Robert Wyatt (jaiotzez Robert Wyatt-Ellidge, 1945eko urtarrilaren 28a) musikari ingeles erretiratua da.[1] Soft Machine eta Matching Mole musika banda garrantzitsuen sortzaileetako bat. Hasiera batean, bateria-jotzailea izan zen, paraplegiko bihurtu baino lehen. Izan ere, 1973an leiho batetik erori ondoren elbarrituta geratu zen. Istripuaren ondorioz, alde batera utzi zuen banda-lana, beste instrumentu batzuk esploratu zituen eta bakarka hasi zen, eta horrela aritu zen berrogei urtez.[1]

Robert Wyatt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Wyatt Ellidge
JaiotzaBristol1945eko urtarrilaren 28a (79 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBristol
Familia
AmaHonor Wyatt
Ezkontidea(k)Alfreda Benge (en) Itzuli  (1974ko ekainaren 26a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSimon Langton Grammar School for Boys (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea, abeslaria, musikagilea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
InfluentziakCanterbury scene (en) Itzuli
KidetzaSoft Machine (en) Itzuli
Genero artistikoarock
Musika instrumentuabateria
tronpeta
ahotsa
DiskoetxeaVirgin Records
Domino Recording Company (en) Itzuli

strongcomet.com…
IMDB: nm0943580 Musicbrainz: 9f041c61-f382-4048-a1f1-33105124bb99 Songkick: 157683 Discogs: 5049 Allmusic: mn0000292915 Edit the value on Wikidata

Britainia Handiko jazz-fusioaren, psikodeliaren eta rock progresiboaren prestakuntza-urteetan, egile garrantzitsua izan zen Wyatt. Gero eta politizatuagoa 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera. Bere bakarkako musikak musika-eremu berezi bat bete du.

Wyatt erretiratu egin zen bere karrera musikaletik 2014. urtean: "harrotasun bat dago [gelditzean], ez dut nahi [musika]k alde egitea".[2] Alfreda Benge margolari eta konpositore ingelesarekin ezkonduta dago.

Euskal musikan oihartzuna aldatu

Robert Wyatten "The Age of Self" abestiaren euskarazko bertsioa[3] argitaratu zuen Ruper Ordorikak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b John Dougan. Robert Wyatt – Biography – AllMusic. .
  2. Robert Wyatt: "I've stopped making music". .
  3. «The Age of Self» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).

Kanpo estekak aldatu