Joxe Iriarte
euskal idazlea
Joxe Iriarte Zabaleta, ezizenez Bikila (Errenteria, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 13a) politikaria eta euskal idazlea da.
Joxe Iriarte | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1945eko urtarrilaren 13a (78 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta politikaria |
Kidetza | Liga Komunista Iraultzailea Zutik Gorripidea Alternatiba (alderdia) |
Izengoitia(k) | Bikila |
![]() |
ETAn eta ETA-VI.ean ibili ondoren, Liga Komunista Iraultzailearen (LKI) sortzaileetako bat izan zen. 1990ean Euskadiko Mugimendu Komunistaren (EMK) eta LKI alderdien bategitea bultzatu zuen. Bategite horretatik Zutik alderdia sortu zen.
2002an Euskal Herritarrokeko batzarkide izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. 1999an oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Borrokaren gorrian, eta 2001ean, eleberri bat, Ekaitz aroa. Beste obra batzuk: ¿Los obreros tienen patria? (1991); Orereta, herri borrokalari baten historia (1996, Luis Elberdinekin elkarlanean).
Egun, Gorripideako eta Altenatibako militantea da.
Lanak aldatu
Nobela aldatu
- Ekaitz aroa (2001, Txalaparta)
- Iraultzen maratoia (2002, Txalaparta)
Kronika aldatu
- Borrokaren gorrian (1999, Txalaparta)
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
- «Joxe Iriarte», Literaturaren Zubitegia.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |