Ireki menu nagusia

Christopher Andrew Moore (Newbridge, Kildareko konderria, Irlandako Errepublika, 1945eko maiatzaren 7a) irlandar musikari, kantautore eta abeslaria da. Dónal Lunny, Andy Irvine eta Liam O'Flynn musikariekin batera Planxty talde ospetsua osatu zuen. Moving Hearts taldeko kidea ere izan da, eta bakarka ere abestu izan ohi du. Pentsaera edo ideologiaz Irlandako mugimendu errepublikarraren ezker muturrean kokatu izan ohi da.

Christy Moore
Christy Moore in Vicar Street.jpg
Bizitza
Jaiotza Newbridge1945eko maiatzaren 7a (74 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza  (74 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Newbridge College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kantugilea, musikaria eta gitarra-jotzailea
Genero artistikoa Zelta musika
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
www.christymoore.com/

Berak idatzi eta konposaturiko abesti ezagunenen artean Viva la Quinta Brigada dago, Espainiako Gerra Zibilan zehar borrokatu zuten irlandarren nondik-norakoak kontatu eta haien omenez eginiriko abestia.

Era berean, Moving Hearts taldearen lehen diskoan (1981) "If They Come in the Morning" grabatu zuten, "No Time for Love" izenarekin ere ezaguna. Jack Warshawek 1976ean konposaturiko protesta kantu hau oso ezaguna bihurtu zen Euskal Herrian, Hertzainak taldeak "Salda Badago" diskan (1988) grabatu zuelako.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christy Moore