Leonid Pasternak
Leonid Osipovitx Pasternak (Yitzhok-Leib edo Isaak Iosifovitx Pasternak jaioa, errusieraz: Леони́д О́сипович Пастерна́к; Odesa, 1862ko apirilaren 3aGreg./martxoaren 22Jul. - Oxford, 1945eko maiatzaren 31) errusiar margolari postinpresionista izan zen.
Leonid Pasternak | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1862ko martxoaren 22a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Talde etnikoa | judua |
Heriotza | Oxford, 1945eko maiatzaren 31 (83 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea Municheko arte ederren akademia |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Luigi Iorini (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Oxford San Petersburgo eta Mosku |
Lan nabarmenak | The Night before the Exam (en) ![]() Q17493932 ![]() |
Mugimendua | Inpresionismo ondokoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Familia judu ortodoxo batean jaio zen. Moskuko Unibertsitatean ikasi zuen 1881etik 1885era, lehenik medikuntza eta gero zuzenbidea. 1887an Municheko Arte Ederren Akademian graduatu zen eta 1889tik margotzen hasi zen. Arrakasta handiarekin hasi zuen bere ibilbidea eta Pavel Tretiakovek bere lehen erakustaldia erosi zuen. 1889. urtean Rosa Isidorovna Kaufnan pianistarekin ezkondu zen eta 1890. urtean Boris semea jaio zen.
Errusiar margolaria izan zen inpresionista bezala kalifikatu zena. Peredvizhniki taldeko kidea izan zen. Lev Tolstoiren laguna izan zen. Hainbat aldiz erretratatu zuen eta bere lanak ilustratu zituen.
1921ean Berlinera joan zen begi bat operatzera. Ebakuntzaren ondoren, Errusiara ez itzultzea erabaki zuen. 1933an Ingalaterrara ihes egin zuen eta Oxforden hil zen 1945ean.
IruditegiaAldatu
Rilke Moskun, 1928
Albert Einstein, 1924
Rügen uhartea, 1906