Wim Wenders
Ernst Wilhelm "Wim" Wenders (Düsseldorf, 1945eko abuztuaren 14a) Alemaniako zinemagilea eta argazkilaria da.
Biografia
aldatuMunicheko Zinema Eskolan ikasketak egiten ari zela sei film labur egin zituen. Zinema-kritikak eta rockari buruzko artikuluak idatzi zituen. Summer in the City (1970) du lehen film luzea. Peter Handke idazlea ezagutu zuen eta haren eleberri batean oinarriturik, Die Angst des Tormanns beim Elfmeter (1971, Atezainaren beldurra penaltiaren aurrean) filma egin zuen. Gero, Nathaniel Hawthorneren eleberri batean oinarritutako film bat egin zuen, Der Scharlachrote Buschtabe (1972, Gutun eskarlata). Alice in den Stadten (1973, Alice hirietan), Falshe Bewegung (1974, Gezurrezko higidura), Im Lauf der Zeit (1975, Denbora joan ahala) filmek osatutako trilogia bikainak arrakasta handia izan zuen nazioartean.
1977an Patricia Highsmithen eleberri bat egokitu zuen zinemarako, Der Amerikanische Freund (Amerikar laguna), arrakasta handia izan zuen filma. 1978an Estatu Batuetara joan zen Coppolak produzitutako film bat egitera, Hammet (1982), idazlearen biografian oinarritutako filma, estudioarekin liskarrak eragin zizkiona. Bitartean, Nick´s Movie/Lightning Over Water (1980, Nicken filma/Tximista ur gainean) egin zuen, Nicholas Ray zinemagilearen heriotzari buruzko dokumental zirraragarria. 1982an Der Stand der Dinge (1982, Gauzen egoera) egin zuen Portugalen, eta 1983an, Tokyo-Ga, Ozu zinemagileari buruzko filma. 1984an Paris, Texas egin zuen, arrakasta handiko film bikaina. Der Himmel über Berlin (1987, Zerua Berlin gainean) eta Bis ans Ende der Welt (1991, Munduaren amaieraraino) ditu azken filmak. 1990eko hamarraldian egin dituen filmetan, aurrekoetan bezala, metafora berezien bidez ageri da bere filmetan islaturik Alemaniaren aldaketa: In weiter Ferne, so nah! (1993, Hain urruti, hain gertu). Bestalde, musikaren inguruko hainbat lan ere egin ditu azken urteotan; besteak beste, Lisbon Story (1994, Madredeus portugaldar taldearen ingurukoa); Buena Vista Social Club (1999, Kubako musikaz); eta Pina (2011, Pina Bausch dantzariaz).
Hastapenak
aldatuWenders Düsseldorfen jaio zen 1945. urteko abuztuaren 14an familia katoliko tradizional batean. Aita, Heinrich Wenders, kirurgialaria zuen. Wim, Wilhlm edo Willem bataio izenen laburdurak, amaren jatorri holandesa erakusten du. Izenaren bertsio hau baina, ez zen garaiko erregistro zibileko arduradunek onartua izan, alemaniar jatorrikoa ez izanagatik. Oberhausengo institututik igaro ondoren medikuntza (1963-64) eta filosofia (1964-65) ikasi zituen Friburgo eta Düsseldorfen hurrenez-hurren. Alabaina, unibertsitate ikasketak alde batera utzi eta Parisera aldatu zen 1966ko Urrian, eta margolari bilakatu zen bertan. Wendersek ez zuen Frantziako Filme Eskola Nazionalerako IDHEC (gaur egun La Fémis) azterketa gainditu eta ondorioz, grabatzaile bilakatu zen Johnny Friedlander estatubatuar artistaren Montparnasseko grabaketa estudioan. Garai honetan liluratu zuen Wenders zinemak, hiriko zineman eguneko bost filmeraino ikusten zituelarik.
Bere obsesio bilakatu zena bizibide egiteko asmotan, Wenders Alemaniara bueltatu zen 1967an Düsseldorfeko Artista Batuen bulegoan lanean hasteko. Udazken berean Municheko Telebista eta Zinema Unibertsitatean "HFF" sartu zen. 1967 eta 70 urteen artean, Wenders film kritikari lanetan aritu zen Süddeutsche Zeitung egunkari eta Twen eta Der Spiegel aldizkarietan.
Wendersek hainbat laburmetrai grabatu zituen HFF-n bere lehen 16mm-tako luzemetraiarekin graduatu aurretik, Summer in the City (1970) zuri-beltzarekin alegia.
Ibilbide profesionala
aldatuWendersek 60ko hamarkada amaieran hasi zuen bere ibilbide profesionala Alemaniar Zinema Berriaren pizkundearekin batera. Bere filmeen bereizgarritasuna hein handi batean, Robby Müller zinematografo holandesarekiko duen epe luzerako elkarlan osoki emankorrari dagokio. Paris, Texas eta Wings of desire filmeak besteak beste Peter Handke eta Sam Shepard zinemagile entzutetsuekiko elkarlanen fruitu dira, bai ikuslego eta baita kritikak ere ondo hartuak. Handkeren The Goalie's Anxiety at the Penalty Kick eleberria Win Wendersek zinemara eramana izan zen The Goalkeeper's Fear of the Penalty filmearen bitartez. Handkek Wing of Desire eta Until the End of the World filmeen gidoiak idatzi zituen Wendersekin batera, bietan Solveig Dommartin delarik protagonista.
Wendersek hainbat dokumental entzutetsu ere zuzendu ditu, horien artean musikari kubatarrei buruzko Buena Vista Social Club (1999) eta blues estatubatuarra gaitzat duen The Soul of the Man (2003) nabarmentzen direlarik.
U2 eta Talking Heads bezalako musika taldeentzako bideoklipak ere zuzendu ditu, Stay (Faraway, So Close!) eta Sax and Violins esaterako. Telebistarako iragarkien artean Carling Premier kanadar garagardoaren Erresuma Baturako iragarkia dago.
Emotion Pictures Wendersen liburua, zinema ikasle garaiko bere egunerokoan oinarritua dena, BBC Radio 3k telebistara egokitu zuen Peter Capaldi hartu zuelarik Wendersen papera. Gina McKee, Saskia Reeves, Dennis Hopper, Harry Dean Stanton, eta Ricky Tomlinson ziren telebista saioko beste aktoreetako batzuk.
Wenders bere aspaldiko lagun, artista eta kazetari zen Melina Camber Porterrekin elkarlanean ari zen Wim Wenders - Visions on Film izeneko dokumentalean Porter bera hil egin zenean. Gaur egun oraindik amaitu gabe dago dokumentala.
Wenders World Cinema Foundationeko kide ere bada. Proiektu hau Martin Scorsesek sortua izan zen historian zehar ukatuak izan diren filmeen berreskuratzea helburu. Filmaka estudio digitalean epai moduan ere aritzen da, oraindik aurkituak izan ez diren filme zuzendarien lana industria profesionalen eskuetara iritsi dadin.
2011an, Richard Wagnerren Ring der Nibelungen 2013 zikloa, Bayreuthe Festivalen taularatzeko hautatua izan zen, artelan handiei omenaldi egiteko bere gaitasunaren erakusgarri. Halaber, proiektua bertan behera geratu zen 3D-n grabatzera setatu zenean, Wagner familiak garestiegi eta kaltegarritzat jotzeagatik.
2011ko Abenduan, Pina bere 3D-ko filmea sustatzen zuen artean arkitekturari buruzko beste dokumental batetan 3D-tan lanean hasia zela azaldu zuen Documentary Channel Blogean. Aldi berean hemendik aurrera 3D-n soilik lan egingo zuela aitortu zuen.
