María Y. Orosa

Filipinar kimikaria

María Orosa e Ylagan (Taal, Batangas, Filipinak, 1893ko azaroaren 29a - Manila, 1945eko otsailaren 13a)[1] Filipinetako mediku eta farmazia ikertzaile garrantzitsua izan zen elikagaien teknologian espezializatua, arlo horretako hainbat aurkikuntzatan parte hartu zuen.[2] Sixto Y. Orosa medikuaren arreba izan zen eta Severina Luna de Orosaren koinata.

María Y. Orosa

Bizitza
JaiotzaTaal1893ko azaroaren 29a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaManila1945eko otsailaren 13a (51 urte)
Hezkuntza
HeziketaFilipinetako Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta food scientist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Centro Escolar University (en) Itzuli

Biografia aldatu

Simplicio Orosa y Agoncillo eta Juliana Ylaganen alaba zen Maria. Manilako Filipinetako Unibertsitateko Farmazia Eskolan ikasi zuen eta elikagaien ikerketan erreferente izan zen. Bere lanari esker merkaturatzen da gaur egun kalamansi zukua, Filipinetako edari oso ezaguna, baita soialaka, sojan oinarritutako edaria eta platano ketchup-a ere.[3]

Aitortzak aldatu

Manilako Ermita auzoak kale bat du bere omenez.

Erreferentziak aldatu

  1. Intransigente, El. (). «¿Quién es María Orosa, la persona que hoy está homenajeando Google?» El Intransigente (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Ciencia y heroicidad, los pilares en la vida de María Orosa | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2019-12-24 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  3. «María Orosa e Ylagan, médica | Efemérides» Mujeres con ciencia 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak aldatu