Ireki menu nagusia

Randa Jo Haines (Los Angeles, Kalifornia, 1945eko otsailaren 20a) estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea da.

Randa Haines
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1945eko otsailaren  20a (74 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
IMDb nm0354279

Telebistarako hainbat lan egin ondoren –Hill Street Blues sailaren hainbat atal, besteak beste–, 1986an Children of a Lesser God ('Jainko txiki baten umeak') egin zuen. Sekulako arrakasta lortu zuen neska gor-mutu baten inguruko melodrama honek, eta Oscarra eman zioten Marlee Matlin antzezleari. Hurrengo filma ere The Doctor (Medikua, 1990) melodrama kutsukoa izan zen, eta aurreko filmeko gizonezko antzezle berbera zuen protagonista: William Hurt. 1993an Wrestling Ernest Hemingway ('A zer lagun parea') egin zuen, Robert Duvall eta Richard Harris protagonista zituela, eta 1998an Dance with Me ('Dantzatu nirekin').

Filmografia hautatuaAldatu

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.