Ireki menu nagusia

Israelgo Lehen Ministroen zerrenda

Wikimediako zerrenda artikulua

Israelgo Lehen Ministro (hebreeraz: ראש הממשלה, Rosh HaMemshala, hitzez hitz «gobernu-buru») Israelgo Gobernuaren burua da. Bertoko legearen arabera, presidenteak Knesset parlamentuaren kide bati gobernua egiteko agindua ematen dio. 1992an zuzeneko hautaketara pasa arren, 2001ean antzinako sistema berreskuratu zuten.

Lehen Ministroen zerrendaAldatu

Honako hauek izan dira Israelgo Lehen Ministro postuan aritu direnak:

Izena Hasiera Bukaera Alderdia
1. David Ben-Gurion 1948 1954 Mapai
2. Moshe Sharett 1954 1955 Mapai
David Ben-Gurion 1955 1963 Mapai
3. Levi Eshkol 1963 19681 Mapai
Levi Eshkol 1968 19692 Alderdi Laborista1
3b. Yigal Allon (behin behinekoa) 1969 1969 Alderdi Laborista1
4. Golda Meir 1969 1974 Alderdi Laborista
5. Yitzhak Rabin 1974 1977 Alderdi Laborista
6. Menachem Begin 1977 1983 Likud
7. Yitzhak Shamir 1983 1984 Likud
8. Shimon Peres3 1984 1986 Alderdi Laborista
Yitzhak Shamir3 1986 1992 Likud
Yitzhak Rabin 1992 19954 Alderdi Laborista
Shimon Peres 1995 1996 Alderdi Laborista
9. Benjamin Netanyahu 1996 1999 Likud
10. Ehud Barak 1999 2001 Alderdi Laborista
11. Ariel Sharon 2001 20055 Likud
Ariel Sharon 2005 20066 Kadima5
12. Ehud Olmert6 2006 2009 Kadima
12. Benjamin Netanyahu 2009 Likud

1 1968an Mapai eta beste alderdi batzuk batu ziren egungo Alderdi Laborista osatzeko.


2 Eshkol Lehen Ministroa karguan hil zen. Yigal Allon bere ordezkoa izan zen Golda Meierrek kargua hartu arte.

3 1984ko hauteskundea eta gero, Likud eta Laborista alderdiek hitzartutako akordioaren arbera, lehen ministroaren papera legegintzaldiaren erdian aldatzekoa zen. Shimon Peres lehen bi urteetan aritu zen, eta, hurrengoa, Yitzhak Shamir izan zen. 1988ko hauteskundeetan, Likudek Alderdi Laboristarik gabe osatu ahal izan zuen gobernua, beraz, Yitzhak Shamir-ek jarraitu zuen karguan.

4 Yitzhak Rabin karguan zegoela erailda suertatu zen.

5 2005eko azaroaren 21ean, Sharon lehen ministroak, beste ministroekin eta politikariekin batera, Likud alderdia utzi zuen eta Kadima alderdi berria osatu zuen, zeinek 2006ko hauteskundeak irabazi zituen. Hortaz, Sharonek postuan jarraitu zuen.

6 2006ko urtarrilaren 4an Ariel Sharonek pairatutako bihotzekoa zela eta, Ehud Olmert-ek lehen ministroaren kargua hartu zuen.

Txantiloi:Link FL