Xabier Madina Larizgoitia (Bilbo, 1945Azpeitia, 2016ko irailaren 7a) euskal abeslari eta musikaria izan zen.

Xabier Madina
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1945
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia2016ko irailaren 7a (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria
Musika instrumentuaahotsa

Biografia aldatu

Bilbon jaioa, 5 urteekin Azpeitira etorri zen familiarekin, eta bertan bizi beti. 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran bakarlari gisa aritu zen eta disko batzuk kaleratu zituen, gaztelaniazko nahiz euskarazko kantekin.

Bere lehenengo sari garrantzitsua 1969an lortu zuen, Iruñean ospatu zen Espainiako Gabon Kanten Txapelketan, euskaraz abestuz. Victor Manuel abeslari espainiar ospetsuaren ostean geratu zen Madina, 2. postuan.

Bakarlari gisa hasi aurretik, baina, Juan Mari Lasa eta Luis Mari Galdosekin El Trio Belter hirukoan aritu zen. Ondoren, Egan taldea martxan zela, Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiekin, Iñaki Arenasekin eta Xabier Saldiasekin aritu zen emanaldiak egiten.[1]

1975. urtean Akelarre taldean sartu zen. Musika jarduera profesionala 1980 hamarkadaren hasieran utzi zuen.

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.