Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Pintura-ikasketak egin zituen Friburgon (1966-1968), Peter Dreherrekin, eta Karlsruhen (1969), Horstekin. Bere argazki-sailetan faxisten agur-keinua egiten agertu zenetik —bere herrialdearen iragan naziaz lotsaturik—, XIX. mendeko nazionalismo teutonikoarekin lotutako keinu, ikur, mito eta gaiak azaldu ditu batez ere bere lanetan. Hori, baina, zuzenez bestera ulertu izan da sarritan, XIX. mendeko chauvinismoaren eta XX. mendeko faxismoarengatik alemaniar kulturak pairatu duen estigmaren ondorioz.

Kieferrek, Alemaniako historiaren auzi jakin batzuetara mugatu gabe, argazkilaritzaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen duen pintura-molde independentea landu du. Bere koadroetako askok argazkiak dituzte abiapuntu.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anselm Kiefer