Elizabeth Isis Pogson (Oxford, 1852ko irailaren 28a - Croydon, 1945eko maiatzaren 14a), britainiar astronomo eta meteorologoa izan zen. Royal Astronomical Societyn sartzeko proposatutako lehenbiziko emakumea izan zen, 1886an, 1920 arte onartu ez bazuten ere.

Isis Pogson
Bizitza
JaiotzaOxford1852ko irailaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCroydon (en) Itzuli1945eko maiatzaren 14a (92 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta meteorologoa

Biografia aldatu

Isis Pogson Oxforden jaio zen, Ingalaterran, 1852ko irailaren 28an. Norman Pogson eta Elizabeth Jane Ambroseren alaba nagusia izan zen. Haren izena, ziur asko, Isis ibaitik dator, Tamesis ibaiaren zati bat, Oxfordetik igarotzen dena.[1]

Norman Pogsonek 42 Isis asteroidea aurkitu zuen 1856ko maiatzaren 23an. Manuel John Johnson irakasleak, Radcliffe Behatokiko zuzendariak, jarri zion izena asteroideari, ustez Normanen alabaren omenez, edo Isis ibaiari erreferentzia eginez. [2] 1860ko urrian, Norman Pogson Madrasko Behatokiko zuzendari izendatu zutenean, Madrasera (India) lekualdatu zen, emaztearekin eta beren hamaika seme-alabetako hirurekin.[3] Isisek bere gain hartu zuen anai-arreben zaintza ama 1869an hil zenean.

1902ko abuztuaren 17an, Herbert Clement Kent kapitainarekin ezkondu zen Cerro Rojon, Queenslanden (Australia).[4] Ingalaterrara itzuli eta Bournemouthen bizi izan ziren. Isis Pogson Croydonen hil zen, 1945eko maiatzaren 14an.[4]

Ibilbidea aldatu

Indian lan egin zuen, aitaren laguntzaile gisa. 1873an, Madrasko Behatokiko konputatzaile postua hartu zuen 150 errupiako soldatarekin, "sukaldari edo entrenatzaile" baten baliokidea zena, eta bertan 25 urtez lan egin zuen. 1898an, 250 errupiako pentsioarekin erretiratu zen, behatokia itxi zelarikn. 1881etik aurrera, gobernuaren zerbitzura egon zen Madrasen, superintendente meteorologiko eta erreportari.[5]

1886an, Royal Astronomical Societyn plaza bat lortzeko emakumezko lehen hautagaia izan zen, haren aitak eta beste bi kidek izendatua, baina ez zuen arrakastarik izan. Nahiz eta elkarteak emakume batzuk ohorezko kide aukeratuak zituen, ordura arte bazkide guztiak gizonezkoak izan ziren. Bi abokatuk emakumeen presentzia ez zela legezkoa erabaki zutelarik baztertu zen haren izendapena; haien argudio bakarra 1831ko gutun bat zen, bazkideei izenordain maskulinoarekin bakarrik erreferentzia egiten ziena. 1916an, Royal Astronomical Societyk ireki zizkien ateak emakumeei, eta lau urte geroago Isis Pogson onartua izan zen, Herbert Hall Turner irakasleak proposaturik.[6][7][8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Dictionary of Minor Planet Names. Springer 2011-10-06 ISBN 978-3-642-01966-1. (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  2. «Cienciaes.com: Los nombres de los asteroides | Podcasts de Ciencia» cienciaes.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  3. «2007JBAA..117..237R Page 237» adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  4. a b «Family Notices» Queenslander (Brisbane, Qld. : 1866 - 1939): 400. 1902-08-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  5. «Memoir On The Indian Surveys 1875 1890» archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  6. «1920MNRAS..80..335. Page 336» articles.adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  7. (Gaztelaniaz) Monthly Notices of the Royal Astronomical Society. 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  8. «The Royal Astronomical Society» ras.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).

Kanpo estekak aldatu