Ireki menu nagusia

Luis Javier Arrieta (Arrasate, Gipuzkoa, 1945eko otsailaren 5a) margolaria da. Arrietaren pintura hiperrealismoaren mugan dago, eta inpresionismoak eraginda, marrazkiaren eta kolorearen garbitasunean bilatzen du zehaztasuna.

Luis Javier Arrieta
Bizitza
Jaiotza Arrasate1945eko otsailaren  5a (74 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak margolaria

BizitzaAldatu

Ikasketak Eskola Politeknikoan egin zituen, eta Industria Irakasletzako titulua eskuratu zuen. Fagor enpresan egin du lan. 1990ean hasi zen margotzen Bergarako Pintura Eskolan, Jon Balentziaga irakaslearekin. Geroxeago, bi urtez, Arrasateko Monterron jauregiko ikastaroetan parte hartu zuen, Imanol Moreno eta Zesar Cimiano irakasleekin. Abdon Juaristi, Luis Laskurain, Klara Gangutia eta Julian Ugarte margolariak ere izan ditu irakasle.

Arrasate Margo Taldearen sortzaileetariko bat da. Talde horrekin egin ditu erakusketa gehienak, nahiz eta bakarkako agerraldiak ere egin dituen. Bere aurreneko bakarkako erakusketa 1999an egin zuen, bere jaioterriko Harresia erakustokian.

ErreferentziakAldatu