Linda Preiss Rothschild

matematikari estatubatuarra

Linda Preiss Rothschild (Filadelfia, Pennsylvania, AEB, 1945eko otsailaren 28a) estatubatuar matematikaria da.

Linda Preiss Rothschild

President of the Association for Women in Mathematics (en) Itzuli

1983 - 1985
Bhama Srinivasan - Linda Keen (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1945eko otsailaren 28a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)M. Salah Baouendi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPennsylvaniako Unibertsitatea
Massachusetts Institute of Technology
Tesi zuzendariaIsadore Singer (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Bernhard Lamel (en) Itzuli
Mark Evan Marson (en) Itzuli
Joseph Edward Nowak (en) Itzuli
John Dietrich Eggers (en) Itzuli
Robert Travis Kowalski (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea
Association for Women in Mathematics (en) Itzuli

Biografia aldatu

1966an lortu zuen lizentzia Pennsylvaniako Unibertsitatean, eta 1970ean Matematikako doktoregoa, Massachusettseko Teknologia Institutuan. Princetongo Unibertsitatean baztertu egin zuten graduazio-lana, unibertsitate hartan gizonezkoak bakarrik onartzen zituztelako aitzakian. Hainbat erakundetan eta unibertsitateko irakasle bisitari gisa lan egin ondoren, matematikako irakasle laguntzaile izendatu zuten Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean 1976an, eta irakasle, 1979an.

1983az gero, Kaliforniako Unibertsitateko matematika-irakaslea da San Diegon. Rothschildek ekuazio partzial diferentzialak, analisi harmonikoak eta, azken urteetan, aldagai konplexuen alderdi analitiko eta geometrikoei buruzko lanak egin ditu nagusiki. Bestalde, kezka berezia erakutsi du matematiketan jardun nahi duten emakumezkoekiko, eta lan handia egin du haien prestakuntzaren alde. Besteak beste, Matematiketan Diharduten Emakumezkoen Elkarteko lehendakari izan zen 1983tik 1985era, eta Amerikako Matematika Elkarteko lehendakariordea, 1985etik 1987ra.

Erreferentziak aldatu