Amos Sawyer

politikari liberiarra

Amos Claudius Sawyer (Sinoe County, Liberia, 1945eko ekainaren 15a - Baltimore, Maryland, 2022ko otsailaren 16a) liberiar politikari eta irakaslea izan zen. Liberiako bitarteko presidentea izan zen 1990etik 1994ra.

Amos Sawyer
Liberiako presidente

1990eko azaroaren 22a - 1994ko martxoaren 7a
Samuel Doe - David D. Kpormakpor
Bizitza
JaiotzaSinoe1945eko ekainaren 15a
Herrialdea Liberia
HeriotzaBaltimore2022ko otsailaren 16a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea
University of Liberia (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberian People's Party (en) Itzuli

Liberian hezi ondoren, Zientzia Politikoak ikasi zituen Chicagon. Bere herrialdera itzuli ondoren, Liberiako Unibertsitateko zientzia politikoko irakasle izan zen. Afrikako Justiziaren Aldeko Mugimenduaren eta Liberiar Herriaren Alderdiaren sortzailea izan zen.

1990ean Samuel Doe presidentea hil eta lehendakaritzarako lehia izan ondoren, abuztuan konferentzia bat egin zuen bitarteko presidente bat aukeratzeko. Azaroan, zazpi alderdi politikotako eta hamaika interes-taldetako 35 buruzagik hautatu zuten Sawyer.

1992an The Emergence of Autocracy in Liberia: Tragedy and Challenge liburua idatzi zuen. Buruzagiek Sawyerren lehendakaritza urtebetetik laura luzatu zuten Liberiako Lehen Gerra Zibilean.

Agintaldia amaitu ondoren, Estatu Batuetako jarduera akademikoetara itzuli zen. 2005ean Beyond Plunder: toward Democratic Governance in Liberia liburua idatzi zuen. Liberiako Gobernuko Erreforma Batzordeko presidentea ere izan zen.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Liberiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.