Nauru (izen ofiziala, Nauruko Errepublika; naurueraz, Naoero) Ozeano Barean dagoen uharte-errepublika bat da, lehen Pleasant Island izenekoa. Munduko errepublika independente txikiena da, bai azalera kontuan hartuta baita biztanleriagatik ere. Ozeano Barearen hego-mendebaldean dago, ekuatoretik oso hurbil, Australiatik ipar-ekialdera, 4.000 km ingurura.

Nauruko Errepublika
Republic of Nauru
Ripublik Naoero
Ereserkia: Nauru Bwiema (en) Itzuli
Goiburua: God's Will First
("Jainkoaren nahia lehendabizi")

flag of Nauru (en) Itzuli

coat of arms of Nauru (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaYaren
0°32′52″S 166°55′15″E
Azalera21 km²
Punturik altuenaCommand Ridge (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaUharteetako Ozeania
Administrazioa
Nauruko presidenteaDavid Adeang
Nauruko presidenteaRuss J Kun (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Nauru (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria13.650
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagizonezko: 18
emakumezko: 16
Eskolaratu gabeko umeak518 (2014)
Giniren koefizientea34,8 (2012)
Ekonomia
BPG nominala113.884.908,36413 $ (2017)
BPG per capita8.844 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa193.646.243 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn15.039,317 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala10,4 % (2016)
Inflazioa8,2 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1968ko urtarrilaren 31
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+674
ISO 3166-1 alpha-2NR
ISO 3166-1 alpha-3NRU
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.nr
Nauru, satelite irudian.

21,2 km2 eta 13.048 biztanle ditu (2005, nauruarrak). Hiriburua Yaren da (1.100 biztanle 2005ean). Talde etnikoak: nauruarrak, inguruko uharteetakoak, txinatarrak, europarrak. Hizkuntzak: nauruera (ofiziala), ingelesa. Erlijioak: kristauak (bi heren protestanteak, heren bat katolikoak), Txinako herri-sinesmenak.

Geografia

aldatu
 
Nauruko Denigomodu eta Nibok barrutiak.

Nauru koralezko uhartea da. Erdigunean 60 m garai den goi-lautada bat dago, fosfato-haitzezko geruza batek estaltzen duena. Uhartearen gailur nagusiak 213 m ditu. Goi-lautadaren inguruan 150-300 metroko zabalera duen itsasbazterra dago, uharteko lur emankor bakarrak dituena. Uhartearen hego-mendebaldeko sakan batean Buada aintzira dago, aldian behin itsasoko urez bete ohi dena. Lautadan munduko fosfato-hobi aberatsenetako bat zegoen.

Klima eta landaredia

aldatu

Nauruko klima bero hezea da; euri-sasoi bat eta sasoi lehor bat ditu. Batez beste 2.000 mm euri egiten du urtean, eta tenperatura, egunez, 30 °C ingurukoa da. Uhartean diren landare gehienak itsasbazterrean eta Buada aintzira inguruan hazten dira: palmondoa, pandanus zuhaitza, zuhaixkak eta sasiak.

Biztanleak eta gizartea

aldatu

Biztanleen % 58 nauruarrak dira jatorriz, hau da, polinesiarren, mikronesiarren eta melanesiarren ondorengoak; biztanleen % 26, berriz, Kiribati, Tuvalu eta Filipinetako uharteetatik joandakoak dira; europarrak % 8 dira, eta txinatarrak beste % 8. Nauruera ((Ekaiairũ Naoero) hizkuntza ofizialaz gainera, ingelesa asko erabiltzen da, merkataritza-harremanetan batez ere, eta eskoletan irakasten da.

Biztanle gehienak uharte guztia inguratzen duen kostako zerrenda estu emankorrean bizi dira (hegoaldean batez ere). Biztanle-dentsitatea 500 biztanle km2 da.

Osasun-zerbitzuak onak eta doakoak dira. Hezkuntza doakoa eta nahitaezkoa da 6-16 urte bitartekoentzat. Jaiotza- eta heriotza-tasak herrialde aurreratuenen antzekoak dira.

Gobernua eta administrazioa

aldatu
 
Nauruko parlamentua.

Nauru errepublika bat da. Ganbera bakarreko legebiltzarra du, 18 kidez osatua. Hauteskundeak hiru urtetik behin egiten dira, eta 20 urtez gorako pertsona guztiek dute botoa emateko eskubidea eta obligazioa. Legebiltzarrak aukeratzen du errepublikako lehendakaria legebiltzarkideen artetik. Lehendakaria estatuburua eta gobernuburua da, aldi berean, eta berak hautatzen ditu gobernua osatuko duten ministroak. Nauruko alderdi politiko nagusiak Nauru Alderdia eta Alderdi Demokratikoa dira. Commonwealth erakundeko kide da Nauru.

Historia

aldatu

1798an heldu ziren europarrak lehen aldiz Naurura, eta urte hartan esploratu zuen John Fearn kapitain britainiarrak. 1888an Alemaniaren kolonia bilakatu zen. 1899an aurkitu zituzten fosfato-hobiak. 1914an, Alemaniaren kolonia zela, Australiari errenditu zitzaion, eta 1920an, Nazio Elkarteak aginduta, Australiaren administraziopean geratu zen.

1942tik 1945era Japoniak okupatu zuen, britainiar-australiarrek ordurako ebakuatua zuten, baina 5 soldaduko talde australiar bat geratu zen, zeinak preso hartu zituzten japoniarrek. AEBeko armadak, Pazifikoko gerran aurrera egin ahala zenbait alditan bonbardatu zituzten uharteko japoniar unitateak. Halako eraso baten ondorenean, japoniarrek mendekuz exekutatu egin zituzten bost preso australiarrak. Hori agindu zuen komandantea, Hiromi Nakayama, urkatu egin zuten indar aliatuek gerra amaitzean, 1946an, gerrako krimena izan zelakoan. Beste hilketa bat ere egin zuten japoniarrek, legendun komunitate txikia hil egin zuten, 39 pertsonaren hilketa.

Okupazioa 1945ean amaitu zen, Japonia errenditu ondoren; ez baitzen egon uhartea indarrez okupatzeko saiakera aliaturik. Indar britainiarrak izan ziren uhartera joan zirenak, eta kontrol tenporala hartu zutenak.

1947an NBEren mende geratu zen.

Nauruk 1968ko urtarrilaren 31n lortu zuen independentzia. Bere burua errepublika aldarrikatu zuen, eta, urte berean, Commonwealthen sartu zen. 1978an, Hammer DeRoburt hautatu zuten lehendakari, ordu arte lehendakaritzan egondako Bernard Dowiyogoren ordez, eta 1989 arte postu horretan egon zen, 1986 eta 1987 arteko denboraldi labur bat salbuetsita, Kennan Adeang egon baitzen orduan estatuaren buruan. 1989ko abuztuan, politika-nahasmen handiko denboraldi baten ondoren, dimititzera behartu zuten DeRoburt. Bernard Dowiyogo izendatu zuten urte horretan lehendakari, eta 1992an berriro hautatu zuten postu bererako. 1995eko azaroan, Lagumot Harrisek kendu zion lehendakaritza, baina, handik urtebetera, Dowiyogo zen berriro Nauruko lehendakari. 1996aren azken aldera, Kennan Adeang igo zen gobernuburura, baina ez zituen aste batzuk baizik egin. 1996ko abenduan, Rueben Kun-ek hartu zuen haren lekua, 1997ko otsailaren 8an berriro hauteskundeak egin ziren arte. Kinza Clodumar izan zen garaile 1997ko hauteskundeetan, baina 1998ko ekainaren 17an, Bernard Dowiyogo eseri zen, berriro, lehendakariaren aulkian. 1989-2003 urteetan 17 aldiz aldatu da administrazioa Naurun.

2003an Dowiyogo hil egin zen, lehendakaria zela, eta Ludwig Scotty hautatu zuten ondorengo. Lehendakari berriarekin ezegonkortasun-garaia amaituko zela uste bazen ere, gobernuak konfiantza-botoa eskatu zuen; Harrisek, ordea, lehendakaritzara itzultzeko babesa lortu zuen. 2004. urtean larrialdi egoera ezarri eta parlamentua desegin zuen, ez baitzuen aurrekontuaren onespena lortu; hauteskundeetara deitu zuen, eta gehiengoa lortu zuen.

Ekonomia

aldatu
 
Nauruko fosfato-ustiapenaren ondoren geratu diren kareharrizko zutabeak.

Uhartearen baliabide nagusia eta ia bakarra fosfatoen ustiapena izan da azkeneko ia ehun urteotan eta, horri esker, Nauruko pertsona bakoitzeko Barne Produktu Gordina (BPG) munduko handienetako bat izan da. 1980ko hamarraldiaren erdialdera, urteko 1,6 milioi tona fosfato esportatu ziren Australia, Zeelanda Berria, Filipinak, Hego Korea eta Japoniara, ongarriak egiteko batik bat. 1990 aldera, ordea, eskaera jaitsi egin zen, eta baita fosfatoen esportazioa ere.

1970ean fosfatoen ustiapena estatuak bere gain hartu zuenetik, zerbitzu publiko gehienak (hezkuntza, osasuna, etxebizitza etab.) doanekoak edo oso merkeak dira, eta Nauruko biztanleek ez dute zergarik ordaintzen. Fosfato-hobiak, nolanahi ere, agortu ziren, eta gobernua beste irabazpide batzuk sustatzeko ahaleginak egin zituen. Meatzaritzak kalte handiak eragin ditu uhartean, eta inbertsio handiak egin behar dira ingurunea bizitzeko moduko baldintzetara berriro ekartzeko. Nauruko gobernua zerbitzuetan eta industrian inbertitzen hasi zen, fosfatoen diru-iturria amaitzen zenerako. 1993an Australiarekin sinatutako hitzarmenaren arabera, Australiak 80 milioi dolarreko konpentsazioa ordaindu behar zion Nauruko gobernuari, uhartea mendean izan zuen bitartean meatzeetan eragindako kalteen ordain gisa.

Nekazaritza eta abere-hazkuntza etxekoen mantenurako dira soilik: kokoak, bananak, ananak eta barazkiak. Halaber, Nauruko arrantza-jarduera herrialdeko arrain premia asetzeko besterik ez da. Merkataritza-harreman gehienak Australia, Zeelanda Berria, Erresuma Batua eta Japoniarekin ditu. Nazioarteko aireportu bat dago Yaren-dik hurbil.

Demografia

aldatu

2013ko erroaldiaren arabera Nauruk 9.434 biztanle zituen. Haietatik %58 Naurutarrak ziren, %28 ozeano bareko beste uhartetatakoak, %8 txinatarrak eta beste %8 europearrak. Nauruera eta Ingelera dira hango hizkuntza ofizialak. Erlijio nagusia kristautasuna da %66 protestantea izanik eta %33 Katoliko.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu