Robert Desnos

Robert Desnos (Paris, Frantzia, 1900eko uztailaren 4a - Theresienstadt, Txekoslovakia, 1945ko ekainaren 8a) frantsesezko poeta izan zen. Surrealismoari lotu zitzaion hasieran, eta Deuil pour deuil (1924) eta La liberté ou l'amour (Askatasuna edo maitasuna, 1927) poema-liburuak eman zituen argitara. Bigarren obra horren ondorioz epaitu egin zuten, gizartearen eragozpenak gainditzeko matxinadaren alde agertzen zelako. Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentziako kide izan zen, eta garai hartan idatzi zuen bere eleberri bakarra (Fortunes, 1942). Gestapok atxilotu zuen 1944. urtean, eta Txekoslovakiako kontzentrazio-esparru batera eraman zuen. Obra nagusiak: Corps et Biens (1930) eta Choix de poèmes (1945).

Robert Desnos
Robert Desnos.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1900eko uztailaren 4a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Theresienstadt concentration camp (en) Itzuli eta Terezín1945eko ekainaren 8a (44 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: Sukar tifoidea
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta Frantziako Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
Kidetza Réseau AGIR (en) Itzuli
Mugimendua surrealismoa
Izengoitia(k) Valentin Guillois, Pierre de Ruynes eta Pierre de Ruysnes
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frontist Party (en) Itzuli

IMDB: nm0221518 Allocine: 5845
Musicbrainz: 5016d7ee-c743-4adf-86bc-f9c287bc00be Discogs: 195298 IMSLP: Category:Desnos,_Robert Find a Grave: 7342 Edit the value on Wikidata

ObraAldatu

  • Rrose Sélavy (1922-1923)
  • Le pélican
  • Langage cuit (1923)
  • Deuil pour deuil (1924)
  • La Liberté ou l'Amour (1927)
  • Les Ténèbres (1927)
  • Corps et biens (1930)
  • Sans cou (1934)
  • Fortunes (1942)
  • État de veille (1943)
  • Le Vin est tiré (1943)
  • Contrée (1944)
  • Le Bain avec Andromède (1944)
  • Chantefables et chantefleurs (1970), hil ondoren argitaratuta.
  • Destinée arbitraire (1975), hil ondoren argitaratuta.
  • Nouvelles-Hébrides et autres textes (1978), hil ondoren argitaratuta.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Desnos