Josefa Llanes Escoda

Josefa "Pepa" M. Llanes Escoda (Dingras, Ilocos Norte, Filipinak, 1898ko irailaren 20a - Sampaloc, Manila, 1945eko urtarrilaren 6a) lider zibiko eta gizarte langilea izan zen, emakumeen sufragioaren defendatzaile aitortua, Filipinetako Girl Scoutsen sortzailea eta Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako heroina.

Josefa Llanes Escoda
Josefa Llanes Escoda.JPG
Bizitza
Jaiotza Dingras (en) Itzuli1898ko irailaren 20a
Herrialdea  Filipinak
Heriotza Manila1945eko urtarrilaren 6a (46 urte)
Hobiratze lekua La Loma Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Filipinetako Unibertsitatea
Philippine Normal University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak sufragettea eta sufragista

BiografiaAldatu

Josefa Dingrasen jaio zen, Ilocos Norden Josefa Llanes (eta) Madamba izenaz. Mercedes Madamba eta Gabriel Llanesen zazpi seme-alabetatik zaharrena izan zen. Josefaren neba-arrebak; Florencio, Luisa, Elvira, Rosario, Purita eta Eufrocina izan ziren. Josefa (edo Pepa, neskatotako ezizena). [1]

Txikitatik, Pepa ikasle aktiboa eta goiztiarra izan zen. "Valedictorian" izan zen Lehen Hezkuntzan eta "salutatorian" Bigarren Hezkuntzan Dingraseko Eskolan. Manilako Filipinetako Eskola Normalean parte hartu zuen irakaskuntza titulua lortzeko, eta ohoreekin graduatu zen 1919an. Irakasle gisa lan egiten zuen bitartean, Batxilergoko irakasle ziurtagiria lortu zuen Filipinetako Unibertsitatean 1922an. [1]

Irakasle ziurtagiria lortu ondoren, Amerikako Gurutze Gorriaren Filipinetako Kapituluko langilea izan zen. Gurutze Gorriak beka bat eman zion Estatu Batuetan ikasteko, eta bertan Soziologian masterra egin zuen Columbia Unibertsitatean 1925ean. Ameriketako Estatu Batuetan, Filipinetako soineko bat erabiltzen zuen hitzaldietan Filipinei buruzko interesa pizteko.[1]

Ameriketako Estatu Batuetara egin zuen lehenengo bidaian, Women for Peace for International Leaguen (1925) zegoen bitartean, Antonio Escoda ezagutu zuen. Harekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen: Maria Theresa ( Filipinetako Kultur Etxeko presidentea izan zena. 1980ko harmarkadan), [2]eta Antonio L. Escoda, Jr.

Filipinetako Girl Scout taldeakAldatu

1940ko hamarkadan Filipinetara itzuli zen AEBetan Girl Scout entrenamendu intentsiboa jaso ondoren, Filipinetako Boy Scoutek babestuta. Emakume gazteak trebatzen hasi zen Girl Scout liderrak izateko eta Filipinetako Girl Scouts antolatzen hasi zen. 1940ko maiatzaren 26an, Manuel L. Quezon presidenteak Filipinak Girl Scouts baimena sinatu zuen. Josefa taldearen lehen exekutibo nazionala bihurtu zen.[1][3][4]

Bigarren Mundu GerraAldatu

Bigarren Mundu Gerran, Japoniako indarrek Filipinak inbaditu zituzten. 1944an, Josefa Llanes Escodaren eta Antonio senarraren jarduera sekretuen berri zabaldu zen. Militar japoniarrak herrialdean aurrera egin ahala, bikoteak kontzentrazio esparruetan gerra presoei eta AEBetako presoei drogak, janariak, arropak eta mezuak hornitzeko jarduerak areagotu egin zituen.

Antonio, 1944ko ekainean atxilotu egin zuten, eta Josefa Llanes berriz, bi hilabete geroago, abuztuaren 27an. [5]Bere gotorlekuan preso egon zen, bere senarra, 1944an fusilatu zuten Vicente Lim jeneralarekin batera. 1945ko urtarrilaren 6an ikusi zuten azken aldiz bizirik Josefa. Markatu gabeko hilobi batean exekutatu eta lurperatu zutela uste da, La Loma hilerrian edo Manilako txinatar hilerrian, Japoniako indarrek kokapen gisa erabiltzen zutena. exekuzioa eta hilerria Japoniako okupazioari aurre egin zioten milaka filipinarrentzat. [6]

Sariak eta ohoreakAldatu

 
1000 Filipinetako pesetako billeteak
 
1948 Josefa LLanes Escoda Memorial eraikina
  • 1951ean Philippine Normal College-k gizarte zerbitzuaren arloan ikasle ospetsu gisa aitortu zuen.[7]
  • Amerikako Gurutze Gorriak hil ondoren zilarrezko domina eman zion, erakundearen aintzatespen gorena.[7]
  • Filipinetako 1000 pesoko billetean, Japoniako Indar Armatuek, José Abad Santos eta Vicente Limekin batera martirizatutako hiru filipinar pertsonetako bat bezala irudikatua, zeinek Bigarren Mundu Gerran Filipinetako okupazio japoniarrari aurre egiten zioten Manilako Campus FEUn.[8]
  • Filipinetako Indar Armatuek Filipinetako Ohorezko Legioa eman zioten.[8]
  • Filipinetako Girl Scoutsek Josefa Llanes Escoda omentzen dute irailaren 20an bere jaiotzaren urteurrena ospatuz bere martirioaz eta gazteen garapenari egiten dion ekarpenaz kontzientzia handiagoa sortzen duten jarduerekin. [1]
  • Timmy Cruzek 1998an oroitu zuen Bayani ABS-CBN telesailean, "Josefa Llanes Escoda" ataletan.[7]
  • 1999an Escoda Museoa inauguratu zen bere 100. urteurrenarekin bat eginez.[7]
  • Kale batek eta eraikin batek bere izena daramate.[7]
  • Bere memoriari eskainitako monumentua dago. [7]
  • 2018an Ilocos Norte herrian errepide batek bere izena hartu zuen 120. urteurrena zela-eta [9]
  • 2018ko irailaren 20an, Google Doodle batek bere 120. urtebetetzea markatu zuen. [10][11][12]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e «Girl Scout of the Philippines» msc.edu.ph Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  2. (Gaztelaniaz) «Maria Teresa Escoda Roxas | Daisaku Ikeda Website» www.daisakuikeda.org Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  3. (Ingelesez) Josefa Llanes Escoda: National Heroine, Great Social and Civic Leader | Girl Scouts of the Philippines. Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  4. (Ingelesez) History | Girl Scouts of the Philippines. Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  5. (Gaztelaniaz) «Maria Teresa Escoda Roxas | Daisaku Ikeda Website» www.daisakuikeda.org Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  6. (Ingelesez) ExecutedToday.com » 1945: Josefa Llanes Escoda. Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  7. a b c d e f «Escoda Monument – A Tribute to an Outstanding Feminist» Vigattin Tourism (ARTICLES) - Philippines Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  8. a b «Money Museum» www.bsp.gov.ph Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  9. (Ingelesez) Sentinel, Ilocos. (2018-09-22). «Ilocos Norte-Apayao road renamed ESCODA NATIONAL HIGHWAY» Ilocos Sentinel Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  10. Cabico, Gaea Katreena. «Google pays tribute to Josefa Llanes Escoda on her 120th birthday» philstar.com Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  11. (Ingelesez) «Josefa Llanes Escoda’s 120th Birthday» www.google.com Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  12. (Ingelesez) Galvez, Daphne. «LOOK: Google pays tribute to Josefa Llanes Escoda on her 120th birthday» newsinfo.inquirer.net Noiz kontsultatua: 2020-04-08.