Vidkun Quisling
Vidkun Abraham Lauritz Jonssøn Quisling (ahoskera: /ˈʋɪdkʉn ˈkʋɪʃlɪŋ/) (Fyresdal, Norvegia, 1887ko uztailaren 18a - Oslo, Norvegia, 1945ko urriaren 24a) norvegiar politikari ultraeskuindarra izan zen. Naziek Norvegia inbaditu zutenean (1940ko apirilaren 9an), inbaditzaileen alde jarri zen, eta 1942an Norvegiako lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuak nazien Holokaustoari laguntza eman zion. Norvegiar antifaxistek (erbesteko gobernu demokratikoak lagunduta) eta Britainia Handiko armadak herrialdea naziengandik askatutakoan, Quisling eta haren laguntzaileak traidoretzat jo eta heriotza zigorrera kondenatu zituzten. Norvegian eta beste herrialde askotan quisling izena traidorearen sinonimo bihurtu zen.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Norvegiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |