Koudou Laurent Gbagbo (Gagnoa, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, 1945eko maiatzaren 31) 4. Boli Kostako presidentea izan zen 2000tik 2011ra. Historia ikasi zuen eta irakasle izan zen. Félix Houphouët-Boignyren erregimenaren aurkaria izan zen eta hainbat aldiz espetxeratu zuten, eta ondoren Frantzian erbesteratu zen. 1988ra Boli Kostara itzuli zen eta Boli Kostako Fronte Popularra alderdia sortu zuen. Diputatu hautatua izan zen eta bi hauteskunde presidentzial jokatu zituen arrakastarik gabe. 1999an Robert Guéïk Henri Konan Bédié boteretik bota zuen estatu-kolpe batean eta presidentetzarako hauteskundeak antolatu zituen 2000ko urrian. Guéìk bere burua garailetzat jo zuen, baina Gbagboren garaipen zabala ezagutu ondoren, kaleko protestek ihes egitera behartu zuten. Gbagbok urriaren 26an egin zuen karguaren zina. Berehala hasi zen Alassane Ouattararen aldeko iparraldearen aurkako gerra zibila. 2010ean presidentetzarako hauteskundeak izan ziren eta Gbagbok eta Ouattarak garaipena eskatu zuten. Orduan, indarkeriazko garai bat jarraitu zen, Ouattararen aldekoek, Frantziako eta NBEren tropen laguntzarekin Gbagbo atxilotu zuten arte. 2011n Nazioarteko Zigor Auzitegiak gizateriaren aurkako krimenak egotzi zizkion, eta Hagara eraman zuen. 2019an absolbitu eta askatu egin zuten, apelazioaren zain.

Laurent Gbagbo

Boli Kostako lehendakari

2000ko urriaren 26a - 2011ko apirilaren 11
Robert Guéï - Alassane Ouattara
Member of the National Assembly of Cote d'Ivoire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGagnoa (en) Itzuli1945eko maiatzaren 31 (78 urte)
Herrialdea Boli Kosta
BizilekuaFrantzia
Familia
Ezkontidea(k)Simone Gbagbo (en) Itzuli
Nady Bamba (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversité Paris-Diderot
Lyongo unibertsitatea
Université Paris Cité
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Le boulanger d'Abidjan eta Le Woody de Mama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaIvorian Popular Front (en) Itzuli
Parti des peuples africains-Côte d'Ivoire (en) Itzuli
gbagbo.ci

Lanak aldatu

  • 1971 : Soundjata, lion du Manding
  • 1978 : Réflexions sur la conférence de Brazzaville
  • 1982 : Côte d'Ivoire : Économie et société à la veille de l'indépendance (1940-1960)
  • 1983 : Côte d'Ivoire : Pour une alternative démocratique
  • 1987 : Propositions pour gouverner la Côte d'Ivoire
  • 1989 : Côte d'Ivoire : Histoire d'un retour
  • 1991 : Agir pour les libertés, L'Harmattan, Paris ISBN 978-2-7384-0769-6
  • 1995 : Le Temps de l'espoir
  • 2002 : Sur les traces des Bétés
  • 2014 : Francois Mattei-rekin Pour la vérité et la justice