Juan Antonio Frade Villar

margolari, karikaturagile eta kazetari bilbotarra

Juan Antonio Frade Villar, (Indautxu, Bilbo, 1945 - Ib., 2018ko azaroaren 12a) bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen.[1] Ezaguna da K-Toño, K-Toño hijo edo K-Toño semea izengoitiekin ere. Bere aita (Juan Antonio Frade Prieto, 1914-1992) ere margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen, eta biek erabiltzen zuten K-Toño izengoitia, zein K-toño zen bereizi behar zenean semeak K-Toño hijo izengoitia erabiltzen zuen.[2][3]

Juan Antonio Frade Villar
Bizitza
JaiotzaIndautxu eta Bilbo, 1945
Heriotza2018ko azaroaren 12a (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria, karikaturagilea eta kazetaria
Begoñako errepublikaren udaletxe zaharra. K-Toñoren grabatua (Matsorri taberna, Begoña)

Bilboko artista eta pertsonaia herrikoien saga baten ondorengoa izan zen K-Toño semea. Antonio Frade artista beiragile eta pergaministaren biloba eta Juan Antonio Frade "K-Toño aita" marrazkilari, kartelgile eta kazetariaren semea. ‘K-Toño hijo’ marrazkilaria, kartelgilea, karikaturagilea,[4][5] liburu-ilustratzailea eta idazle kostunbrista izan zen. Bilboko alkateak ‘Urteko Bilbotarra’ izendatu zuen 2007ko Aste Nagusian. Bere lanik ezagunenetako bat da“Sucedidos botxeros y bilbaínos selebres y txirenes” liburua, hiriko kronikari honek 1993tik Bilboko ‘Bilbao’ udal egunkarian argitaratutako 127 artikuluen bilduma dena.[1][6]

Hiriko kroniketan hainbat pertsonaia xelebre betikotu zituen, esaterako, Jodra, Botines, Txolopotxolo, Lorito, Begoñako santua, Botines edo loteriako Alejandro.[7]

Garaizarko jaietako kartela 1989an (Garaizar taberna, Begoña)

Urte askotan eskuz egin zituen Garaizarko jaietako kartela. Garaizarko hiru bloke handietako 216 etxebizitzetan birkokatu ziren Begoñako errepublikako hainbat eta hainbat baserri eta etxetako biztanleak 1960ko hamarkadan. inguru hartan bizi ziren mahatsorri haiek desjabetuak izan ziren orduan Txurdinaga-Otxarkoaga auzo berria urbanizatzeko.

Erakusketak

aldatu
  • Atxuri Txirene. Bilboko aldiri zaharraren paisaia, txoko eta jendea erreproduzitzen duten 29 grabatu erakutsi zuten 2017an, BilbaoHistorikok Eleiz Museoaren laguntzaz antolatuta. Enkarnazioaren komentuaren sorreraren 500 urteurrena ospatzeko eta Atxuriko auzoaren susperketa soziokulturala eta komertziala bilatuz.[8]

Aitortzak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 2014: "Txirene of the year" titulua[9]
  • 2012: K-Toño Frade eta Mikel Bilbao txistularia izan ziren Bilboko Ihauterietako Farolin eta Zarambolas.[10][11]
  • 2007: Bilboko alkateak ‘Urteko Bilbotarra’ izendatu zuen Aste Nagusian.[11]
  • 2006: Gogorregi konpartsaren saria.[12]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Frade Villar, K-Toño. (2024). «K-Toño Frade Villar-en ekoizpena. BLD: Bilboko Liburutegi Digitala: DSpacen bilatzen (170 dokumentu)» www.bilbao.eus (Bilboko Udala) (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  2. Frade, K.-Toño. (2015-06-11). Desde mi txapela. El mojón / K-Toño Frade.. (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. Frade Prieto, K-Toño. (2024). «K-Toño Frade Prieto-ern ekoizpena. BLD: Bilboko Liburutegi Digitala: DSpacen bilatzen (170 dokumentu)» www.bilbao.eus (Bilboko Udala) (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  4. «Pinilla familiak K-Toño Fraderen koadro bat oparitu dio Iribarri | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Fallece K-Toño Frade a los 73 años de edad» Deia 2018-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  6. (Gaztelaniaz) sdindautxu. (2018-11-12). Fallecimiento de nuestro amigo "K-Toño" -. (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  7. (Gaztelaniaz) Herranz, Patxi. (2018-11-12). «Muere K-Toño Frade, el último botxero» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  8. (Gaztelaniaz) Kulturklik Bilbao. (2017-03-01). «'Atxuri Txirene de K-Toño Frade'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  9. «'K-Toño Frade-ren Atxuri Txirene'» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  10. (Ingelesez) «Bilbao.eus, InfoBilbao, News, K-TOÑO FRADE (HIJO) FAROLIN Y MIKEL BILBAO ZARAMBOLAS DE LOS CARNAVALES 2012» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  11. a b (Ingelesez) Hau Pittu Hau Konpartsa. (2012-01-19). K-Toño Frade eta Mikel Bilbao, aurtengo Farolin eta Zarambolas | Hau Pittu Hau - Euskaldunon konpartsa. (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  12. Gogorregi Konpartsa. (2018-11-12). «Dos excelentes dibujantes nos dejan el mismo dia. Uno de renombre internacional e ilustre de la capital del mundo: K Toño. Gogorregi saria en 2006.» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu