Franco Battiato (Catania, Sizilia, Italia, 1945eko martxoaren 23a - Milo, 2021eko maiatzaren 18a) italiar kantugilea eta abeslaria izan zen.

Franco Battiato

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancesco Battiato
JaiotzaGiarre-Riposto (en) Itzuli eta Riposto1945eko martxoaren 23a
Herrialdea Italia
BizilekuaVilla Grazia (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaMilo2021eko maiatzaren 18a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Catania (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikagilea, film-zuzendaria, idazlea, abeslaria, gidoilaria, margolaria, errealizadorea, musikaria eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakGeorges Gurdjieff
Genero artistikoaopera
new wave musika
Rock progresiboa
experimental music (en) Itzuli
elektroa
pop rock
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaBla Bla
Philips
EMI
Ricordi
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

battiato.it
IMDB: nm0061394 Allocine: 191619 Rottentomatoes: celebrity/franco_battiato Allmovie: p403524
Facebook: francobattiato Youtube: UCBegBczbSAt6E1eyyKBx_Xw Bandcamp: francobattiato Spotify: 4lianjyuR1tqf6oUX8kjrZ iTunes: 14553571 Last fm: Franco+Battiato Musicbrainz: 0cd117b2-2e21-406d-80cf-5ce0a6065e37 Songkick: 79178 Discogs: 114390 Allmusic: mn0000659277 Deezer: 2850 Edit the value on Wikidata

Abeslari ospetsuentzako kantak egin zituen hasieran, baina gero bere diskoak grabatzen hasi zen. Battiatoren lehen diskoak oso espresionistak ziren: Festus (1971) eta Pollution (1972). Gero, musika sofistikatuagoa eta esperimentalagoa egin zuen: Sulle corde di Aries (1973) eta Mademoiselle La Gladiator (1975). 1980ko hamarraldian, arrakasta handiko diskoak plazaratu zituen: L'era del Cinghiale Bianco (1979), Patriots (1980), La voce del padrone (1981) eta L'Arca di Noè (1982). Musika elektronikoko diskoak ere grabatu zituen, hala nola Clic (1974). Rocka eta musika klasikoa nahasten dituzten opera batzuk egin zituen: Genesi (1987) eta Gilgamesh (lehenaren jarraipena). Hala ere, pop musika egiten jarraitu zuen. 1995ean Il cavaliere dall'intelletto diskoa argitaratu zuen, Manlio Sgalambró filosofoaren letrekin. Beste disko batzuk: L'imboscata (1996), Gommalacca (1998), Campi magnetici (2000), Ferro battuto (2001), Dieci stratagemmi (2004), Il vuoto (2007), Fleurs 2 (2008), Inneres Auge (Il tutto e' più della somma delle sue parti) (2010).

Bere abesti askotan okultismoa eta esoterismoa landu zituen, batez ere René Guénon eta G. I. Gurdjieffen testuetan oinarrituta[1].

Diskografia aldatu

Estudioan aldatu

Operak aldatu

Filmografia aldatu

Luzemetraiak aldatu

Telebista saioak aldatu

Aktore gisa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Giudice, Christian. (2020-01-22). «‘The Master’s Voice’: The Hidden Gurdjieff in the Music and Art of Franco Battiato» Aries 20 (1): 55–80.  doi:10.1163/15700593-02001003. ISSN 1567-9896. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).

Kanpo estekak aldatu