Javier Igiñiz Etxeberria

Javier Maria Igiñiz Etxeberria (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1945eko irailaren 26a) ingeniari, ekonomilari eta politikaria da.

Javier Igiñiz Etxeberria
Bizitza
JaiotzaLesaka1945eko irailaren 26a (78 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNational University of Engineering (en) Itzuli
New School for Social Research Doktoretza : ekonomia
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta ingeniaria
Jasotako sariak

14 urte zituela Perura emigratu behar izan zuen bere familiarekin bizimodu hobe baten bila.

Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren Ingenieritza Mekanikoa eta Elektrikoa ikasi zituen Peruko Unibertsitate Nazionalean ondotik Iowara aldatu eta bertan Ekonomia ikasketak egiteko. Azken esparru honetan doktoretza lortu zuen  New School for Social Research of Nueva York delakoan. Bere tesian, Marxen politika ekonomikoaren inguruan aritu zen hausnarketan, batez ere garapen bidean dauden herialdeei begira.

90.hamarkadan ofizialki egin zuen salto polika mundura ezkerreko zenbait talde politikoren kanpaina buru lanetan. Aipatzekoa da, ezin izan duela inoiz lehendakaritza postuetarako bere burua aurkeztu ez delako Perun jaioa eta bertako legediak jaiotzez peruarra ez denari horrelako postutara aurkeztea galerazten dio.

Herrialde maila erakunde garrantzitsu askoren zuzendari izan da, besteak beste:  Consorcio de Investigación Económica y Social (CIES), Fondo Nacional de Compensación y Desarrollo Social (FONCODES), Consejo Nacional de Educación edo Acuerdo Nacional. Aholkulari lanetan ere aritu da Lan Ministerioarentzat eta Pobreziaren kontrako Mahaiko kidea ere bada.

Esparru akademikoan Peruko Unibertsitate Pontifizioan aritu da lanean, beti ere Ekonomiari buruzko eskolak ematen. Departamentu buru eta Centro de Investigaciones Sociales, Económicas, Políticas y Antropológicas (CISEPA)ko zuzendari. Notre Dame eta Oxford unibertsitateetan klaseak eman izan ditu irakasle gonbidatu bezala eta ikerlari aritu da MIT ospetsuan.