Führer alemanezko izen arrunt bat da (führen aditzetik eratorria), eta «buruzagi» edo «gidari» esan nahi du. Uste zabaldua den arren, alemanez ez du «diktadore» esan nahi, eta Alemanian edozein atal edo sailetako buruak izendatzeko erabiltzen da.

Propaganda poster honetan, Adolf Hitler ageri da, naziek erabili ohi zuten lelo politiko honekin: Ein Volk, ein Reich, ein Führer! («herri bat, inperio bat, buruzagi bat!»).

Alemaniar hizkuntzatik at erabiltzen denean, Hirugarren Reicharen agintari nagusi Adolf Hitler izendatzeko erabili ohi da. Izan ere, Alemania Nazian Führerprinzip («agintaritzaren printzipioa») ezarri ondoren Hitlerrek titulu edo maila hierarkiko hauxe hautu zuen. Printzipio horri jarraituz, der Führer («Buruzagia») zen botere guztiak beregan batzen zituena, Estatua hezurmamitzen zuena eta alderdi bakarraren —Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren— buru bakarra. Hala, bada, Hitler aipatzeko, besterik gabe der Führer («buruzagia») esaten zen Alemania Nazian.

Kanpo estekak aldatu