Roland Joffé
Roland Joffé (Kensington, Londres, 1945eko azaroaren 17a -) britainiar zinema-zuzendaria da.
Roland Joffé | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1945eko azaroaren 17a (78 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Frantzia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jane Lapotaire (1974 - 1980) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycee Francais Charles de Gaulle (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista zuzendaria eta errealizadorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
|
Biografia
aldatuIngelesean eta antzerkian lizentziatu zen Manchesterreko Unibertsitatean. National Theatreko zuzendari izan zen bost urtez, Sir Lawrence Olivierren ardurapean. Gero BBCrentzat aritu zen lanean, eta kalitatezko telesailak (The Stars Look Down) eta dokumentalak egin zituen. Isileko garrasiak (1984) izan zen bere lehen filma, Kanbodiako Gerra Zibilaren berri ematen ari zen New York Timeseko kazetariaren historia. The Mission (1986, Misioa) filmari esker egin zen ospetsu, film gehiago ere egin arren, hori izan baitzen arrakastatsuena. Bertan, bizitzaren zentzua heriotza heroikoan aurkitzen duten jesuita baten eta gizon oinazetu baten epopeia kontatu zuen. Ennio Morriconek egin zuen musika, eta Robert de Niro eta Jeremy Irons izan ziren antzezle nagusiak. Fat Man and Little Boy(1989), bonba atomikoari buruzko filmak, nahiz eta antzezle ospetsuek interpretatua izan Paul Newmanek, besteak beste, ez zuen arrakastarik izan, gaia oraindik korapilatsuegia zelako. Dominique Lapierren izen bereko nobelan oinarritutako Pozaren hiria filmaren zuzendari eta ekoizle izan zen.
Jofféren filmen oinarria bidegabekeriaren salaketa da, ikuspegi erromantiko eta abenturazale batetik begiratua betiere. Jofféren azkeneko filmek (Super Mario Bros, The Scarlet Letter, Captivity, esate baterako) ez dute arrakasta handirik izan.
Filmografia
aldatu- The Stars Look Down (1975)
- The Killing Fields (1984)
- The Mission (1986)
- Fat Man and Little Boy (1989)
- City of Joy (1992)
- Super Mario Bros. (1993)
- The Scarlet Letter (1995)
- Goodbye Lover (1999)
- Undressed (1999–2002)
- Vatel (2000)
- Captivity (2007)
- You and I (2010)
- There Be Dragons (2010)
- Singularity (2011)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Joffé |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.