Ireki menu nagusia

Anton Webern (Viena, 1883ko abenduaren 3a - Mittersill, Salzburgo, 1945eko irailaren 15a) austriar musikagilea izan zen.

Anton Webern
260px
Bizitza
Jaiotza Viena1883ko abenduaren  3a
Herrialdea  Austria
Heriotza Mittersill Itzuli1945eko irailaren  15a (61 urte)
Heriotza modua shooting attacka Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Arnold Schönberg
Ikaslea(k) Humphrey Searle Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria eta musikaria
Kidetza second Viennese School Itzuli
IMDb nm0916803

1902. urtean Vienako unibertsitatean sartu zen eta Guido Adlerrekin musikologia-ikasketak egin zituen. Heinrich Isaacen Choralis Constantinus eta Errenazimentuko flandestar musikagileen kontrapuntuari buruzko doktore-tesia idatzi zuen. 1904-1908. urteetan Arnold Schönbergen ikasle izan zen, eta geroago lankide, Vienako Musika Funtzio Pribatuen Elkartean. 1908tik aurrera Viena, Danzig, Praga eta beste hiri batzuetako antzokietako zuzendari izan zen. 1922-1934. urteetan Vienako Langileen Orkestra Sinfonikoaren kontzertuetako zuzendari izan zen. Zenbait alditan BBCko orkestrako zuzendari gonbidatua ere izan zen.

Alban Bergekin batera, Schoenbergen eskolako musikagile nagusietako bat izan zen, eta teknika dodekafoniko edo hamabi soinukoetan maisu. Webernen musikaren ezaugarri nagusiak musika tresnen konbinazio bitxiak, doinu etenak eta laburtasuna dira. Lan aipagarriak ditu: Passacaglia (1908); 5 mugimendu (1909); Sei lan orkestrarako (1910); 6 Bagatelles (1913); Begietako argia (1935), korurako; Bariazioak (1940); bi kantata (1939-1943); liedak; kanonak eta beste musikagileen lanen moldaketak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Webern