Ireki menu nagusia

Boli Kosta[1] (frantsesez: Côte d'Ivoire, kot divwaʁ ahoskatua), ofizialki Boli Kostako Errepublika (frantsesez: République de Côte d'Ivoire) Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da. Gineako golkoaren ipar-mendebalean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean.

Boli Kostako Errepublika
République de Côte d'Ivoire
Bandera Armarria
Goiburua: Unité, Discipline et Travail
(Batasuna, Diziplina eta Lana)
Ereserkia: L'Abidjanaise
HiriburuaJamusukro
Hiri handiena Abidjan
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Herritarra bolikostar[1]
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Alassane Ouattara
 -  Lehen ministroa Amadou Gon Coulibaly
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 322,463 km2 (69.)
 -  Ura (%) 1,4
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2013) 22.400.835 (53.)
 -  Dentsitatea 63,9 bizt./km2 (139.)
Dirua CFA Frankoa (CFA)
Ordu-eremua GMT
Aurrezenbakia 225
Internet domeinua ci

322.463 km2 ditu eta 17.298.040 biztanle (2005).

Hiriburua Jamusukro da (200.659 biztanle), hiri nagusia Abidjan den arren, aurreko hiriburua zena (3.310.500). Buake eta Man dira beste hiri aipagarriak.

GeografiaAldatu

Herrialde mugakideakAldatu

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean, Mali eta Burkina Faso; hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; ekialdean, Ghana; eta mendebaldean, Liberia eta Ginea.

OrografiaAldatu

Itsasertza apala eta hareatsua da; barrualdeko goi-ordokia baso hertsiz eta sabanez estalita dago. Hiru ibai nagusik zeharkatzen dute Boli Kosta: Sassandra, Bandama eta Comoe.

Banaketa administratiboaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Boli Kostaren banaketa administratiboa»
 
Boli Kostako 19 eskualdeak.

Boli Kosta 19 eskualdetan banatzen da:

  1. Agneby
  2. Bafing
  3. Bas-Sassandra
  4. Denguele
  5. Dix-Huit Montagnes
  6. Fromager
  7. Haut-Sassandra
  8. Lacs
  9. Lagunes
  10. Marahoue
  1. Moyen-Cavally
  2. Moyen-Comoe
  3. N'zi-Comoe
  4. Savanes
  5. Sud-Bandama
  6. Sud-Comoe
  7. Vallee du Bandama
  8. Worodougou
  9. Zanzan

Horretaz gain eskualdean barrutietan banatzen dira, guztira 58.

HistoriaAldatu

 
Boli Kostaren mapa.

XVI. mendean portugaldarrek aurkitu zuten, eta Frantziaren kolonia bihurtu zen 1893. urtean.

Erabateko burujabetza 1960. urteko abuztuan lortu zuen. Félix Houphouët-Boigny izendatu zuten errepublika berriko lehendakari, eta bera hautatu berriz ere 1965, 1970, 1975, 1980, 1985 eta 1990. urteetako hauteskundeetan. Felix Houphouët 1993an hil zen, eta Henri Konan Bédié izan zen lehendakaria, eta egonkortasun politiko eta garapen ekonomiko handikoa izan zen haren agintaldia. Hainbat estatu-kolperen ondoren, 2002tik 2004ra gerra zibila izan zen Boli Kostan. 2007an hauteskundeak izan ziren, elkarren aurkako alderdiek hitzarmen bat egin ondoren; 2007ko ekainean, ordea, Guillaume Soro Lehen Ministroa hil zuten.

EkonomiaAldatu

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza bada ere (kakaoa, kafea, bananak, kotoia, kokoa, arroza, artoa, manioka, pinaburuak) azken urteotan industriaren hazkunde handia izan du atzerriko inbertsioei esker. Turismoa eta arrantza indar handia hartzen ari dira. Diamante ekoizpena murrizten ari da, baina burdin eta tantalio meatze berriak aurkitu dituzte. Estatuaren erdialdean dagoen Kassou aintzirak lurralde zabala bustitzeko aukera ematen du. Industria gehiena Abidjan hirian biltzen da. Boli Kosta Afrikako estatuetan frantses kolonia izan direnen artean aberatsenetakoa da.

Hizkuntza ofizialakAldatu

Frantsesa da mintzaira ofiziala. Horrez gain, mandingoa, baulea eta hausa ere hitz egiten dira.

Bolikostar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boli Kosta