John McAfee

anglo-estatubatuar programatzaile informatikoa eta enpresaburua

John David McAfee (Cinderford, Gloucestershire, Ingalaterra, 1945eko irailaren 18aSant Esteve Sesrovires, Katalunia, 2021eko ekainaren 23a) anglo-estatubatuar programatzaile informatikaria eta enpresaburua izan zen. 1987an McAfee Associates software-enpresa sortu eta 1994. urtera zuzendu zuen, dimisioa eman zuen arte. McAfee Associatesek arrakasta lortu zuen lehen antibirus komertziala merkaturatu eta gero.

John McAfee

Bizitza
JaiotzaCinderford1945eko irailaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
BizilekuaSalem
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCentre Penitenciari Brians 2 (en) Itzuli2021eko ekainaren 23a (75 urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Hezkuntza
HeziketaRoanoke College (en) Itzuli 1967) Artean graduatu : matematika
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea, ingeniaria, enpresaburua, informatikaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Lockheed Corporation (en) Itzuli  1989)
Xerox
UNIVAC (en) Itzuli
Goddard Institute for Space Studies (en) Itzuli  (1968 -  1970)
Computer Sciences Corporation (en) Itzuli  (1978 -
Booz Allen Hamilton (en) Itzuli  (1980 -  1982)
McAfee, LLC (en) Itzuli  (1987 -
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Libertarioa

IMDB: nm2538937 Facebook: officialmcafee Twitter: officialmcafee Instagram: officialjohnmcafee Edit the value on Wikidata

Horrez gain, aktibista politikoa izan zen. Bitan saiatu zen Alderdi Libertarioaren Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetarako presidentegaia izaten: 2016an eta 2020an.

2020ko urriaren 6an atxilotu zuten Bartzelonako aireportuan, Ameriketako Estatu Batuetan zerga-delituak egitea leporatuta.[1] Ondorioz, Sant Esteve Sesroviresko Brians 2 espetxean sartu zuten Estatu Batuetaratze eskaera onartzen zenentz argitu bitartean. 2021eko ekainaren 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalak estradizio agindua onartu eta Estatu Batuetaratu behar zuten. Alabaina, 2021eko ekainaren 23an hil zen 75 urte zituela. Hilda topatu zuten ziegan.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Anti-virus creator John McAfee arrested over tax evasion charges» BBC News 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  2. Euskal Irrati Telebista. (2021-06-23). McAfee antibirusaren sortzailea hilda topatu dute Bartzelonako kartzela batean. (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).

Kanpo estekak aldatu