Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Teologia irakasle-laguntzailea izan zen Berlinen. Bere lanetan Hegel, Troeltsch eta Barthen eragina du. Hitlerrek agintea eskuratu zuenean (1933ko urtarrila), nazien "kristautasun positiboaren" aurka jardun zuen.

"Graziaren Saria" (1937) eta "Bizitza komunitarioa" (1938) liburuak argitaratu zituen. Idazki horietan fedearen eskakizunak eta Elizaren erantzukizuna aldarrikatu zituen. 1943an atxilotu zuten Claus Stauffenberg buruzagi zuen Hitlerren aurkako mugimenduan esku hartzeagatik, eta bi urteren buruan hil egin zuten. "Etika" (amaitu gabea) eta presondegiko gutunen bilduma izan ziren Bonhoefferren azken lanak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dietrich Bonhoeffer