Jorge Serrano Elías

Jorge Serrano Elías (Guatemala Hiria, 1945eko apirilaren 26a) guatemalar politikaria da. 1991-1993 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen.

Jorge Serrano Elías
Jorge Serrano Elías (cropped).jpg
Coat of Arms of the President of the Republic of Guatemala.png
29. Guatemalako presidente

1991ko urtarrilaren 14a - 1993ko ekainaren 1a
Vinicio Cerezo - Gustavo Adolfo Espina Salguero (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1945eko apirilaren 26a (76 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Ezkontidea(k)Magda Bianchi Lázzari (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversidad de San Carlos de Guatemala (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Serrano elias firma.svg

BizitzaAldatu

Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen San Carlos Unibertsitatean. Estatu kontseiluko lehendakari izendatu zuten Efraín Ríos Montt generalaren agintaldian (1982-1983). 1991ko hauteskundeen ondoren Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta bi urtez iraun zuen kargu hartan. Bere agintaldian Belizeren burujabetasuna ezagutu zuen, Karibe itsasorako zuzeneko sarbidea lortu zuen, Honduras eta El Salvadorrekin Erdialdeko Amerikarako proiektu federala bultzatu zuen eta bake hitzarmena sinatu zuen gerrillarekin.

1993an estatu kolpea eman zuen gobernutik, konstituzioa indargabetu zuen eta kongresu nazionala eta epaitegi gorena desegin zituen, baina urte hartan bertan dimisioa eman eta Panaman hartu behar izan zuen babesa, epaitegi konstituzionalak hartara beharturik.

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Vinicio Cerezo
Guatemalako presidentea
1991-1993
Ondorengoa
Gustavo Espina
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Serrano Elías