Julio María Elías Montoya

Julio María Elías Montoya (Medina de Pomar, Burgos, 1945eko otsailaren 7a) espainiar frantzizkotarra da. Bere ikasketak Arantzazun eta Euskal Herriko herri desberdinetan egin zituen. Boliviako Cumae egoitzaren apezpikua izan zen. Egun erretreta hartua da.[1][2]

Julio María Elías Montoya
apezpiku tituludun

1986ko azaroaren 17a -
Elizbarrutia: Diocese of Cuma (en) Itzuli
bikario apostoliko

1986ko azaroaren 17a -
Elizbarrutia: Apostolic Vicariate of El Beni (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMedina de Pomar1945eko otsailaren 7a (79 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Biografia aldatu

Lehen ikasketak bere herrian egin zituen, Medina de Pomarren. Bigarren hezkuntza Arantzazuko Santutegian egin zuen. Ondoren, Foruan ikasi zuen. 1960ko irailaren 1an Zarauzko frantzizkotarren komentuan botoak egin zituen. 1961eko irailaren 2an Oliteko komentu frantzizkotarra joan zen; han filosofia hiru urtez ikasi zuen. Berriro ere Arantzazun, teologia ikasi zuen. 1968ko uztailaren 14an, Arantzazun, apaiza izendatu zuten; bertako irakaslea izan zen ondoren.

1969an, erlijioso gutxi zeudela han eta, Boliviara bidali zuten, bertako Copacabanako Andre Mariaren Basilikara. 1973an Beniko departamendura misioetara bidali zuten, Amazonian. Han, indigenen artean, bozkarioen arduradura izan zen.[3]

1986ko azaroaren 17an, Joan Paulo II.ak Cumaeko apezpiku eta Beniko bikarioa izendatu zuen. 1987ko martxoaren 25ean kontsagratu zuten. Karguetan jarraitu zuen 2020ko otsailaren 22 arte; egun horretan, zuen adina eta, Frantzisko aitasantuak karguei uko egitea onartu zitzaion.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu