Nikita Mikhalkov
Nikita Sergeievitx Mikhalkov (errusieraz: Ники́та Серге́евич Михалко́в; Mosku, SESB, 1945eko urriaren 21a) zinemagile errusiarra da.
Biografia
aldatuPintore baten biloba eta idazle baten semea da, Andrei Kontxalovski zinemagilearen anaia. Antzezle gisa hasi zen zineman. Besteak beste, Errusiako literaturako klasikoak egokitu zituen.
Antzezle-lana guztiz utzi gabe,Begi beltzak (1987) filmarekin mundu osoan izan zuen arrakasta. 1990eko hamarralditik aurrera, arrakasta handiko lanak egin zituen: Urga, maitasunaren lurraldea (1991, Urrezko Lehoia), Eguzkiak erreta (1994, Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria), Siberiako bizargina (1998).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Mikhalkov |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.