Joaquin Larregla
Joaquin Larregla Urbieta (Irunberri, 1865eko abuztuaren 20a - Madril, 1945eko ekainaren 24a) nafar piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.[1]
Joaquin Larregla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irunberri, 1865eko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1945eko ekainaren 24a (79 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Genero artistikoa | zarzuela |
Musika instrumentua | pianoa |
Bizitza
aldatuJoaquin Larregla Irunberrin jaio zen 1865eko abuztuaren 20an. Aita, Domingo Larregla, medikua zen, eta urte batzuk geroago Garesera aldatu zen familia. Obanosko organo-jotzailea izan zuen lehenbiziko musika irakaslea.[1] Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Institutu Probintzialean batxilergoa ikasi zuen, eta bertako Udal Musika Eskolan piano klaseak hartu. Nafarroako Foru Aldundiak emandako 2.000 errealeko pentsioari esker, Madrilgo Musika Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zituen musika-ikasketak.[2] Besteak beste, Damaso Zabaltza (pianoa), José Aranguren (harmonia) eta Emilio Arrieta (konposizioa) izan zituen irakasle Madrilen.[1]
Ospe handia handia hartu zuen pianista gisa, bai Espainian, bai kanpoan. 1885etik 1889ra, Pablo Sarasatek gonbidaturik, Iruñeko Sanferminetan aritu zen.[1] 1895ean ondu zuen bere lanik ezagunena, ¡Viva Navarra! jota, eta lau urte geroago Siempre P’alante abesbatza eta orkestrarako jota.[2] Aita Donostiaren lagun mina egin zen eta biek ordu luzeak ematen omen zituzten Narbarteko organoa joz musika egiten. Aita Donostiaren obra ugari Larreglak berak estreinatu zituen, eta horien artean ezagunenetakoa, Oñazez hunkingarria (Larreglari eskainitakoa esker ona adieraziz).[3]
Lanak
aldatuOrkestrarako obrak
aldatu- 1888 Sol txikiko kontzertua, piano eta orkestrarako
- Laurak-bat, zortzikoa
- Minué de las Rosas
- Rapsodia asturiana
- Suite y la Tarantela
- Tarantella
Zartzuelak
aldatuBandarako obrak
aldatu- 1895 ¡Viva Navarra!, kontzerturako jota
- 1896 Himno de Navarra, abesbatza eta bandarako; Hermilio Olorizen testua
- 1899 Siempre p'alante, nafar jota abesbatza eta bandarako; Eusebio Blasco y Solerren testua
Ahots-musika
aldatu- 1900 Mariquita, ahots eta pianorako; Eusebio Blasco y Solerren testua
- 1905 Bone Pastor.
- 1905 Al Niño Jesús, gabon kanta
- 1908 Balada del mar, ahots eta pianorako; José Zahoneroren testua
- 1913 Himno al triunfo de la Santa Cruz, 4 bakarlari, abesbatza misto eta organorako (edo pianorako).
- 1922 Himno de Navarra a San Francisco Javier (edo “En el eco de mis montes”); Alberto Pelairearen testua
- Ave Maria, mezzo-soprano eta organorako
Organorako obrak
aldatu- 1905 Elevación - sobre motivos del adjunto villancico del Hermano Dionisio de las Escuelas Cristianas
Pianorako obrak
aldatu- 1886 Serenata-capricho
- 1886 Ichasoan, pianorako barcarola
- 1886 Oroitzá, melodia.
- 1887 Scherzo
- 1888 Álbum de piezas sinfónicas para piano.
- Allegro vivace
- Andante
- Minuetto
- Scherzino
- 1888 Meciendo la cuna, erromantza.
- 1889 En la montaña.
- 1889 Souvenir de Nize, kontzerturako polka
- 1889 ¡Qué feliz eres!, kubatar kapritxoa
- 1890 Meditación, pianorako
- 1892 Momento de tristeza, preludio eta erromantza
- 1898 Piezas características, pianorako suitea
- Fiesta de los campesinos
- Escena religiosa
- Giga
- Coquetería y elegancia (mazurka)
- 1899 Mariana, pianorako gabota
- 1904 Ilusión, pentsamendu poetiko-musikala.
- 1904 Realidad, gabota
- 1906 Bacanal.
- 1907 Minué de las rosas.
- 1914 Andalucía espainiar kapritxoa pianorako
- Canción andaluza.
- Zapateado.
- 1917 Noche de niebla, nokturnoa
- 1918 La embrujada del caserío, scherzetto fantastikoa pianorako
- 1920 Recuerdos de Italia, hiru mugimenduko suitea
- 1930 Después del vals, pianorako
- 1942 Tardes de otoño.
- Ante la tumba de un requeté, meditazio lirikoa
- En el Pirineo, egunsentiko eszena
- Melodía
- Piezas líricas para piano
- Impromptu fantástico
- Melodía romántica
- Scherzino burlesco
- Marcha solemne
Txisturako obrak
aldatu- Amanece en el Pirineo
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Sagardia Sagardia, Ángel, Sánchez Ekiza, Karlos. Larregla Urbieta, Joaquín. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ a b Joaquín Larreglaren (1865-1945) heriotzaren 75. urteurrena. amaen.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ Joaquin Larregla musikaria omenduko du Mendi Abesbatzak urriaren 31n Donezteben. Ttipi-Ttapa 2015eko urriak 27, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).