Filmografia
aldatuUrtea | Izenburua | Deskribapena |
1970 | Summer in the City | Lehen luzemetraia (The Kinksi eskainia) |
1972 | Die Angst des Tormanns beim Elfmeter | Peter Handkeren eleberriaren egokitzapena |
1973 | Der Scharlachrote Buchstabe | Nathaniel Hawthorneren eleberriaren egokitzapena |
1974 | Alice in den Städten | Wendersen Road Movie Trilogy hiru filmeen artetik lehena |
1975 | Falsche Bewegung | Wendersen Road Movie Trilogy hiru filmeen artetik bigarrena Nastassja Kinskirekin |
1976 | Im Lauf der Zeit | Wendersen Road Movie Trilogy hiru filmeen artetik azkena |
1977 | Der amerikanische Freund | Patricia Highsmithren Ripleyren jokoa eleberriaren egokitzapena |
1980 | Lightning Over Water | Nicholas Rayren azken egunei buruzko dokumentala |
1982 | Hammett | Dashiell Hammettidazle estatubatuarrari buruzko fikziozko istorioa, Joe Goresen eleberrian oinarritua |
1982 | Chambre 666 | Zinemaren etorkizunaren inguruan hainbat zuzendari elkarrizketatzen dituen dokumental motza. Hauen artean, Steven Spielberg, Jean-Luc Godard eta Rainer Werner Fassbinder. Cannesen grabatua |
1982 | Reverse Angle | Hammett filmearen grabaketan zehar Wendersek Coppolarekin izandako tirabirak aztergai dituen film laburra |
1982 | Stand der Dinge | |
1984 | Paris, Texas | |
1985 | Tokyo-Ga | Yasujiro Ozu filme zuzendari japoniarrari buruzko dokumentala |
1987 | Der Himmel über Berlin | Peter Handkek idatzia, guardako aingeru bat giza esperientzia hilezkortasunaren gainetik nahiago izatera tentatua da. |
1989 | Aufzeichnungen zu Kleidern und Städten | Yohji Yamamoto arropa disenatzaileari buruzko dokumentala |
1990 | Red Hot + Blue | U2 musika taldearen Night and Day kantarako bideoklipa |
1991 | Bis ans Ende der Welt | |
1992 | Arisha, der Bär und der steinerne Ring | |
1993 | In weiter Ferne, so nah! | Der Himmel über Berlin filmearen bigarren zatia |
1994 | Lisbon Story | Stand der Dinge filmearen bigarren zatia |
1995 | Jenseits der Wolken | Michelangelo Antonionirekin |
1995 | Die Gebrüder Skladanowsky | |
1997 | The End of Violence | |
1998 | Willie Nelson at the Teatro | |
1999 | Buena Vista Social Club | Ry Cooderrekin batera eginiko kubatar musikariei buruzko dokumentala |
2000 | The Million Dollar Hotel | |
2001 | Souljacker Part 1 | Eelsen "Souljacker Pt 1" kantarako bideoklipa |
2002 | Viel passiert - Der BAP-Film | Cologne rock taldeari buruzko dokumentala |
2002 | Ten Minutes Older | |
2003 | The Soul of a Man | Blues musikariei buruzko dokumentala |
2004 | Land of Plenty | |
2005 | Don't Come Knocking | |
2008 | Palermo Shooting | |
2011 | Pina | Berlin Film Festivalen lehiaketatik kanpo aurkeztua |
2012 | Mundo Invisível | "Ver ou Não Ver" atala |
2014 | The Salt of the Earth | Sebastião Salgadori buruzko dokumentala |
2015 | Every Thing Will Be Fine | Drama |
2016 | The Beautiful Days of Aranjuez | |
2017 | Submergence | JM Ledgarden eleberriaren egokitzapena |
2023 | Perfect Days |
Wendersek esanak
aldatu- «Sexua eta oldarkeria ez ditut sekula gustuko izan; beti izan ditut nahiago saxofoia eta biolina.» (Ingelesez, sex - sax eta violence - violins hitz jokoak darabiltza.
- «Ozu nire bizitzako maisu handitzat dut.»
- «Film pertsonalak egin nahi ditut, ez pribatuak.»
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wim Wenders |
- (Ingelesez) Wim Wendersen web-orria