Ireki menu nagusia

Nicolas Viar Eguzkitza (Bilbo, 1865eko apirilaren 16a- ib.,1945eko martxoaren 17a[oh 1]) idazle eta politikari abertzalea izan zen. Miguel Unamunoren ikaskide izan zen Bizkaiko Institutoan. Abokatua, zinegotzia eta idazle emankorra, mende aldaketako euskal bizitza politikoan eta lehenbiziko Eusko Jaurlaritzan aktiboki parte hartu zuen.

Nicolas Viar Eguzkitza
Nicolas de Viar.jpg
Bizitza
Izen osoa Nicolás de Viar y Egusquiza
Jaiotza Bilbo1865eko apirilaren  16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1945eko martxoaren  17a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta politikaria
Kidetza Euskal-Erria elkartea
Genero artistikoa dramaturgia
olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Ibilbide politikoaAldatu

Euskal-Erria elkarte foruzaleko kide izan zen, batzordekidea 1886tik eta Bilboko udalean zinegotzi elkarteko kide gisa. 1899an Euskal-Erria elkarteko korronte batek eta EAJk bat egin zutenean sortutako Euskal Zentroko idazkari aukeratu zuten. Lagun izan zuen Sabin Aranaren heriotzaren ondoren, 1906an bere ideia liberalengatik EAJtik kaleratua izan zen.

1936an Jesus Maria Leizaolak lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren zuzenbide-batzorde aholku-emailearen kide izendatu zuen. Bere independentzia politikoa mantendu zuen beti, baita partaide zen gobernuarekiko ere, Wakonigg Austriako kontsula defendatu baitzuen, espioitzaz salatua izan ondoren exekutatua izango zena. Bilboren erorketaren ondoren, Agirreren gobernuan parte hartzeagatik kartzela-zigorra jaso zuen.

ObraAldatu

Bere obraren gehiena bilbotar kostunbrismoan kokatzen da, zeinean antzerkia, poesia eta kontakizun laburrak nabarmentzen diren. Antzerki nazionalistaren eta "antimaketismo" literarioaren adierazgarri nagusienetakoa izan zen.

Euskalduna egunkarian eta Resurreccion Maria Azkuek euskal letren lantzea sustatzeko xedearekin sortutako Ibaizabal astekarian idatzi zuen. Euskal-Erria elkarteko argitalpena zen La Unión Vasco-Navarra egunkarian ere kolaboratu zuen. Hedabide honetan "Euskaria" poema abertzalea argitaratu zuen 1886an eta "Pachi, el de los paliques" bere pertsonaia ezaguna ezagutzera eman zuen.

Los Paliques de PachicoAldatu

"Pachico Achalandabaso", Bilboko Zazpikaleetako Dendarikalean tailerra duen zapatari burutsua, Viarrek sortutako pertsonaiarik ezagunena izan zen. Lehenbizikoz Tercero sin principal antzerki-lanean agertu zen bigarren mailako pertsonaia moduan. Bere abentura eta desbenturak Euzkadi egunkarian argitaratu ziren kontakizun labur gisa eta 1932an liburu batean bilduak izan ziren.

AntzerkiaAldatu

  • Euterpe fúlgida, 1897 (Óscar Rochelten kolaborazioarekin)
  • ¡Ospa! ¡Ospa!, 1905;
  • La marcha de las antorchas, 1906;
  • Tercero sin principal,1909 (José María Marurirekin idatzitako obra);
  • Tutti contenti, 1911;
  • Alma vasca, 1911;
  • A mal dar, 1912;
  • Nerea, 1912;
  • Maite, 1913;
  • ¿Me caso?, 1913;
  • Manu Soro, 1914 (Sabino Aranari buruzko obra, Emiliano Arriagaren kolaborazioarekin);
  • Un chimbo, 1920

OharrakAldatu

  1. Iturri batzuen arabera 1947an hil zen

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu