Bogdan Dimitrov Filov (bulgarieraz: Богдан Димитров Филов; Stara Zagora, 1883ko apirilaren 10a - Sofia 1945eko otsailaren 2a) bulgariar arkeologo, arte historialari eta politikoa izan zen. Eskuin muturrekoa, Bulgariako lehen ministro izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian, 1940 eta 1943 artean, eta Berlin-Erroma ardatzarekin bat egin zuen

Bogdan Filov


Bulgariako lehen ministro

1942ko apirilaren 11 - 1943ko irailaren 14a
Bogdan Filov - Peter Gabrovski (en) Itzuli
Ministry of Foreign Affairs of Bulgaria (en) Itzuli

1942ko apirilaren 11 - 1943ko irailaren 14a
Q25478510 Itzuli

1941eko otsailaren 4a - 1941eko otsailaren 15a

Bulgariako lehen ministro

1940ko otsailaren 15a - 1942ko apirilaren 11
Georgi Kyoseivanov (en) Itzuli - Bogdan Filov
Minister of Education and Science (en) Itzuli

1938ko azaroaren 14a - 1942ko apirilaren 11
Presidents of the Bulgarian Academy of Sciences (en) Itzuli

1937 - 1944
Bizitza
JaiotzaStara Zagora1883ko apirilaren 10a
Herrialdea Bulgaria
HeriotzaSofia1945eko otsailaren 2a (61 urte)
Hobiratze lekuaSofiako Hilerri Zentrala
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaDimitar Filov
Ezkontidea(k)Evdokia Peteva-Filova (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSofiako Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
bulgariera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arte-historialaria, arkeologoa, historialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Sofiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniar Arkeologia Institutua
Zientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Bulgarian Academy of Sciences (en) Itzuli
Austrian Archaeological Institute (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Discogs: 3303812 Find a Grave: 109156998 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Bogdan Dimitrov Filov Stara Zagoran jaio zen, 1883ko apirilaren 9an, baina Alemaniar Inperioan jaso zuen heziketa, Leipzig, Friburgo eta Würzburgen. 1906ko maiatzaren 1ean Sofiako Museo Arkeologiko Nazionalean hasi zen lanean. 1907tik 1909ra, arkeologia eta numismatika ikasi zuen Bonn, Paris eta Erroman. 1918an, Trebenixta aurkitu zuten, Peresadiesko nekropoli bat, urre eta burdinazko aztarna ugari zituena.

1910-1920 bitartean, Museo Arkeologiko Nazionalaren zuzendari izan zen. 1912an, Jambol probintzia dagoen Kabile antzinako hiriaren lehen ikerketak egin zituen. 1920an, arkeologia eta artearen historiaren irakasle postua lortu zuen Sofiako unibertsitatean. Arkeologia katedra ezarri zuten bertan, eta Filovi esleitu zioten. 1937an, Bulgariako Zientzien Akademiako presidente egin zuten.

Politika ibilbidea

aldatu

1939an, Herri Lanetako ministro egin zuten eta, germanofilo sutsua zenez, Bulgariako lehen ministro egin zuten 1940ko otsailaren 16an. Izan ere, Boris III.a erregea Ardatzerantz hurbildu nahian zebilen, III. Reicha Bigarren Mundu Gerrako garailea izanen zela baitzirudien. Hala ere, bai Boris III.ak, bai Filovek berak ere, garbi zuten ez zutela nahi Bulgaria SESB erraldoiaren aurka gerran sartzerik. Adolf Hitlerrek hertsaturik, 1941eko martxoan onartu zuten Mendebaldeko Aliatuei, alegia AEBri eta Erresuma Batuari, gerra deklaratzea[1].

1943ko abuztuan, Boris III.a hil zen eta, irailaren 9an, Filovek Ministro Kontseiluko presidente kargua utzi egin zuen, hiru erregeordeetako bat izatera pasatuz, Simeon II.a errege berria adinez txikia baitzen, 6 urte besterik ez zituen-eta. Neurri hau ez zetorren 1879ko konstituzioarekin bat, Nazio Asanblada Handia eratzea ezartzen baitzuen horretarako. Hala ere, legebiltzarrak onartu egin zuen.

1944an, Armada Gorria Bulgarian sartu ondoren, armistizioa sinatu zen SESBekin; orduan, Erregeordetza Kontseilua deuseztatu zuten eta, 1945eko otsailaren 2an, Filov, beste kideekin batera, epaitu eta hilarazi zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bulgaria y la Segunda Guerra Mundial. bnr.bg (Noiz kontsultatua: 2017-8-28).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bogdan Filov