Andaluziako Junta
Andaluziako Junta (gaztelaniaz: Junta de Andalucía) Andaluziako autogobernua antolatzen den instituzioa da. Andaluziako Parlamentuak, Andaluziako Juntako Presidentziak eta Gobernu Kontseiluak osatzen dute.
Andaluziako Junta | |
---|---|
Datuak | |
Mota | autonomia-gobernua eta erakunde autonomoa |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | Andalusian Institute of Agricultural and Fisheries Research and Training (en) , Environment and Water Agency of Andalusia (en) , Consejería de Igualdad, Salud y Políticas Sociales (en) , Consejería de Salud (en) , Guadalinfo (en) , Q115378442 , Q115378461 , Q115378447 , Q115378448 , Department of Development, Land Management and Housing of the Andalusian Government (en) , Q115378450 , Q115378452 , Q115378453 , Q115378454 , Minister of Health of Andalucia (en) , Q115378456 , Q115378458 , Q115378459 eta Q115378460 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1981 |
webgune ofiziala |
2011an, 31.000 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu bat erabili zuen, eta 250.000 zuzeneko langile baino gehiago ditu.
Instituzioak
aldatuIkurra
aldatu'Andaluziako Juntaren ikur orokorra Ikur orokorra, armarriaren sintesi bat da, Modernotasun eta Dinamismo ezaugarriekin. Modu sintetikoan, Andaluziako armarria definitzen duten elementuak ditu:
- Bandera, puntu erdiko arku eran, kanporantz abiatzen diren olatu bihurtuz zabaltzen da.
- Herkules hiruki batean biltzen da, irudi estetikoa, iparrorratz batek bezala, iparraldea adierazten duena.
Sinbologia honekin irudikatzen da aurrerapenaren Andaluzia berria, mugitzen eta hiritarrekin komunikazio zuzenean, kudeatzen dituen edo parte hartzen duen Organismo, Entitate eta Enpresa publikoetan ere agertzen delarik, mantentzen duen ondareaz gain, bere gobernu ekintza argi utziz.
Parlamentua
aldatuAndaluziako Parlamentua, Autonomia Erkidegoko Biltzar Legegilea da, legeak egin eta onartzea eta Andaluziako Juntako presidentea aukeratzea eta kargutik kentzea dagokiona. Sufragio unibertsal zuzen bidez aukeratutako diputatuz osatua dago, andaluziar herria ordezkatzen dutenak. Andaluziako Parlamentua 1982an sortzen da, 1981ean Andaluziako Autonomia Estatutua onartua izan ondoren. Bere egungo egoitza, Sevillan dagoen antzinako Bost Zaurien Ospitalea da.
Presidentea
aldatuAndaluziako Juntako Presidentea, Autonomia Erkidegoko ordezkari nagusia da, eta Estatuaren ordezkari arrunta bertan. Andaluziako Legebiltzarreko Osokoaren gehiengo absolutuaren aldeko botoen bidez aukeratzen da, eta bere izendapena erregeari dagokio.
Gobernu Kontseilua
aldatuGobernu Kontseilua, Autonomia Erkidegoko gorengo organo politiko eta administratiboa da, berari dagokiolarik botere betearazlea eta Andaluziako Juntako funtzio exekutibo eta administratiboa erabiltzea. Andaluziako Juntako Presidenteak, berau delarik kontseilua presiditzen duena, eta honek, kontseilaritza ezberdinetaz arduratzeko izendatutako kontseilariz osatua dago.
Gobernu kontseilua, astero asteartetan biltzen da.
Kontseilaritzak
aldatuAurreko Gobernu Kontseiluetan, 2009ko apirilak 24an osatu zen, aurreko Presidenteak, Manuel Chavesek, Estatuko gobernuan Ministro izateko dimititu ondoren. Presidenteak, 15 kontseilari izendatu zituen, eta presidenteorderik ez.
Andaluziako Arartekoa
aldatuAndaluziako Arartekoa, betebehar nagusi bezala, Andaluzian, Espainiako Konstituzioko lehen tituluan ezartzen dire eskubide eta askatasunak babestu eta defendatzea duen instituzio bat da. Horretarako, udaletxeak, Aldundiak eta Andaluziako Junta ikuskatzeko ahalmena du. Andaluziako Arartekoa, Andaluziako Legebiltzarrak aukeratzen du bere funtzioa bost urtez bete dezan, berriztua izan daitekeen tartea. Gaur egun, kargu hau, José Chamizo de la Rubiak betetzen du.
Kontsulta Kontseilua
aldatuAndaluziako Kontsulta Kontseilua, Gobernu Kontseiluko eta Andaluziako Juntako Administrazioko, bere organismoak barne, kontsulta organo gorena da. Gainera, tokiko entitateen eta hauen mende dauden zuzenbide publikoko erakundeen eta unibertsitate publiko andaluziarretako laguntza organo gorena da. Kontsulta Kontseiluak, bere funtzioak, autonomia organiko eta funtzionalarekin beteko ditu.
Andaluziako Ikusentzunezkoen Kontseilua
aldatuIkusentzunezkoen Kontseilua, Andaluzian, ikusentzunezko komunikabideetan, pribatu zein publikoetan, estatutuan eta Espainiako Konstituzioan adierazita dauden balore, askatasun eta eskubideak errespetarazteaz arduratzen den ikusentzunezko autoritate independentea da, baita ikusentzunezkoei eta publizitateari dagokion arautegia betearazteaz ere.
Juntako Presidenteak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Garai aurreautonomikoa: 1981eko urrian Autonomia Estatutua onartua izan aurretik.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Andaluziako Junta.
- (Gaztelaniaz)Andaluziako Legebiltzarra.