Franklin Delano Roosevelt
Franklin Delano Roosevelt (Hyde Park, New York, 1882ko urtarrilaren 30a - Warm Springs, Georgia, 1945eko apirilaren 12a) Estatu Batuetako 32. presidentea izan zen, politikarako ohitura zuen familia aberats batean jaioa. 1933tik hil arte izan zen presidentea, lau hauteskunde irabazteari esker, halakorik lortu duen presidente bakarra AEBetan.
Biografia eta arbasoak
aldatuFranklin Delano Roosevelt 1882ko urtarrilaren 30ean jaio zen New Yorkeko Hyde Parken, hain zuzen ere. Aita James Roosevelt (1828–1900) izan zen, lurjabe aberatsa eta Delaware eta Hudsoneko ferrokarrilaren presidenteordea.
Roosevelten familiak 200 urte baino gehiago zeramatzan New Yorken bizitzen. 1650 inguruan iritsi zen Claes van Rosenvelt Herbehereetako Haarlemetik New Yorkera (orduko Nieuw Amsterdam).
1788an, Isaac Roosevelt Poughkeepsien egin zen New Yorkeko estatuko konbentzioko kideetako bat izan zen eta AEBetako kontituzioa berresteko bozkatu zuten bertan.
XVIII. mendean, Roosevelt familia bi adarretan banatu zen; alde batetik, Hyde Parkeko Rooseveltarrak zeuden, XIX. mende bukaeran AEBetako Alderdi Demokrata edo Demokratak; bestetik New Yorkeko Oyster Bay edo Oyster Bay. Theodore Roosevelt presidentea eta Oyster Bayko errepublikazalea, Franklinen urrutiko lehengusua zen. Politikan zituzten desadostasunak alboratu eta bi adarrak ondo eramaten ziren bata bestearekin. James Rooseveltek Oyster Bayen egindako Roosevelt sendiaren bilkura batean ezagutu zuen Theodoreren iloba eta berarekin ezkonduko zen gerora.
Franklinen ama Sara Ann Delano (1854–1941) zen eta bere arbasoen artean Phillippe de la Noye zegoen, Leideneko frantses hugonote batzuen semea zena eta 1621ean Massachusettsera emigratu zuena.
Sara Annen aita Warren Delano zen, AEBetako kontsula Txinan eta horregatik pasatu zuen haurtzaroa han. AEBetara itzultzerakoan, Delanotarrak Txileko Valparaisoko pariente batzuen etxean bizi izan ziren pixka batean. Sara Annen ama, berriz, Lyman sendikoa zen, AEBetan oso ezaguna zen sendia hau ere.
Franklin izan zen Sara Ann Delanoren seme bakarra eta oso ama posesiboa zen. Aita James ez zen askotan etxean izaten eta edadetua zen (54 urte zituen Franklin jaio zenean). Agian hori izan zen lehenengo urteetan amak zuen semearen gaineko menderatze-jarreraren arrazoia. Beranduago, berak onartu zien lagunei bizitza guztian izan ziola beldurra amari.
Giro pribilegiatuan hazi zen Roosevelt. Zaldi gainean ibiltzen ikasi zuen, tiro egiten, borrokan, polo eta tenisean jokatzen ere bai. Askotan egiten zituen bidaiak Europara eta horregatik zekien ondo hitz egiten alemanieraz eta frantsesez. Baina aita demokrata izateak Hudson Valleyko aristokraziaren gehiengotik apartatu zuen. Rooseveltarrak zerbitzu publikoetan sinesten zuten eta nahikoa aberats ziren denbora eta dirua helburu filantropikoetan gastatzeko.
Groton eskolara joan zen, Bostonen inguruan zegoen AEBetako Eliza Episkopalaren ikasle egoitza. Endicott Peabody zuzendariak izugarrizko eragina zuen beregan eta kristauen gutxi zuenari laguntzeko obligazioa predikatzen zuen, bere ikasleak zerbitzu publikoak egitea animatuz. 1900. urtean graduatu eta Harvardeko unibertsitatera joan zen, Etxeko Moda ikasiz eta, 1904rako, arazo handirik gabe, Arteetan graduatu zen. Harvarden ikasten ari zela, Theodore Roosevelt egin zuten presidente eta haren gobernatzeko era indartsu hura eta erreformarako grina Franklinentzako eredu izan ziren.
