Italiako Erresuma (1861-1946)

Italiako Erresuma[1], 1861ean Italiako errege koroatu zen Vittorio Emmanuele II.a buru zuen Italiaren bateraketaren (1848-1870) ondoren sortu zen estatua izan zen. Italiako Erresumak, bi mundu gerretan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, Bigarrenean parte hartu izanak eraman zuen desagerpenera, 1946an erreferendum bat egin ondoren, non errepublika sistema garaile irten zen monarkikoaren aurrean, azken honek, gerran zehar galdu zuen ospearen ondorioz. Azkenik, 1946ko ekainak 2an, Italiako Errepublika aldarrikatu zen.

Italiako Erresuma
Regno d'Italia
1861 - 1936 – 1943 - 1946
Monarkia konstituzionala
Monarkia faxista (1922-1945)
Italiako bandera

Italiako armarria

Italian Colonial Empire (orthographic projection).svg
Italiako Inperioa 1940an
Geografia
HiriburuaTurin (1861–1864)
Florentzia (1864–1871)
Erroma (1871tik)
Kultura
Hizkuntza(k)Italiera
Historia
Sorrera1861
Deuseztapena1946
Aurrekoak
Flag of Italy (1861–1946).svgSardinia
Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1860).svgBi Siziliak
Flag of Kingdom of Lombardy-Venetia.svgLonbardia-Venezia
Bandiera del granducato di Toscana (1562-1737 ).pngToskana
Flag of the Papal States (1808-1870).svgAita Santuen Lurraldea
Flag of the Free State of Fiume.svgFiume
Ensign of Austro-Hungarian civil fleet (1869-1918).svgAustria-Hungaria
Flag of Italy (1861–1946).svgItaliar Inperioa
Ondorengoak
Italiar InperioaFlag of Italy (1861–1946).svg
ItaliaFlag of Italy.svg
Vatikano HiriaFlag of the Vatican City.svg
Italiako E.S.War flag of the Italian Social Republic.svg
EsloveniaFlag of Slovenia (1945–1991).svg
TriesteFree Territory Trieste Flag.svg
Etiopiako InperioaFlag of Ethiopia (1897–1974).svg
Frantziako Laugarren ErrepublikaFlag of France.svg
Greziako ErresumaFlag of Greece (1822-1978).svg
Somaliako Lurralde FiduziarioaFlag of Somalia.svg
EritreaFlag of Eritrea.svg
Libiako ErresumaFlag of Libya (1951–1969).svg

HistoriaAldatu

 
Vittorio Emmanuele II.a, Italiako lehen erregea

1849an, Vittorio Emmanuele II.a, Sardiniako errege eta Savoiako duke koroatua izan zen. Errege hau izan zen, penintsularen zati gehienaren bateraketaren buru izan ondoren, 1861ean Italiako errege koroatua izatea lortu zuena. Honen biloba Viktor Emanuel III.ak 1946ko maiatzean Hunberto II.a oinordekoaren mesedetan utzi zuen tronua. Urte bereko ekainean errepublika aldarrikatua zen.

1861etik 1922 arte, Italia, sufragio mugatuen bidez aukeratutako legebiltzar bat zuen monarkia konstituzionala izan zen (lehen gizonezkoen sufragio unibertsala 1913an egin zen). Lehen Mundu Gerran lortutako garaipenaren ondoren, Italiak bere lurraldea hedatu zuen, ordura arte Austriar-Hungariar Inperioarenak ziren lurraldeekin: Trieste, Trentino, Hegoaldeko Tirol eta Istria

1922tik 1943 arteAldatu

Benito Mussolini lehen ministro zuen diktadura faxista bihurtu zen.

Kanpo politikari dagokionez, Italiako Erresuma (berandu elkartu zelako) Afrikaren banaketatik kanporatua izan zen Berlingo konferentzian. Hala ere, koloniak ezarri ahal izan zituen Libia, Etiopia, Somalia eta Eritrean.

Hegoaldeko ErresumaAldatu

Hegoaldeko Erresuma (italieraz: Regno del Sud), 1943ko iraila eta 1944ko ekaina arteko garaia ezagutzen da, Viktor Emanuel III.a erregea eta Pietro Badoglio Brindisin ezarri zirenean, aliatuek hartutako lurraldea. Garai hau, Italiako Errepublikaren aldarrikapenarekin amaitzen dena, beste lautan banatzen da.

  • Erregeartea: 1943ko irailak 8ko arratsaldetik, Badogliok, aliatuekin armistizioa adierazten zuen aldarrikapena egin zuenean, Viktor Emanuel III.ak Erromatik ihes egin zuen unearekin bat egin zuena, erregea eta bere familia Brindisin agertu ziren arte.
  • Italiako Erresuma: hiriburua Barin zuena, 1943ko irailak 9tik 1944ko ekainak 4rarte
  • Hunberto II.a printzearen erregeordetza: 1944ko ekainak 5etik 1946ko maiatzak 9 arte.
  • Hunberto II.aren erregealdia: 1946ko maiatzak 9tik ekainak 2 arte, erregea, Errepublika aldarrikatu ondoren erbesteratu zenean.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu