegovinak independentziaren aldeko apustua egiten bazuen, serbobosniarrak bereizi egingo zirela eta Serbiarekin bat egingo zutela mehatxu egin zuen Karadzicek.

Bosnia-Herzegovinak independentzia erabaki eta gerra zibila piztu zenean (1992ko apirilean) Karadzicek Bosnia-Herzegovina barruan Serbiar Errepublikaren aldarrikapena egin zuen.

Nazioarteak musulman eta kroaziarren aurkako gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik salatu zuen Karadzic. Karadzicek behin eta berriz hautsi zituen Nazio Batuen Erakundeak emandako ebazpenak, eta ez zuen onartu nahi izan 1994an proposatutako Bake Plana. 1995ean amore eman behar izan zuen Slobodan Milosevic serbiar agintariak egindako presioengatik.

Gerrari 1995ean eman zitzaion bukaera. 1996an Nazio Batuen Justiziarako Nazioarteko Epaitegiak gerra krimenengatik epaitu zuen. 2014ko irailaren 29an, fiskalak bizi guztiko espetxe zigorra eskatu zuen Karadzicentzat. Gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak leporatu zizkioten Hagan, bere kontrako epaiketaren azken fasearen hasieran[2]. Urriaren 7an, Karadzicen kontrako epaiketa, epaiaren zain zegoen. Zitekeen epaileek hilabeteak behar izatea erabaki bat hartzeko. Bizi guztiko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak gerra krimenengatik, gizateriaren kontrakoengatik eta genozidio delituengatik[3].

Poesia aldatu

Radovan Karadžićek poesia idatzi du, bere lanetako batzuk ihesean zegoela argitaratuak izanik.

  • 1990: Crna bajka (Svjetlost, Sarajevo)
  • 1992: Rat u Bosni: kako je počelo
  • 1994: Ima čuda, nema čuda
  • 2001: Od Ludog koplja do Crne bajke (Dobrica knjiga, Novi Sad)
  • 2004: Čudesna hronika noći (IGAM, Belgrado)
  • 2005: Pod levu sisu veka (Književna zajednica "Veljko Vidaković", Niš)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Radovan Karadžić