1903an, bere emaztea izango zena ezagutu zuen, Eleanor Roosevelt, Theodororen iloba. Etxe Zurian elkartu ziren harrera batean, haurrak zirenean elkar ezagutu bazuten ere, honaino ez baitzuten traturik izan.
Geroago, Roosevelt Columbiako unibertsitatera joan zen Zuzenbideko Fakultatera. Azkenean, ez zen graduatu eta 1908an Ledyard y Milburnekin hasi zen lanean, Wall Streeteko ospe handiko enpresa bat non sozietateen zuzenbidea praktikatu ahal izan zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuAma Sara Delano Roosevelt ados ez bazegoen ere, ez zuelako Franklinen gaineko kontrola galdu nahi, Franklin Eleanorrekin ezkondu zen 1905eko martxoaren 17an. Sarak erositako etxe batera joan ziren bizitzera eta, Eleanorren disgusturako, ohiko gonbidatua izan zen etxean. Eleanor oso lotsatia zen eta ez zitzaion jendeartean ibiltzea batere gustatzen. Hasieran, beti etxezuloan sartuta geratzea nahi zuen eta Franklinen semealabak zaintzea. 6 izan zituzten:
- Anna Eleanor (1906–1975).
- James (1907–1991).
- Franklin Delano, Jr. (1909 martxoatik apirilera).
- Elliott (1910–1990),
- Bigarren Franklin Delano Jr. (1914–1988),
- John Aspiwall (1916–1981).
Bizirik iraun zuten seme-alabek bizitza zalapartatsuak izan zituzten, beren ospe handiko gurasoen itzalean. Guztien artean 15 ezkontza, 10 dibortzio eta 29 seme-alaba eduki zituzten. Denak izan ziren ofizialak II. Mundu Gerran eta euren ausardia eta merituengatik kondekoratuak izan ziren. Hala ere, gerra ondorenean egindako karrerak, bai politikan eta baita negozioetan ere, desastre hutsak izan ziren eta lortu zutena aitarengatik izan zen. Haietako bi AEBetako Ordezkari Ganberarako hautatu zituzten epe labur batean, baina ezin izan zuten aurrera egin. Bat errepublikazalea izan zen.
Karrera politikoa
aldatu1910ean, New Yorkeko estatuko Senatura aurkeztu zen hautagai, Hyde Park distritoan, non 1884az geroztik, sekula ez zuen irabazi demokrata batek. Roosevelt abizenak, familiaren diruak eta urte horretako demokrata korronteak, Albany hiriburura eraman zuten.
1912an, Roosevelt 30 urteko gaztea zen, altua, itxura onekoa eta ondo baino hobeto hitz egiten zuen gizon honek arrakasta izan zuen berehala New Yorkeko Demokraten artean. 1912ko urte hartan Woodrow Wilson hautatu zutenean, Franklinek Itsas Armadako Idazkari Adjuntua izan zen.
1914an, AEBetako hautagai demokrata bezala joan zen, baina porrota jasan zuen.
1913 eta 1917 artean, Itsas Armada zabaltzeko ahaleginetan aritu zen eta honek Administrazioko bakezaleen aurkaritza erakarri zion, Estatuaren Idazkaria zen William Jennings Bryanen kasu. AEBetako Itsas Armadaren Erreserba sortu zuen, gerra garaian mobilizatu zitekeen ondo entrenatutako erreserbista taldea.
Wilsonek Armada eta Itsas Armada bidali zuen Erdialdeko Ameriketara eta Karibera. Rooseveltek berak egin zuen 1915ean AEBk Haitin ezarri zuen konstituzioa.
1917ko apirilean, Ameriketako Estatu Batuak I. Mundu Gerran sartu zirenean, Roosevelt AEBetako Itsas Armadaren administratzaile garrantzitsuena bilakatu zen, Armadako Idazkaria zen Josephus Daniels arrazoi politikoek igo baitzuten kargu horretara eta ordezkari funtzioak besterik ez baitzituen betetzen.
Roosevelt betirako geratuko zen Armadari hestu lotua. Administraziorako gaitasun handia zuen eta, berehala ikasi zuen kongresuko liderrekin edo beste departamentukoekin negoziatzen, aurrekontuan aurrera ateratzeko eta Armada zabalduarazteko. Urpekontzien defendatzaile sutsu bihurtu zen eta aliatuentzako alemaniar urpekontziek suposatzen zuen mehatxuari heldu zion. Gai honetarako, Ipar Itsasoan, Norvegiatik Eskoziaraino, leherkai barra bat ezartzea proposatu zuen.
1918an, Ingalaterra eta Frantziara joan zen, hango itsas instalazioak ikusteko asmoz eta Winston Churchillekin egin zuen topo lehenengoz. Urte horretako azaroan, gerra bukatu zenean, desmobilizazioaren ardura hartu zuen, hori bai, Armadaren guztizko desegiteari uko eginez.
1920an, Demokraten Konbentzio Nazionalak AEBetako lehendakariordetzarako kandidato izendatu zuen, Ohioko gobernadorea zen James M. Coxen atzetik. Warren Harding errepublikazalearena izan zen garaipena, ordea, eta Rooseveltek New Yorkeko lege lanetatik erretiroa hartu zuen, ingurukoek berriz ere politikara itzuliko zela iragartzen bazuten ere.
Bizitza pribatua
aldatuFranklin karisma handiko gizona zen, itxura onekoa eta lagunartekoa zen bitartean, Eleanor lotsatia eta uzkurra zen, 1906 ondorengo hamarraldi osoan, haurdun eta bizitza sozialetik erabat at egon zelarik gainera. Rooseveltek azkar aurkitu zituen ezkontzatik kanpoko amoranteak eta haietako bat Eleanorren idazkaria izan zen; 1914an kontratatu eta gutxira izan zuten harreman hori.
1918ko irailean, Eleanorrek karta batzuk aurkitu zituen Franklinen ekipaian eta horrela izan zuen desleialtasunaren berri. Haserrearen haserre, gutunak aurkeztu zizkion senarrari, dibortzioa eskatzen zion bitartean. Roosevelten ama Sarak jakin bezain laster parte erabakiorra izan zuen auzian. Alde batetik, dibortzioak Franklinen karrera politikoa bertan behera utziko zuen eta, bestetik, Eleanor bera bakarrik egin beharko zuen zituzten 5 seme-alaben kargu. Sara Roosevelt zen bikotearen finatzabidea eta, esan bezala, bere interesa izan zen matrimonioa aurrera jarraitzeko arrazoia.
Akordioa lortu zuten eta matrimonio itxura eramango zuten aurrrerantz, Franklin zintzo ibiliko zelarik gainera. Sarak Hyde Parken aparteko etxe bat ordaindu zuen Eleanorrentzat eta bere ekintza ongileak ere finantzatuko zituen. Sarak uste bezala, bere seme Franklin presidente egingo zutenean, Eleanorrek ekintza ongile horietarako bere eragina erabili ahal izango zuen.
Eleanorrek baietza eman zion guztiari eta, handik aurrera, Franklin eta Eleanor lagunak eta kolega politikoak izan ziren, aparteko bizitza eraman zutelarik. Franklinek jarraitu zuen gona tartean ibiltzen eta Missy LeHand edo Lucy Mercer izango ziren ondoren hartan berarekin harremanak izango zituztenetako batzuk.
1921eko abuztuan, Roosevelt sendia Campobelloko, New Brunswick, uhartean zegoen oporretan; poliomielitisak harrapatu zuen Franklin, ziurrenik inguruko laku batean igeri egiten zuenean hartutako bizkarrezurreko nerbioen infekzio birikoa. Honen ondorioz, gerritik behera betirako paralizatuta geratu zen. Hasiera batean, sabelaldea eta bizkarraren behealdea ere ukitu zizkion, baina hauek onera etorri ziren. Makuluen laguntzaz, altxa zitekeen eta zutik egon ere bai, baina ezin zuen oinez ibili.
Pixkanaka sendatzen joan zen eta, azkenean, laguntzaren batekin, baina zutik jar zitekeen. Hala ere, ezin zen oinez ibili. Tratamendu asko egin zituen eta ez zuen betirako paralizatuta zegoela onartu nahi. Nahiz eta asko saiatu, ez zuen ezer lortu. Beste metodo asko ere probatzen jarraitu zuen eta hauetako batean denbora ugari igaro zuen. Beste paraplegia mota batzuetan ez bezala, hesteak, maskuria edo sexu harremanetarako gaitasuna ondo geratu zitzaizkion.
Polioak eragindako paralisiak erremediorik ez zuela garbi egon arren, Frankinek ez zuen ezin hura bizitza osorako izango zenik onartu. Tratamendu ugari probatu zuen, eta ezerk ez zion inongo aurrerapenik egin. Hidroterapiaren onuran sinesten zuen eta 1926an, Warm Springsen (Georgia), polioak infektatutako gaixoentzako hidroterapia zentro bat sortu zuen; oraindik lanean ari da eta Roosevelt Warm Springs Institute for Rehabilitation izena darama. 20ko hamarkadan, tenporada luzeak pasatu zituen han, askotan, gaixotasunari aurre eginez, bere amaren eraginetik alde egiteko.
Garai hauetan, prentsa hasita zegoen bizitza pribatuetan muturra sartzen, baina ez gaur bezala, eta Rooseveltek sendatzen ari zen plantak egin zituen, ezinbesteko baldintza berriz ere politikara itzuli nahi bazuen. Hankak eta aldakak burdinazko bridaz lotuta eta gorputz-enbor guztiari bira eginez, distantzia motzetan oinez egiten ikasi zuen, beti ere makuluaren lagutzaz. Bakarrik zegoenean, gurpildun aulkian ibiltzen zen bitartean, ez zen sekula jendaurrean horrela agertzen. Makuluekin bai, baina, gehienetan, zutik eta bere semeetako baten gainean eutsita. Bere burua horrela ikustea gorroto bazuen ere, Washingtoneko hirian jarri zuten Franklin Delano Roosevelten Monumentua gurpildun aulkian dago.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernadore: 1928-1932
aldatuErretiratuta egon zen tarte labur hartan, Demokraten Alderdiarekin harremana mantendu zuen eta, 1928. urte aldera, Rooseveltek politikara itzultzeko moduan ikusi zuen bere burua.
1924an, Demokraten Konbentzioan izan zen eta New Yorkeko gobernadorea zen Alfred E. Smith presidente izatearen aldeko hitzaldia eman zuen. Smithek ez zuen lortu, baina 1928an berriro aurkeztu zen eta berriz ere Rooseveltek lagundu zion.
Oraingo honetan, ordea, Alfred E. Smith garaile irten zen eta Roosevelti eskaini zion New Yorkeko gobernadore izateko aukera. Hala ere, azaroko hauteskundeetan, Herbert Hoover errepublikarrak erabateko garaipena izan zuen Smithen gainean. Aldiz, Rooseveltek izugarrizko arrakasta izan zuen gobernadore izateko, 2,2 milioiko partehartzearekin, 25.000 botuko marjina lortu baitzuen. New Yorkeko iparraldean jaiota, abantaila handia zen hori beste kandidato demokraten aurren, bertakoen botoa irabazi ahal izateko.
Ameriketako Estatu Batuetako lehendakaritza
aldatu1929ko crashak eta ondoren etorri zen Ameriketako Estatu Batuetako Depresio Handiak politika berri baterako apustua egitera bultzatu zuen Roosevelt, New Deal izeneko programa, lagabeziari babesa emateko, herrialdeko ekonomia suspertzeko eta ekonomia zein gizarte sistema eraberritzeko asmotan. Iraupen handienetako lorpenen artean, AEBetako gizarte segurantza sistema eta Wall Streeteko burtsaren arautegia daude. Honek guztiak, 1932ko hauteskundeetan, estatubatuarren konfiantza irabaziarazi zion eta Herbert C. Hoover errepublikarraren gaineko garaipena lortu zuen demokratentzat.
