Ireki menu nagusia

Vsevolod Mikhailovitx Eichenbaum Volin errusiar anarkista izan zen (Voronezh, 1882ko abuztuaren 11 - Paris, 1945eko irailaren 18a). 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu zuelako atxilo hartu eta Siberiara erbesteratu zuten, baina Frantziara ihes egitea lortu zuen (1907). Anarkista egin zen, eta Gerraren Kontrako Nazioarteko Komiteko burua izan zen 1913tik aurrera. 1917an Errusiara itzuli zen, eta joera anarkista guztiak batzeko lanetan jardun zuen. 1920an boltxebikeek atxilotu zuten, baina Europako sindikalista iraultzaileen ordezkarien eraginari esker aske utzi zuten. Alemaniara eta, geroago, Frantziara erbesteratu zen berriro. Iraultza ezezaguna-k, bere obra nagusiak, eragin handia izan zuen geroko anarkistengan, Espainiako Gerra Zibilean batez ere.

Volin
Voline (sans date connue).jpg
Bizitza
Izen osoa Всеволод Михайлович Эйхенбаум
Jaiotza Voronezh1882ko abuztuaren 11
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Frantzia
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Paris1945eko irailaren 18a (63 urte)
Hobiratze lekua Crématorium-columbarium du Père-Lachaise Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, kazetaria, anarkista, iraultzailea eta filosofoa
Lan nabarmenak The Unknown Revolution Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista Iraultzailea
Nabat Itzuli

ErreferentziakAldatu