Kontxu Odriozola Lesaka (Azpeitia, Gipuzkoa, 1945eko uztailaren 7aDonostia, 2016ko otsailaren 5a) euskal herritar aktorea izan zen. Telebistan Bai Horixe! euskara ikasteko saioan eta Flamingo Berria nahiz Goenkale telesailetan antzezteaz gain, antzerkian eta zineman ere lan askotan parte hartu zuen. Dudarik gabe, Goenkaleko Maria Luisa Galardi pertsonaia izan da jendartean ospe handien eman zion rola.[1][2] 2008an Euskal Aktoreen Batasunak bere saria eman zion.[3]

Kontxu Odriozola

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1945eko uztailaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2016ko otsailaren 5a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta irakaslea
IMDB: nm1258066 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

aldatu

Kontxu Azpeitiko Eliz kalean jaio zen, 1945eko uztailaren 7an. Felix Odriozola Agirre eta Ramona Lesaka Odriozolaren alaba zen. Aita azpeitiarra zuen, eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren senitartekoa zen. Ama, aldiz, Urrestillakoa zen. Aurrena herriko eskolan ikasi zuen, eta gero Miserikordiako eskolara igaro zen. Mojen eskolan zegoela egin zituen bere lehen aktuazioak, aldarean amabirjiñari bertsoak irakurtzeko hautatu ohi baitzuten.

Antzezle sena garatzen

aldatu

Aitak, margolaria eta marrazkigilea izanik, Perez Arregi enparantzako Luistarren lokalean entsaiatzen zuten antzerki talde amateurrei laguntzeaz arduratzen zen. Kontxuk askotan laguntzen zion aitari, eta antzezleen entseguak ikusi ohi zituen. Era horretan, pixkanaka antzerkirako zaletasuna piztu zitzaion eta lagun zein familiarteko jolas bilakatu zen.

Eskolan geografia eta historia zalea zen, eta entziklopedia irakurtzeko ohitura zuen. Oso irakurzalea zen, eta etxean jasotzen zituzten aldizkari guztiak irakurtzen zituen. Horretaz gain, Urrestillara bisitan zihoanerako edota baserrian ardiak zaindu behar zituenerako Arantzazuko egutegiko orriak gordetzen zizkioten. Antzerkiaz asko ikasi zuen zinearen bidez ere, izan ere, igandero koadrilarekin zine parrokialera joaten zen, gaztelerazko filmak ikustera. Irratiak ere lagundu zion antzezle sena garatzen, irrati-nobelak zein bestelako saioak entzunez.

Bere zaletasunaren aurrean aitak beti eskaini zion laguntza, baina amak txorakeria eta denbora galtze gisa ikusten zuen. Hala ere ez zion inoiz debekurik ezarri, eta Kontxuk herri txikiko bizimodu arrunta zeritzonetik haratagoko munduekin amesten zuen.

Gaztetan Peñaflorida abesbatzan kantatu zuen. 14 urterekin egin zuen bere lehen antzerkia, Antonio Amundarainen Uste diñatǃ, Donostiako markesa baten zerbitzura zebiltzan neskame batzuen istorioa kontatzen zuena.

Irakasle garaia

aldatu

Maisu-ikasketak gauzatu zituen, eta 17 urtez ikastoletako andereño gisa egin zuen lan. Errenterian hasi zen lanean, eta ondoren Azpeitiko ikastolan aritu zen. Senarrarekin Donostiara bizitzera joan zenean Axular Lizeoan jardun zuen irakasle gisa. Betiere txikiekin egin zuen lan, etengabe abesten eta antzezten. Irakasle lanetan hasi zenean euskarazko material pedagogikoa sortu beharra zegoen, eta gainerako ikastoletan euskara batua erabiltzen hasiak ziren. Hori dela eta, Azpeitiko ikastolan zebilela zenbait gurasok Kontxuren eta senarraren aurkako kanpaina egin zuten etxez etxe, "ezkertiarrak" eta "demonioak" zirela esanez, euskara batuaren aldekoak zirelako.

Donostia

aldatu

Donostiara joan zen bizitzera senarrarekin, eta irakasle lanean jarraitu arren ez zuen sekula antzerkia erabat baztertu. Etxean seme-alabek askotan ikusten zuten ama mozorrotuta. Imanol senarrak Herri Irratian egiten zuen lan, eta bertan haurrentzako programak egiten zituzten Pako Sagarzazu, Txaro Arteaga eta Enkarni Genuak, besteak beste. Gipuzkoako Kutxak larunbat goizetarako haurren programa bat babestu nahi zuen, eta horretarako Kontxuri deitu zioten. Lantaldeak gidoiak zein esketxak prestatzen zituen, eta gero ordubeteko emanaldiak emititzen zituzten irratian.

Antzezle bidean lehen urratsak

aldatu

1981ean, irakasle zela eta irratian kolaboratzen zuela bikoizketa eskola bat ireki zen Donostian, arduradun Xabier Lete zuena. Halaber, Euskal Telebista izango zena garatzen hasia zen. Kontxuk antzerkian aritzeko gogoa zuen, baina ez zekien nondik hasi eta bikoizketan aritzea aukera gisa ikusi zuen. Era horretan iluntzeetan bikoizketa ikasten hasi zen.

Bikoizketa ikastaroa amaitzen ari zela Eusko Jaurlaritzak Antzerti eskola ireki zuen. 36 urte eta hiru seme-alaba txiki izanda, Imanol senarrarekin kontuak atera eta haren soldata gabe aurrera egin zezaketela ikusi zutenean hartu zuen Kontxuk sarrera-azterketara aurkezteko erabakia. Proba gainditu zuenean ikastolako lana utzi zuen, lanpostu finkoari uko eginez, eta antzerki eskolan murgildu zen. Ikaskide gehienak 20 urte inguruko gazteak ziren, eta bere adineko jende gutxi zegoen, tartean Mikel Garmendia, Arantxa Gurmendi eta Felipe Barandiaran. Hiru urtez aritu zen antzerki eskolan ikasten, hilean 20.000 pezetako beka batekin biziz. Prestatu zituzten antzerki obrek, publiko asko izan ez arren, kritika onak jaso zituzten.

Antzeriko lehen promozioko ikaslea izan zen, eta hurrengo urteetan hainbat obra egin zituen antzerki amateurrean.

Antzerkia

aldatu

Antzerki amateurrean egindako lanak

aldatu
  • Troiarrak, bi aldiz, Iturri eta Pols zuzendariekin. Hecuba pertsonaia egiten zuen.
  • Arkelino, zuzendariaren laguntzaile.
  • Seis personajes en busca de autor, amaren pertsonaia.
  • Bernarda de Alba, amonaren pertsonaia.
  • Juan Gabriel Borman, Gumilda-ren pertsonaia.
  • Zoo de cristal, Amandaren pertsonaia.
  • Marat sade, pregoilariaren pertsonaia.
  • Un tranvía llamado deseo, Blanche-ren pertsonaia.
  • Los fusiles de la madre cerrar, auzoko emakumearen pertsonaia.

Antzerki profesionalean egindako lanak

aldatu
  • Herio dantza, Strindberg-ena, Luis Solak zuzenduta. Aliziaren pertsonaia.
  • Aspirina para dos, Woody Allenena, Jokin Cuetok zuzendua. Alanen emaztearen pertsonaia. 1986ko abuztuaren 28an estreinatua.
  • Pipin, Schwartz-en obra musikala, Jokin Cuetok zuzendua. Berta amonaren pertsonaia. 1987ko abenduaren 18an estreinatua Bilboko Arriaga antzokian.
  • Ama begira zazu, gidoilaria eta sei pertsonairen antzezlea. Eneko Olasagastik zuzendua
  • Ezetz lepoa jarriǃ / ¡Por los pelosǃ Paul Portnerrena, Pere Planellak zuzendua. 2004an estreinatua.

Zinema

aldatu

Telebista

aldatu

Sariak

aldatu
  • Hotel Ercilla Atzerki Saria, Ama begira zazu-rengatik.
  • Argia Saria
  • Euskal Aktoreen Batasunaren Saria, telebistako aktore onenari emandakoa.

Erreferentziak

aldatu