George S. Patton
George Smith Patton, Jr. (1885eko azaroaren 11, San Gabriel Township, Kalifornia – 1945eko abenduaren 21a, Heidelberg, Alemania) estatubatuar militar bat izan zen.
36 urtez luzatu zen bere ibilbide militarran zehar gerra-gurdien alde egin zuen bere herrialdeko lehenbiziko militarren artean kokatzen da. Bigarren Mundu Gerran zehar Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala izan zen. Afrikako iparraldean, Sizilia eta Europako gudulekuetan unitate militar garrantzitsu ugari gidatu zituen. Bestalde Bigarren Mundu Gerran zehar naziek ikara gehien izan zioten jeneral etsaietako bat izan zen.
Familia
aldatuPatton San Gabriel herrian jaio zen, Kalifornian. George Smith Patton (1856ko irailaren 30a - 1927ko ekaina) eta Ruth Wilsonen semea izan zen. Patton familiak familia-ondare handi bat zeukan, George Smith Patton, Jr. Estatu Batuetako militar aberatsenetako bat izatea eragin zuena.
Zerbitzuen historia
aldatuIgoera datak
aldatuPatton jeneralaren igoera historia:
Bigarren Tenientea, Armada Erregularrekoa: 1909ko ekainaren 11 | |
Lehen Tenientea, Armada Erregularrekoa: 1916ko maiatzaren 23a | |
Kapitaina, Armada Erregularrekoa: 1917ko maiatzaren 15a | |
Maiorra, Estatu Batuetako Guardia Nazionalekoa: 1918ko urtarrilaren 26a | |
Teniente Koronela, Estatu Batuetako Guardia Nazionalekoa: 1918ko martxoaren 30a | |
Koronela, Estatu Batuetako Guardia Nazionalekoa: 1918ko urriaren 17a | |
Brigadier Jenerala, Estatu Batuetako armadakoa: 1940ko urriaren 2a | |
Maior Jenerala, Estatu Batuetako armadakoa: 1941eko apirilaren 4a | |
Teniente Jenerala, Estatu Batuetako armadakoa: 1943ko martxoaren 12a | |
Estatu Batuetako armadako Jenerala: 1945eko apirilaren 14a |
Izaera
aldatuIzaera bitxiko pertsona zen. Askok gerlari purua eta izugarrizkotzat zuten, honek "Odol eta Kemen" ezizena beraganatuarazi zion. Aldiz, beste askoren ustez obedientzia ukatze, jokamolde urrazte eta desoreka emozionalez osatutako denboraldi ugariz betetako buruzagi militar bakarti bat izan zen. Bere izaera berezi honek bizitzan zehar gertaera, aldarte eta zer esan ugari ekarri zizkion.
Zinema
aldatu1970. urtean Franklin J. Schaffner zinema zuzendariak Patton izeneko filma zuzendu eta filmatu zuen. Filma honek urte hartan 7 Oscar Sari irabazi zituen.
Iruditegia
aldatu-
Patton jeneralaren irudia
-
Pattonen irudia.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George S. Patton |
- George S. Patton jeneralari buruzko webgunea (Ingelesez)