Ireki menu nagusia
Udako Euskal Unibertsitatea
Markeskoa Eibar.jpg
Markeskoa jauregia, UEUren egoitza akademikoa
AkronimoaUEU
Ezarpena 1973
Mota
ZuzendariaKepa Sarasola
Irakasleak1.200
AZP14
Ikasleak500
Graduondoa3
CampusaEgoitza akademikoa:

Otaola hiribidea, 1
 Eibar (Gipuzkoa)
Egoitza soziala:
Erribera kalea, 14 - 1. C
 Bilbo (Bizkaia)
Ipar Euskal Herriko ordezkaritza:
Arsenal plaza, 1
 Baiona (Lapurdi)
Nafarroako ordezkaritza:

Martzelo Zelaieta, 75. IWER eraikina. B2 lonja, 38. bulegoa
 Iruñea (Nafarroa)
Kokapena ,  EH
Webgunea www.ueu.org

Udako Euskal Unibertsitatea edo UEU 1973ko udan Donibane Lohizunen antolatutako Udako Ikastaroetan sortu zen. Gaur egun lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da eta Onura Publikoko aitormena du 1990etik[1]. Euskal Herriko unibertsitate-eremuan ari da, besteak beste hainbat irakasle bilduz. Udako ikastaroez gain, beste urte sasoietan ere ikastaroak antolatzen ditu, baita jardunaldiak ere (esaterako, Informatikari euskaldunen bilkurak). Orobat euskaraz eta unibertsitate mailakoak diren ikastaroak, liburu-argitalpenak, kongresuak, profesionalen bilkurak, graduondoko-ikasketak sustatzailea da. Euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko datu-baseak ere eskaintzen ditu.

UEUren helburu nagusia euskararen eta unibertsitatearen munduak elkarrengana hurbiltzea da, eta ildo honetatik Euskal Unibertsitatea sortzeko eragilea izatea. Horretarako, hiru ardatz nagusi ditu:

  • Euskal Unibertsitatea sortzen laguntzeko baldintza sozial eta politikoak ahalbidetzea.
  • Euskal komunitate zientifiko-intelektuala metatzea.
  • Unibertsitate-gaien euskalduntze, ekoizpen eta zabalkundean sakondu eta gizartearen eskuetan jartzea.

Gaur egun 1.200 bazkide inguru ditu.

UEUren zuzendariak honako hauek izan dira: Manex Goihenetxe (1973-1976), Martin Orbe (1976-1983), Baleren Bakaikoa (1983-1987), Inaki Irazabalbeitia (1987-1991), Kepa Altonaga (1991-1996), Mikel Aizpuru (1996-2000), Xabier Isasi (2000-2004), Aitzpea Leizaola (2004-2005), Lore Erriondo (2005-2010), Karmele Artetxe (2010-2014), Iñaki Alegria (2014-2018), eta 2018ko otsailetik Kepa Sarasola informatikaria da zuzendaria.

Eduki-taula

IkastaroakAldatu

1973z gero 1.800 baino gehiago dira unibertsitateko gaiak irakasteko antolatu dituen ikastaroak.[2] 2003an hasi zen on-line ikastaroen eskaintza. 2013an euskarazko lehen MOOC ikastaroa antolatu zen (Android programazioaren hastapenak). Sailetan egin izan da beti ikastaroen antolaketa, sailak hauek izan direla:

ArgitalpenakAldatu

 
UEUren logoa

UEUk 1975tik 2018ra bitarte unibertsitate mailako 419 liburu (saiakerak eta testu-liburuak) argitaratu ditu.[3] 2018an hiru aldizkari ere plazaratzen ditu: Uztaro (giza-zientziak, 1990ean sortua), Aldiri, Arkitektura eta abar (arkitektura, 2009an sortua), Osagaiz (osasun-zientziak) eta Kondaira (historia). UEUn sortutako liburu gehienak Buruxkak liburutegi digitalean kontsulta daitezke.[4]

Udako ikastaroetan Udaro izeneko barne-buletina argitaratzen du UEUk. Bertan, ikastaroen inguruko informazioa, elkarrizketak eta argazkiak izan ohi dira.

Datu-baseak eta Internet-zerbitzuakAldatu

 
Inguma datu-basea

Inguma datu-basea euskarazko produkzioa unibertsitateanAldatu

Inguma datu-basea euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen du. 2018an guztira 194 erakunderen lana katalogatuta zegoen. 40.680 erreferentziatik gora eta 10.550 egileen lana eskaintzen ditu. Euskal Komunitate Zientifikoaren argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak biltzen ditu. 2000. urtean sortu zuen UEU. Azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko datuak eskaintzen ditu.

Artizarra sare sozialaAldatu

 
Artizarra ikertzaile eta profesionalen sare soziala.

Artizarra euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. 500dik gora profesional euskaldunen arteko harremanak errazten ditu. Profesional bakoitzak Inguma datu-basean duen ekoizpenaz gain uneko bere jarduera profesionalaren datuak ere erakusten ditu. Mundu mailako LinkedIn sarearen antzerakoa da, baina euskaraz eta euskararen alorrean lokalizatuta. Hor agertzen diren komunitate zientifiko-profesionalei elkarren berri eman nahi die.

Tesiker, euskarazko doktorego-tesiakAldatu

Tesiker datu-baseak euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datuak eta tesi horien txostenak eskuratzeko aukera eskaintzen ditu. UEUk jasotako datuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskaintzen ditu bere webgunetik. 489 doktorego-tesi digitalizaturen corpusaren kontsulta eskaintzen da eta urtez urte eguneratzen da.[5]

Buruxkak liburutegi digitalaAldatu

Buruxkak liburutegi digitalean UEUk argitaratutako liburu guztiak eskaintzen ditu formatu digitalean (2018an 380), azken urteetan plazaratutakoak ezik.

Apunteen OtarreaAldatu

Apunteen otarrea unibertsitate alorreko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da.[6] Otarreko dokumentuak besterik ezean Creative Commons, Aitortu-Partekatu lizentziaren arabera eskaintzen dira. 2018 urtean guztira 941 dokumentu zeuden gaika honela banatuta: Artea eta musika (4), Giza zientziak (112), Gizarte zientziak (333), Ingeniaritza eta teknologia (393), Osasun zientziak (19), Zientzia aplikatuak (2) eta Zientziak (78)

Unibertsitatea.net unibertsitarioen atariaAldatu

Unibertsitatea.net atariak albisteak argitaratzen ditu komunitate unibertsitario euskaldunarentzat (besteak beste elkarrizketak ikerlariekin, 140 gora),[7] eta zenbait blog biltzen ditu hainbat zerbitzu emateko asmoarekin (ekonomia, Hizkuntzaren prozesamendua, artea, ingurumena...).[8]

Iparrorratza unibertsitatean sartzeko orientazioaAldatu

Iparrorratza zerbitzua unibertsitatera ikastera ailegatzen diren ikasleentzako aholkularitza-zerbitzua da, zer ikasiko duten erabakitzen laguntzeko.

Softkat euskarazko softwareaAldatu

Softkat euskarazko softwaregintzaren datu-basea indarrean egon zen 2000tik 2013ra bitarte.

Kongresuak eta profesionalen bilkurakAldatu

1996tik antolatu dituen profesionalen bilkurak 30 baino gehiago dira. Besteak beste hauek:

Ikerlari gazteen komunitateaAldatu

Unibertsitatean eta euskaraz aritzen diren ikerlari gazteek elkarren artean ezagutzeko eta beren arteko komunikazioa eta lankidetza errazteko hiru ekinbide plazaratu ditu UEUk 2012z gero:

Ikergazte kongresuaAldatu

 
Ikergazte kongresua

Ikergazte kongresua bi urterik behin antolatu da 2015etik ikerlari gazteen topalekua izateko.[16] 200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean.[17]

Txiotesia lehiaketaAldatu

Helburu bera dauka 2012z gero bi urterik behin antolatzen den #txiotesia lehiaketa. Parte hartzaileek Twitterreko 6 txiotan azaldu behar dute beren tesi-lana.[18]

Elkarrizketak unibertsitarioen atarianAldatu

Unibertsitatea.net atariak 120 elkarrizketa argitaratu ditu ikerlariekin.[7]

Berezko tituluak eta graduondoakAldatu

 
UEUk UPV-EHUrekin 2001etik 2018ra bitarte antolatu dituen graduondoko 13 berezko tituluak.

2001ean hasita 13 titulu antolatu ditu UPV/EHUrekin batera, Horietan gutxienez 240 pertsona titulatu dira. Hauek izan dira titulazioak eta zein urtetan hasi ziren:

  • 2001-2002: Hizkuntza eta teknologia (espezialista)
  • 2002-2003: Hizkuntza eta teknologia (master)
  • 2002-2003: Herri Erakundeen kudeaketa
  • 2002-2003: HIZNET
  • 2004-2005: Estatistika eta Konputazio
  • 2006-2007: Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak
  • 2007-2008: Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez 
  • 2007-2008: Euskarazko komunikazioa (Mofiziala, UEU laguntzailea)
  • 2007-2008: Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua (Mofiziala, UEU laguntzailea)
  • 2012-2013: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean
  • 2012-2013: Neuroerrehabilitazioa
  • 2012-2013: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua
  • 2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
  • 2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
  • 2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
  • 2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.
  • 2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Lankidetza Hezkuntza-KomunitatearekinAldatu

2001z gero formazio eskaintza berezia adostu egin izan da Ulibarri proiektuan, Bigarren Hezkuntzako irakaslegorako Prest Gara programan, edo Haur eskolak Partzuergoarekin.

SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) EHAEO (1990-11-6)
  2.   «UEUk emandako ikastaroak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-25 .
  3.   UEUk argitaratutako liburuak «Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  4.   «Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  5.   Tesiker, datu-basea «Euskaraz idatzitako doktorego-tesiak» www.euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-07 .
  6.   «Apunteen Otarrea — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net . Noiz kontsultatua: 2018-12-07 .
  7. a b   «Albisteak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  8.   Blog komunitatea – Unibertsitatea.net atariaren blog komunitatea. Jakintza partekatuz. . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  9.   «Historialari Euskaldunen V. Topaketak. Historia euskaraz: unibertsitarioen ibilbidea» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  10.   «Matematikari Euskaldunen II. Topaketak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  11.   «Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  12.   «Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  13.   «Arkitekturan, euskaraz? II. Topaketa.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  14.   «Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  15.   «Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  16.   «HARRERA-MEZUA» IkerGazte 2019 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  17.   Berastegi, Iñaki (2017-05-12) «Euskarazko zientzia gaztea» Berria (Berria) . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  18.   Irureta Azkune, Onintza (2013-12-01) «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .

Kanpo loturakAldatu