New Deal programa ekonomikoa gastu publikoa sustatzean zetzan, azpiegituran inbertituz; gobernaldiaren lehenengo urtetan, hidroelektrikak, errepideak, eskolak eta era guztietako proiektuak eraman ziren aurrera, herria modernizatuz eta krisi ekonomikoari buelta ematea lortuz.
Bere agintaldian, atzerriko politikari indar handia eman zion, AEB munduko potentzia nagusi bihurtu nahian eta 1933an, Sobietar Batasunarekin harreman diplomatikoak ezarri zituen.
Mudua gerrari so zegoela eta Hitlerren Alemaniaren mehatxuari erantzunez, 1938tik Rooseveltek isolazionismoa utzi eta armatzeari ekin zion, gerra ekonomia bultzatu zuen eta potentzia demokratikoen ondoan alineatu zen.
1941ean Japoniak Ozeano Bareko Pearl Harborri eraso zionean, gerra berehalakoa zen. Gertaera horren aurretik, Winston Churchill eta Erresuma Batuko gerra ahalegin izugarria babestuta zituen eta, oraingoan, Rooseveltek gerra egoera eskatu zion Kongresuari. Italia, Alemania eta Japoniako Inperioaren kontra borrokatu eta garaipena, batez ere, AEBetako ahalmen ekonomiko eta militarrari esker izan zen neurri handi batean. Aliatuen arma eta diru hornitzaile nagusia izateaz gain, 16 miloi amerikar armadara sartu ziren.
110.000 japoniar AEBetako mendebaldeko kostako kontzentrazio esparruetan sartu zituzten. Onartu zituen aurrekontuak ez ziren denak Pearl Harborren hondoratutako korazatuak berreraikitzeko soilik izan, gerra hasieran zuen flota baino hobea izateko baizik.
Doolittle inkurtsioa bultzatu zuen 1942ko martxoan japoniarrei emandako lehenengo erantzun bezala eta zuzenean jarraitu zituen armadaren gorabeherak.
Diplomaziaren aldeko, Franklinek aliatu politikoekin harreman pertsonalak mantendu zituen eta Winston Churchill edo Stalinekin bildu zen behin baino gehiagotan, bakarka edo taldean, II. Mundu Gerra ondorengo akordioak sinatzeko Yaltako Konferentzian. Honen ildotik, NBEren (Nazio Batuen Erakundea) sorrera bultzatu zuen.
Manhattan proiektuaren berri bazuen, bonba atomikoa garatzeko, baina ez zuen bere erabilera administratzeko aukerarik izan. 1945eko apirilaren 12an hil zuen burmuineko minbiziak, Warm Springseko (Georgia) etxean zuen eskritorioan, ia gerra bukatzear zegoenean, baina ikusi gabe eta Stalin ahalguztidunarekin akordioa lortu gabe.
Aurreko garaietan iragartzen zaila izan bazen ere, bere lanean, Eleanor Roosevelt emaztearen eragina nabarmendu zen asko eta, senarra hil eta gero ere, lanean jarraitu zuen. Barne politikari dagokionez, langabezia murriztu zen, zerga sistema berria eratu zuen eta aukera berriak ireki ziren bai emakumeentzat bai arraza beltzekoentzat. Etnia, arraza eta lan gutxiengoek babestu zuten, bai juduek, bai AEBetako irlandarrek, baita hirietako nahiz herrietako txiroek.
Heriotzak azken agintaldia bukatzea galarazi zion. Presidente bakarra da bi agintaldi baino gehiagotan aukeratua izan zena, 4 alditan agindu baitzuen 1933 eta 1945 artean. Harry S. Truman presidenteordeak ordezkatuko zuen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu